euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Graduondokoa Euskal Diasporan, azken defentsak: segi asteazken honetan online lana Brasilgo euskal diasporaz

2025/05/13

Joan den asteazkenean Juan Manuel Rodríguez Vargasek aurkeztutako lana "Euskal diasporaren presentzia erbestean (1936-1939) eta honen ekarria Kolonbiako garapen nazionalari" izenpean
Joan den asteazkenean Juan Manuel Rodríguez Vargasek aurkeztutako lana "Euskal diasporaren presentzia erbestean (1936-1939) eta honen ekarria Kolonbiako garapen nazionalari" izenpean

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Aste honetan egingo da online Euskal Diasporako graduondoko azken lanaren defentsa, Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritza lankide garatzen den ekimena. Asteazken honetan, João Henrique Cervantes Falleiros Martins-ek aurkeztuko du Brasildik "Asociazionalismoa euskal diasporan Brasilen: XIX. eta XX. mendeko migrazioetako identitatearen kontserbazioa" izena daraman bere lana, Érica Sarmiento doktorearen zuzendari izen duela. Ebaluatuko duen epaimahaiko buru Raphael Tsavkko García doktorea izango da, Raúl Soutelo Vázquez doktorea batzordekide, eta Marcela Lucci doktorea idazkari.

Gogora dezagun joan den asteazkenean aurkeztu zela honen aurreko graduondo amaierako lana, maiatzaren 7an, kasu hartan Kolonbiatik, Juan Manuel Rodríguez Vargasek eskutik eta "La presencia de la diaspora vasca en el exilio (1936-1939) y sus contribuciones al desarrollo nacional de Colombia" (Euskal diasporaren presentzia erbestean (1936-1939) eta honen ekarria Kolonbiako garapen nazionalari") izenpean. Óscar Álvarez Gila doktorea izan zuen zuzendari. Epaimahaia osatu zuten orduan Ruy Farías doktoreak, epaimahaiburu gisa, Marcelo Garabedian dokorea izan zen mahaikide eta idazkari, berriz, Carmen Gil Fombellida doktorea.

17:50ean. Euskal Herriko garaia

Lana, asteazken honetan, 17:50ean aurkeztuko da (europar kontinenteko ordua), jatorrizko izenburua portugesez “Diáspora Basca e Associativismo: A Construção de Redes Culturais e Identitárias nas Migrações Históricas (Séculos XIX-XX)" duela. Online zuzenean jarraitu ahal izango da UPV/EHUko Microsoft Teams plataformaren bitartez, esteka honen bitartez. Gogoratu ekitaldiaren protokoloa honakoa izango dela: lehenik, epaimahaiburuak hitza emango dio ikasleari, eta gehienez 15 minutu izango ditu bere lana aurkezteko. Ondoren, hitza emango die epaimahaiko kideei euren oharrak, iruzkinak edo galderak egin ditzaten, eta ondoren berriz ere ikasleari, honek erantzun ditzan. Ondoren, epaimahaikideak atera egingo dira aretotik nota erabakitzeko eta gela nagusira itzuliko, ikasleari euren erabakia jakinarazteko.

Unibertsitateko araudiaren arabera defentsak ekitaldi publikoa direnez, edonor bertaratu daiteke ekitaldira, goian adierazitako estekaren bidez. Garrantzitsua da ikusleek gogoratzea mikrofonoak eta kamerak itzalita eduki behar dituztela ekitaldi osoan, eta ekitaldia amaitu ondoren bakarrik piztu ahal izango dituztela, ikaslea zoriontzeko, hala badagokio. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia