Durango, Bizkaia. Programa berezia gaur astelehena, abenduaren 8a, Durangoko Azokan Diasporaz, euskal diaspora ikasketetan erreferentzia den William Douglass eta Jon Bilbaoren 'Amerikanuak' liburua argitaratu zela 50 urte bete diren uirte honetan. Bill Douglass bera partaide izango da, Jon Bilbaoren seme Jon Bilbao Saralegui-rekin batera, beste hainbat aditu bilduko dituen programan. Tartean, 'Amerikanuak'en euskarazko bertsioa aurkeztuko da, Asun Garikano egile dela. Hamaiketatik aurrera, Durangoko Museoan. Hona programa:
- 11:00 Biografia: Nortzuk dira Bill Douglass eta Jon Bilbao? Bill Douglass eta Jon Bilbao Saralegui-rekin
- 11:30 Amerikanuak euskaraz: euskarazko edizioaren aurkezpena. Asun Garikanorekin
- 12:00 Ameriketan euskaldun izatea gaur... Joseba Zulaika, Larraitz Ariznabarreta
- 12:45 Diaspora ikasketak. Iker Saitua, Maialen Goirizelaia
- 13:15 Euskal Ikasketak munduan. Irene Larraza
- 16:00 Diasporako literatura. Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Maitena Iragorri
- 16:45 Euskaldunak Hollywooden zineman. Óscar Álvarez Gila

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


