euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Frantzisko Aita Santuak gomendatu 'Miñan', eLiburutegian daukazu doan, epub eta audio-liburu formatuetan

2025/05/07

Honelako itxura hartzen du eLiburutegiak. EuskalKultura.eus-ek aproba egin du Diasporartik, eta aise aurkitu du bertan ‘Miñan’ liburua irakurri eta entzuteko modua
Honelako itxura hartzen du eLiburutegiak. EuskalKultura.eus-ek aproba egin du Diasporartik, eta aise aurkitu du bertan ‘Miñan’ liburua irakurri eta entzuteko modua

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Migranteek jasaten duten egoeran sakontzen du 'Miñan' liburuak, Ibrahima Balde gineatarrak kontatu eta Amets Arzallus-ek libururatua. Dagoeneko itzulia izan da gaztelania, katalana, ingelesa, italiera eta alemanera (kasuren batean plazaratzear dago) eta bere jatorrizko bertsioan doan irakur daiteke eLiburutegian. ‘Miñan’ eta beste hainbat izenburu eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzak 2014an abiarazi zuen, Internet bidez eduki elektronikoak mailegatzeko zerbitzu honetan. eLiburutegiak oso eskaera zabala du eta 30.000tik gora liburu elektronikoz gain, 600 bat audio-libro eta 12 mila bat ikus-entzunezko. Liburu gehienak euskara, gaztelaniaz eta ingelesez daude, baina badauzka baita ere katalanez, portugesez eta galegoz, argitaletxe, egile eta genero ugaritakoak.

[Gogora dezagun 'Miñan' (anaiatxo nahi du esan Ibrahim Balde-ren jatorriko pular hizkuntzan) bere etxea utzi behar izan zuen Ibrahimaren istorioa kontatzen duela, ibilbide oso gogor bat egin baitzuen mugen, basamortuen eta itsasoen gaindi bere anaia gazteagoaren arrastoaren bila. 2022an, Frantzisko Aita Santuak zinez gomendatu zuen liburua irakurtzea eta Ibrahima eta Amets Arzallus errezibitu zituen Vatikanon 2023ko urtarrilean. Bisitari buruzko berria, hemen]

eLiburutegia Euskal Herriko euskaldunek erabil dezakete, eta baita Diasporakoek ere, nonahi daudela, baldin ete ofizialki onartutako euskal etxe bateko bazkide badira. Sisteman alta eskatzeko, fitxa hau bete behar da eta ondoren bidali liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera, bazkide izate hori ziurtatuz. Datuak baieztatzen direnean pasahitza eta kodeak jasoko ditu erabiltzaile berriak, eta liburuak, e-pub edo audio formatuan, eta pelikulak hartu ahal izango ditu maileguan.

Diasporako euskaldunak

Euskal Herritik kanpo euskara ikasi edota atxikitzeko baliabide bikaina da eLiburutegiaren erabilera. Izan ere, askotan ez baita batere erraza Diasporan euskarazko materiala lortzea, eta eLiburutegiarekin bidea erraztu egiten da, nobedadeak eta oihartzun handiko lanak liburu elektroniko, tablet, telefonoetara ekarriz.

Azken bi asteotan, Frantzisko Aita Santuaren heriotzagatik jende askoren ahoan egon da Amets Arzallus eta Ibrahim Borderen liburua. Miñan, esaterako, bilduma digital honetan topa daiteke, epub eta audio-liburu formatuetan, euskaraz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia