euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABO Euskarak urtea bukatu arteko euskal klaseen berri eman du. Erne! Izena emateko epea irailaren lehena da

2026/08/14

Irailaren 1eraino eman daiteke NABOk Estatu Batuetan babesten dituen online eta aurrez-aurreko euskara klaseetan
Irailaren 1eraino eman daiteke NABOk Estatu Batuetan babesten dituen online eta aurrez-aurreko euskara klaseetan

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, Estatu Batuak. NABOren euskara alorrak —NABO Euskarak— 2026a bukatu arteko euskal klaseen berri plazaratu du. Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioko (NABO) euskara alorreko koordinatzaile diren Madalen Bieter (Boise, Idaho) eta Mikaela DePoyster-Goikoetxeak gogora arazten dute NABOko parte den euskal etxe bateko bazkide bazara 50 dolarreko beherapena izango duzula. Ikus beherago eskuragai dauden mailak eta ikastaroen ezaugarriak. Eta erne egon! Izena emateko epea Irailaren lehena baita.

NABO Euskararen berripapera zeure postontzain jaso nahi baduzu edo edozein kontsulta egin NABO Euskarari, hona idatz dezakezu: euskara@naboeuskara.org. Hona euren webgunea.

2026ko IZEN-EMATEA ZABALIK, IRAILAREN 1era ARTE

Hasiera Maila 1: Erabat hasiberriak direnentzat

Batere euskararik ez dakizu? Hau da zure klasea. Aurreko esperientzia edo ezagutza gabea bazara. Klaseko erritmo apala. Lehen seihilekoko klasea da.

ASTEARTE eta OSTEGUNETAN. Zoom bidez
- Irakaslea: Aaron
- Irailak 15 - Abenduak 3
(klaseak astebete luzatu daitezke, Esker-emate asteko klase-planaren arabera)
- 11:00-12:00 PST // 12:00-1:00 MST eta 1:00-2:00 CST // 2:00-3:00 EST

edo

ASTELEHENETAN. Zoom bidez
- Irakaslea: Iratxe
- Irailaren 14tik azaroaren 30era
(klaseak astebete luzatu daitezke, Esker-emate asteko klase-planaren arabera)
- 16:00-18:00 PST // 17:00-19:00 MST eta 18:00-20:00 CST // 19:00-21:00 EST

$175.00. Irakaslea lehenengo klasea baino astebete lehenago jarriko da harremanetan zurekin.

Eman hemen izena

Hasierako Maila 1: Heritage Beginner edo kulturan hasiberria

Inoiz ez duzu euskera formalki hitz egin baina etxean, familiarekin/lagunen bidez, edo zure komunitatean hizkuntzarekin kontaktua izan al duzu? Baliteke hau izatea zure taldea! Klase hau erritmo apur bat biziagoan mugituko da "Hasierako Maila 1: Erabat hasiberriak" taldearekin alderatuta.

ASTEARTEETAN. Zoom bidez
- Irakaslea: Zoe Bray
- Irailaren 22tik abenduaren 8ra
(klaseak astebete luzatu daitezke, Esker-emate asteko klase-planaren arabera)
16:00-18:00 PST // 17:00-19:00 MST eta 18:00-20:00 CST // 19:00-21:00 EST

Irakasleak jarriko dira harremanetan zurekin, lehenengo klasea baino astebete aurrerago.

$175.00. Irakaslea lehenengo klasea baino astebete lehenago jarriko da harremanetan zurekin.

Eman hemen izena

Hasierako Maila 2: Hasiberri maila altua (high beginner)

Aurreko ikastaroak eginda (gutxienez 2 seihileko), prest zaude hiztegia eta gramatika gehiago lantzeko.

edo

Gai zara oinarrizko elkarrizketak kudeatzeko, esaterako jendea agurtu eta zeure burua aurkeztu eta oinarrizko informazioa eskatzeko?

ASTEAZKENETAN. Zoom bidez
- Irakaslea: Beronika
- Irailaren 16tik abenduaren 2ra
(klaseak astebete luzatu daitezke, Esker-emate asteko klase-planaren arabera)
- 17:00-19:00 PST // 18:00-20:00 MST eta 19:00-21:00 CST // 20:00-22:00 EST

edo

OSTIRALETAN. Zoom bidez
- Irakaslea: Damien
- Irailaren 17tik abenduaren 3ra
(klaseak astebete luzatu daitezke, Esker-emate asteko klase-planaren arabera)
- 17:00-19:00 PST // 18:00-20:00 MST eta 19:00-21:00 CST // 20:00-22:00 EST

$175.00. Irakaslea lehenengo klasea baino astebete lehenago jarriko da harremanetan zurekin.

