Vitoria-Gasteiz. Euskal Autonomia Erkidegoko EHAA-BOPV buletin ofizialaren 2025eko maiatzaren 21ko zenbakiak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren maiatzaren 21eko Ebazpena eman du argitara, Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen Federazio eta Konfederazioentzako dirulaguntzen deialdia eginez 2025eko ekitaldirako. 980.000 euro banatuko ditu orotara, iazko kopuru berbera. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate aurkezteko, astearte honetan, maiatzaren 27an jasita, entregatzeko azken epea, beraz, ekainaren 27a izango delarik.
Aipatutako 980.000 euroko kopuru hori honela xehatzen da: 800,000 euro euskal etxe, federazio eta konfederazioen saio eta egitarauetarako, irabazteko asmorik gabeak beti ere (IV. kapitulua). Eta beste 180.000 euro, azpiegitura eta ekipamentu gastuetarako (VII. kapitulua), guztiak 2025 urte barruan egindakoak.
Deialdiari buruzko galdera eta kontsultak honako emailera luza daiteke: euskaletxeak@euskadi.eus; edo telefonoz Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzara.
- Deialdiaren Ebazpena (egoitza elektronikoan, elebiduna)
- Deialdiaren Ebazpena (pdf)
- Deialdia xehetasunez azaldua: baldintzak, dokumentazioa, epeak...