Buenos Aires, Argentina. Argentinako euskal etxeetako begiraleak Maiatzaren 24-25ean bilduko dira Buenos Airesen esperientziak trukatu eta 2025eko Txikien Topaketa nazionala prestatzeko. Gogora dezagun ehunka umek parte hartu ohi dutela astero Argentinako euskal etxeek eskaintzen dizkien ekitaldietan. Euren jarduera gogokoenetako bat dantza da, baina eurekiko eskaintzak baitaraten du, besteak beste, euskara ikastea, kirolgintza eta pilota, sukaldaritza, abesbatzetan kantatzea eta aisialdiko jarduera gehiago, beti ere ikaskuntza hori gidatzen duten pertsonek lagunduta.
FEVAk antolatua, maiatzaren 24an, larunbata, eta 25ean, igandea, Euskal Etxeetako Txikien begiraleentzako tailer baterako deia luzatu du Federazioak. Helburua, "haurren jardueren esperientzia-ereduak partekatzea, teknika, tresna berriak eta baliabide iturriak ezagutzea, kontaktu sarea ugaltzea" eta horrekin batera irailean maila nazioalean egingo den 2025eko Ume Topaketa planifikatzea. Ekitaldia hiriburuko Laurak Bat-en izango da, eta 25 euskal etxetako 54 monitorek baieztatu dute dagoeneko partaidetza.
Gabriela Mendia koordinatzaile eta zuzendari, tailerreko programako parte izango da: (Viedma eta Patagonesko) Aberri Etxeko Rocio Basterra eta Virginia Argañaraz “La hora de los más txikis” (Txikienen garaia) lanaz mintzatzea. La Platako Euzko Etxeko Constanza Buonarroti eta Dolores Basilicok euskara, dantza eta haurrentzako jolasak jorratzea, eta Necocheako Euzko Etxeko Joseba Bilbao eta Juantxi Stafforte pilota. Córdobako Gerora Elkarteko Agustina Madarietak Antzerki Jokoak aurkeztuko ditu, eta Arrecifesko Maria Lujan Valiela gauza bera egingo du danborradarekin. Euskal Echea Ikastetxeko Begoña Muñiz eta Ianire Semperena mahai-jokoekin eta euskal joko tradizionalekin arituko dira, hurrenez hurren. 'Modernoagoentzat', Gabriela Mendiak haurrentzako euskara edukiak dituzten eskuragarri dauden plataforma eta jarduerak gamefikatzeko aplikazio batzuk aurkeztuko ditu, eta azalduko die baita ere, Tartalo gainkargatuaren historiatik abiatuta, Tablet aroan ipuinak nola kontatu
Honako euskal etxe hauen partaidetza lagun egingo da oraingoz:
- Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
- Bahia Blancako Unión Vasca
- Cañuelasko Denak Bat
- Chacabucoko Guillermo Larregui
- Buenos Airesko Laurak Bat
- Buenos Airesko Euskal Echea Ikastetxea
- Buenos Airesko Euskaltzaleak
- Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea, Eusketxe
- Comodoro Rivadaviako Euskal Echea
- Concordiako Ibaiko Izarra
- Cordobako Gerora
- General Belgranoko Gure Etxea
- José C. Pazeko Toki Eder
- La Platako Euzko Etxea
- Lapridako Lagunen Etxea
- Lomas de Zamorako Denak Bat
- Macachingo Euzko Alkartasuna
- Maipúko Anaitasuna
- Mar del Platako Denak Bat
- Necocheako Euzko Etxea
- Pergaminoko Lagun Onak
- Rosarioko Zazpirak Bat
- Tandilgo Gure Etxea
- Tres Arroyosko Hiru Erreka
- Viedma eta Patagonesko Aberri Etxea.