Eman hemen izena

Hasierako Maila 3: Ertain baxua (low Intermediate)

Hasiberri maila altua (high beginner) maila edo baliokide bat egin dutenentzat eta eguneroko komunikazioan konfiantza garatzen ari diren ikasleentzat

edo

Oinarrizko elkarrizketak erraz kudeatzeko gai direnentzat, informazioa eskatzeko, eta euskaraz idatzizko eta ahozko komunikazioaren bidez korrespondentzia izaten hasteko gai direnentzat

ASTELEHENETAN. Zoom bidez
1. Salbuespen gisa, lehenengo klasea asteartean izango da, 15ean
​2. Bigarrena, berriz, normaltasunez ondoko astelehenean, irailaren 21ean
- Irakaslea: Diego
- Irailaren 15etik azaroaren 30era
(klaseak astebete luzatu daitezke, Esker-emate asteko klase-planaren arabera)
- 16:00-18:00 PST // 17:00-19:00 MST - 18:00-20:00 CST // 19:00-21:00 EST

Zure irakasleak klaseari buruzko informazioa emango dizu klasearen lehen eguna baino astebete lehenago.

$175.00. Irakaslea lehenengo klasea baino astebete lehenago jarriko da harremanetan zurekin.

Eman hemen izena

Estherren Taldea

Klase hau bakarrik Estherrekin jarraitzen duten ikasleentzat da, Hasierako Maila 2 irakaslearekin. Mesedez, bakarrik eman izena aurreko urteko/semestreko Estherren klasearekin jarraitzen ari bazara

ASTEARTEETAN. Zoom bidez
- 18:00etatik 20:00etara MST
- Irailaren 15etik abenduaren 1era
(klaseak astebete luzatu daitezke, Esker-emate asteko klase-planaren arabera)

175,00 $

Eman hemen izena

AURREZ AURREKO KLASEAK NABO EUSKAL ETXEETAN

Online aukerekin batera, hona euskal etxeen beste eskaintza hauek ere, aurrez-aurre

Boiseko Euskal Museoa. Basque Museum & Cultural Center - Boise, ID

- Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak online ikastaroak eskaintzen ditu maila ezberdinetan.
- Klaseak 12 aste irauten dute eta irailean hasi eta abenduan amaituko dira.
Lortu hemen informazio gehiago.

Txoko Ona Euskal Etxea - Homedale, Idaho

- Txoko Onak bi mailatako euskara klaseak eskaintzen ditu aurrez-aurre. Gloria Lejardi da asteroko euskal klaseen irakaslea.
- Parte-hartzaileek agurrak, zenbakiak, asteko egunak, ordua, gorputz-atalak, galdera-hitzak eta elkarrizketetan erabiltzeko oinarriak ikasten dituzt
- Klaseak Txoko Onaren egoitzako ikasgelan, astearte arratsaldetan, irailetik apirilera.
- 18:00 - 19:15: 1. maila
- 19:15 - 20:30: 2. maila
- Kuota: 35 dolar/ikasleko edo Txoko Ona Euskal Etxeko bazkide egitea
Informazio gehiago hemen

Zazpiak Bat Euskal Etxea - Reno, Nevada

- 12 asteko ikastaroa, aurrez aurrekoa, ama-hizkuntza euskara duen irakasle batek emana.
- Ez dago Euskal Etxeko kide izan beharrik, baina badirenek prezio apalagoa daukate
- Matrikula-tasa murriztua lortzeko kide izan nahi duen edonork webguneko bazkidetza fitxa bete dezake.
- Ez dago adin mugarik ikasle izateko.
- Galderarik baduzu, idatzi lasai asko Oihanari renoeuskara@gmail.com helbidean. Webgunea.

San Francisco Basque Cultural Center - San Francisco, CA

Euskara klase ez-formalak South San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en, Jean Max eta JC irakasle.
Hasiberri eta ertainentzako eskolak astero.
- Eskolak doan dira publiko ororentzat
- Aukera ederra, online euskara ikaslea bazara eta osatu nahi baduzu pertsonalki praktikatuz
- Interesatuta bazaude idatzi jean.estoup@gmail.com, jeanmaxfawzi@gmail.com eta iurruty@ yahoo.com-ari

NABOKO kide diren euskal etxeen zerrenda hemen.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia