euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak Ziortza Olano Astigarraga mundakarra izendatu du Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria

2025/05/13

Ziortza Olano Astigarraga da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria (argazkia BizkaiaGara)
Ziortza Olano Astigarraga da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria (argazkia BizkaiaGara)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Ziortza Olano Astigarraga izendatu du gaur goizean Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria, joan den urtarrilera arte Gorka Alvarez Aramburuk kudeatzen zuen zeregina. Mundaka kosta herri bizkaitarrean 1975ean jasioa, Ziortza Olanok 49 urte dauzka eta orain arte Bilbao Berrikuntza Faktoriako koordinatzailea eta Mondragon Team Academy - MU Enpresangintzan Team Coach izan da.

Esperientziaduna da ekonomia sozialeko erakundeen ekipo kudeaketa eta zuzendaritzan, eta taldeak eta proiektuak biziberritu eta ilusionatzea izan du erronka. Motibatzea, barne indarra azaleratu eta lanean jartzea Diasporaren alorrak esker ditzakeen kualitateak dira eta profil horretakoa bada, ekarpen baliotsuak egin ditzake.

Maiatzaren 19an hasiko

Imanol Pradales lehendakaria buru zuen Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du bere izendapena eta aste honetan bertan, ostiralean, EHAA-BOPV buletin ofizialak argitaratzea espero da eta biharamunean indarrean sartzea, beraz astelehenean bertan hasiko da bulegoan, bere erronka berriari ekinez Ziortza Olano Astigarraga.

Ongi etorri, Ziortza, eta Zorte on!



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia