euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal jarduerak maiatzean Londresen: Euskaraldia bazkaria, 'Miñan'en aurkezpena eta Bea Asumendiren kontzertua

2025/05/07

Maiatzeko euskal agenda bete samarra dator Londresen. Ez ahaztu Bulego eta Zea Mays-en bisita iragarria. Erosi sarrerak lehenbailehen!
Maiatzeko euskal agenda bete samarra dator Londresen. Ez ahaztu Bulego eta Zea Mays-en bisita iragarria. Erosi sarrerak lehenbailehen!

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Londresko Basque Society-Euskal Elkarteak maiatz honetan hiriburu ingelesean partekatu ahal izango diren hiru hitzorduren berri eman du, bertaratzera gomendatuz. Esan nahi baita Euskaraldia ospatzeko antolatutako bazkaria Goodinge Community Centre-n; Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen 'Miñan' liburuaren aurkezpena British Library-n, Ane Roteta kazetaria moderatzaile; eta Bea Asumendi kantari aramaioarraren kontzertu eta disko-plazaratze ekitaldia, Judit Neddermann eta Pau Figueres-ekin St John the Baptist elizan, Hoxton-en.

  • Euskaraldia bazkaria, maiatzaren 17an. Euskal Etxeak bere ekitaldietako asko egiten dituen Goodinge Community Centre-n, 13:30etan. Sarrerak £25 (£20 goiz erosiz). Euskaraldiarekin bat egiteko bazkari berezia aukera ederra izango da euskaltzaleak bildu, bazkari bikain batez elkarrekin gozatzeko eta euskara praktikatu eta euskal giroko topaketa partekatzeko. Argibide gehiago edo erosi sarrerak hemen
  • Miñan, migrazio eta sormen istorio bat, maiatzaren 21ean, 19:00etan British Library-n. Ezagutu Ginea Konakry-ko Ibrahima Balde-ren istorioa, harek kontatua Amets Arzallus idazlekide. Jatorriz euskaraz argitaratua eta oholtzarako eta ingelesez Timberlake Wertenbake-k moldatua. Ekitaldia Ane Roteta izango du moderatzaile eta migrazio istorio kolektibo honen atzean dagoen sormen prozesua hartuko du hizpide. Izan dituen hiru ekarleen ikuspuntuak bertaratuta, elkarren arteko solasaldi aberats emankorrean. Argibide gehiago edo erreserbatu hemen eserlekua. Doan
  • Bea Asurmendiren kontzertua maiatzaren 27an, bere album berria plazaratuz, Judit Neddermann, eta Pau Figueres katalana lagun. 19etan, St John the Baptist elizan, Hoxton-en. Prezioa, £20 (gehi gehikiak). Balio bikoitzeko emanaldia, euskal eta katalan erroak Londresko bihotzean munduko soinuak gehituta: mugarik gabeko musika ospakizuna. Argibide gehiago edo erosi txartelak hemen

Bulego eta Zea Mays irailean

Bestalde, ez ahaztu agendatzea datorren irailaren 27an, Bulegok eta Zea Mays-ek Londres bisitatuko dutela, kontzertua eskainiz @100clublondon-en. @scruffoftheneck eta @pandaartistmanagement lankide, aukera paregabea izango da puri-purian dauden bi banda hauetaz disfrutatzeko Erresuma Batuko hiriburuan. Sarrerak, hemen.

- London Basque Society Euskal Etxea: www.londonbasquesociety.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia