euskal diaspora eta kultura

2026/03/30
Elkartea berez martxoaren 1ean sortu bazen ere, Montevideoko Haize Hegoa Zentroak 20an ospatu du aurten bere urtebetetzea, 38.a, bozkarioz antolatutako festa batekin. Berrogeita hamar bat gonbidatu bildu ziren afarira, tartean euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, bestelako bazkide eta lagunak eta Montevideoko Euskaro eta Floridako Vasconia euskal etxeetako ordezkariak. Giro ederrean afaldu zuten eta ...
2026/03/30
Goi ikasketa erakundeak ohar batean plazaratu duenez, (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko instituzio autonomoa den) Etxepare Euskal Institutuarekin sinatu duen hitzarmaren esparruan, San Martingo Unibertsitate Nazionalak(UNSAM) Euskara eta EuskaL Kultura Irakurletza bat sortu du aurten eta horri esker Unibertsitateak eskaintzen dituen gradu-programetan Euskara, Unibertsitatean irakasten diren karreretan hizkuntza ...
2026/03/27
Municheko Euskal Irakurle Klubak arrakastaz egin zuen joan den asteazkenean aurtengo bere lehenengo saioa, hamar irakurle bildu baitziren liburuak euskaraz irakurtzen eta komentatzen Alemanian, Euskal Herritik mila eta seirehun kilometrora errepidez, ez da marka batera makala. Saioa berezia izan zen, gainera, aztertu eta solasgai hartu zuten obra Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' ...
2026/03/26
Erritmo bizian jarraitzen du Euskal Herrian martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) abian jarri zen Korrikaren 24. edizioak. Helmuga Bilbo da eta bertara iritsiko da lekukoa datorren igandean, martxoaren 29an, eguerdia pasata. Baina egun hauetan Europako Euskal Herrian bizitzen ari dena ez da Korrika bakarra. Izan ere, mundu osoan sakabanatuta dauden euskaldunek, Diasporako Euskal Herriak, bat egin du, ohi duen ...
2026/03/25
Basque Culinary Center-ek antolatua, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila lankide, ‘Basque Ambassadors’ sariek euren lanaren bidez euskal kulturaren muina eta aberastasuna munduko bazterretara eramaten dituzten chef edo profesionalak nabarmentzen dituzte. Aurreko edizioetan Europako (Londres 2023) eta Amerikako (Mexiko 2024 eta Kolonbia 2025) enpresa eta enpresariak saritu ...
2026/03/24
Egoitza Parisen daukan ‘The United Nations of Arts & Sciences’ UNOTA erakundeak errekonozimendu berezia eman zion martxoaren 18an Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeari. Sariarekin, euskal elkarteak kulturaren alde egindako lana omendu nahi izan du UNOTAk, eta hitz hauekin adierazi zuen nazioarteko erakundeko enbaxadore den Evelin Trujillok: “Txileko Euskal Gizataldearen ...
2026/03/24
Gaur, asteartea, martxoak 24, 16:00etan (Euskadiko ordutegia), online topaketa bat izango dute "Indianoetatik migratzaileetara: Ikuspegi bat Euskal Diasporaz" ikastaroan matrikulatutako ikasleek, ikastaroaren programa akademikoaren barruan, Diasporako kide diren euskaldunekin. Izan ere, "Lehen eskutik ikasiko dute zer esan nahi duen euskal identitateak diasporan eta zer erronkari aurre egin ...
2026/03/23
Aurten urte hasieran onartu zuten ofizialki Nafarroako Gobernuko Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak eta Gobernuak berak Kolonbiako "Casa Vasco Navarra de Antioquia". Elkartea berez, ondorengo ziren 75 lagunek sortu zuten 2023ko urrian", azaldu dio EuskalKultura.eus-i Oscar Hernan Urrea Aristizabal kide fundatzaile eta egungo presidenteak. "Beste berrogeita hamar bat kidek ere ...
2026/03/23
2026ko Aberri Eguna apirilaren 5eko igandean bada ere, Euskal Herria Batera erakundeak egindako deialdi bateratua, Nafarroan, Lizarran ospatzeko, datorren larunbatari dagokio, martxoaren 28ari, deialdian protagonismo eta partaidetza berezia daukalarik Diasporak. Egun Nafarroan bizi den Carlos Etchepare (cetchepare@gmail.com) euskal-argentinarrak azpimarratzen du antolatzaileen izenean, EH Bateraren dialdiarekin ...
2026/03/20
Uda atzean uzten hego hemisferioan eta Argentinako euskal etxeak ohiko martxa berreskuratzen ari. Ikasturte berrian, ohi bezala, begiradetako asko euskal etxeetan Villa Marían jarrita daude jada, bertan ospatuko baitute 2026an Euskal Argentinar Aste Nazionala. Prestaketak abian dira eta asteburu honetan bertan hasiko dira herrialde osoko euskal etxeetako arduradunak urteroko hitzordu ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus