euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik irailaren 17ra arte euskara eta euskal kultura munduko unibertsitateetan irakasteko ikastarorako epea

2026/08/17

Munduan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleetako batzuk iaz Donostian Etxepareko arduradunekin
Munduan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleetako batzuk iaz Donostian Etxepareko arduradunekin

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Etxepare Institutuak lankidetzan antolatua, ikastaroa aurrez aurrekoa da eta Donostian emango da urriaren 2tik azaroaren 27ra. Atzerrian euskal hizkuntza eta kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak irakatsiko dira. Hamaikagarren edizioa du eta orain artean bezala helburua atzerrian euskara atzerriko hizkuntza gisa irakatsiko duten irakasleen (irakurleen) prestakuntza hobetzea da.

Parte-hartzaileek diziplina ezberdinetan nola irakatsi eta transmititu landuko dute, adituek gidatuta. Ikasleek hainbat ikuspegitatik aztertuko dute Euskal Ikasketen irakaskuntza, eta metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzte horretarako hizkuntzalaritza, pedagogia, metodologia, kultura eta zibilizazioa bezalako gaiak jorratuz. Ikastaroa tokiko behar espezifikoetan oinarrituta diseinatu da.

Etxepare Institutuaren Irakurletza Sarea ere aurkeztuko da, sare hau baita, izan ere, mundu osoko unibertsitateetan irakasle/irakurle postu hauek sustatzen dituena. Klaseak bertatik bertara emango dira, urriaren 2tik azaroaren 27ra, ostiraletan (16:00-20:20) eta larunbatetan (9:00-13:20), euskaraz, eta 6 ECTS kreditu balioko dute. Ikastaroaren prezioa 400 €koa da.

- Informazio gehiago, izena emateko, etab., hemen
 



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia