euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Txikito euskal jatetxea hirugarren urtez segidan sartu dute NYTeko hiriko 100 jatetxe onenen artean

2025/07/15

Txikito jatetxea, Alex Raij, argentinar jatorriko estatubatuarra, eta Eder Montero bilbotarra sukaldari bikoteak New Yorken dauzkaten jatetxeetako bat da
Txikito jatetxea, Alex Raij, argentinar jatorriko estatubatuarra, eta Eder Montero bilbotarra sukaldari bikoteak New Yorken dauzkaten jatetxeetako bat da

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Alex Raij eta Eder Montero sukaldari bikoteak New Yorken gobernatzen duen Txikito euskal jatetxea hirugarren urtez segidan sartu da New York Times egunkari ospetsuak urtero osatzen duen hiriko 100 jatetxe onenen gidan. Chelsean, Manhattanen bihotzean kokatua, jatetxea duela ia 16 urte ireki zuten eta oso izen ona dauka gastronomia maite dutenen artean eta NY bezalako hiri batean, egiazko gilda bat hartu edo txangurro-kroketa goxo batez gozatu, tipuladun txipiroiak, pikilloak, mendreska bat edo Donostiako La Viñaren estiloko gazta pastel zaporetsua jateko kutixia izan dezaketenen artean. Baina ez dira horretan geratzen, euskal errezeta eta moldeetatik abiatuz zukua ateratzen baiotiote New York bezalako hiri kosmopolita batean egoteari, eta hemen biltzen diren sukaldaritza eta tradizio ugarietatik ere edanez eta eragin, teknika eta produktuak emendatuz.

Hona Melissa Clark kritikariak dioena NYTeko zerrendan Txikito aipatzen duenean: “Euskal jatetxe bizi hau pintxo sortzaile eta tradizionalak tartekatuz abiatu zen 2008an eta jarduera eten egin zuen pandemia garaian, baina irudi zaharberritu eta berritzaile batez berragertzeko 2023an. Alex Raij eta Eder monteroren sukalde txikitik plater txikiak sortzen dira, etxeko moduko pintxoetatik kutixia berezietara: azal kurruskariko zerikumea, olasagarro carpaccioa gatzunean; eta antxoa marinatua, xinplea itxuraz, koska egiten diezun arte barruan daramaten rau ram vietnamdar hostoei menta ukitua eta zapore trinkoa lagun. Txikitoko goi mailako aukera gastronomikok seguru jatorria Bizkaiko Golkoan daukala, baina ez da hor geratzen, akuilu baitu euskalduna baino ezin izan zitekeen jakinmin eta gar nekaezin bat"

- NYTen New Yorkeko 100 jatetxe onenen zerrenda
- New Yorkeko Txikito jatetxearen webgunea
- "The Basque Book" (2016) liburua, euskal sukaldaritza errezetaduna, Alex Raij eta Eder Montero egile



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia