euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeak bere bizitza instituzionala indartu du 2026an antolatuko duen Euskal Aste Nazionala gogoan

2025/07/16

Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari Gerardo Echeverria alboan Zuzendaritza Batzordeko kide eta lehendakari ohiak dituela
Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari Gerardo Echeverria alboan Zuzendaritza Batzordeko kide eta lehendakari ohiak dituela

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Ezohiko Batzar Nagusia egin du joan den ostegunean, uztailaren 10ean, Villa Maríako Euzko Etxeak. Hainbat gai instituzional jorratu zituzten eta Zuzendaritza Batzordearen berritze partziala burutu. Erakundearen egoitzan egin zen eta erregistratutako bazkideek hartu zuten parte. Aho batez 2024ko ekitaldiko kontabilitate dokumentazioa onartu eta aldaketak onetsi zizkioten aurreko Ohiko Batzarreko aktei.


Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari ohiak egungo lehendakari Gerardo Echeverriarekin. Ezkerretik eskuinera: Raúl Onnainty, Luis Carricaburu, Emilia Zugasti eta Gerardo Echeverria bera

Estatutuek markatutako hauteskundeak eginik, aurkeztu zen zerrenda bakarra, "Gernikako Arbola" izenpekoa, aldarrikatu zen. Zuzendaritza Batzorde berria honakoek osatzen dute:

  • Lehendakaria: Gerardo Bautista Echeverría
  • Lehendakariordea: Daniel Gortari
  • Idazkaria: María Teresa Fraire
  • Idazkariordea: Manuel Elías Echeverría
  • Diruzaina: Alba Viviana Echeverría
  • Diruzainordea: Lorena Viviana Marín
  • Batzordekide titularrak: María Victoria Echeverría, Raúl Miguel Ponso, Francisco Omar Santunione, María Florencia Deniz, Sabas Miguel Unzueta eta Emilia Julia Zugasti
  • Batzordekide ordezkoak: Olga Fernández de Larrea, Evangelina del Valle Pivetta, eta Luis Miguel Carricaburu

Batzorde Kontu Ikuskatzaileko kideak ere aukeratu ziren:

  • Kontu ikuskatzaile titularrak: Oscar Otilio Fiorano, Gabriela Ugo eta Iñaki Guruchaga
  • Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Guillermo Pirra

Villa Maríako Euzko Etxeak parte hartzea eskertu die bertaratutako bazkideei, EEaren jarduera indartzen jarraitzeko asmoa azalduz, elkartearen bizitza instituzionala sendotzeko ildoari eutsiz eta hirian euskal komunitatearen etorkizuna proiektatzen segituz.

Gogoan hartzekoa, Zuzendaritza Batzorde berri honek izango duen erronka nagusietako bat 2026ko Aste Nazionalaren antolaketa izango dela, datorren urtean Villa Mariara baitator Argentinako euskal komunitatearentzat urteroko ekitaldi garrantzitsuena den hau.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia