Martin eta bi anaia gazteago Belgikara eraman zituzten. 12 urte besterik ez zituela familia-buru bilakatu zen erbestean eta Bigarren Mundu Gerra bortitzean. 1940ko maiatzean, Alemaniak Belgika inbaditu zuen. Aguirretarrak berriz ere zeuden gerran.
Azken mundu gerratean, Martin Belgikan haur juduak lagundu eta nazien erregimenetik erreskatatzen zituen ezkutuko sare bateko kide bihurtu zen. Oraindik nerabe zela, haur eta nerabe judutar kopuru esanguratsu baten bizitza salbatu zuen. 2011eko urtarrilaren 11an, Yad Vashem-ek, Holokaustoko Martiri eta Heroien Autoritateak, "Nazioen artean Zuzena" bezala aitortu zuen.
Martín Aguirre 88 urte zituela 2014an, Oiarzabal doktorea elkarrizketa egiten ari zaiola
Aguirreren biografoak, Pedro J. Oiarzabal doktoreak, "gizon apal, integritate eta zintzotasun handiko"tzat definitzen du. "Harro nago lagun deitzeaz", adierazi zuen euskal diasporan aditua den Oiarzabalek.
"Ahozkotasunaren historialari naizenez, elkarrizketa sorta bat hasi genuen 2014an eta segitu dugu harremanean ahal izan dugun guztia urteotan zehar. Oraindik ere esker onekoa natzaio elkarrizketatzen uzteagatik eta bere bizitza kontatzeagatik, tartean benetan mingarriak izan zitzaizkion pasadizoak, beti altxor gisa gorde eta babestuko ditudanak".
Oiarzabal doktoreak diosku azkenik: "Asko zor diogu mundu hau libreagoa egiteagatik eta hobea Bigarren Mundu Gerra bezalako testuinguru batean".
Zorionak, Martin! Urtebetetze on!