euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trelewetik mundura, “Euskal Berria”, Haraneko Euskal Etxeak arrakastaz amaitu du bere irratsaioaren lehen denboraldia

2023/12/21

“Euskal Berria” Haraneko Euskal Etxearen irratsaioak, maiatzetik,  astero-astero euskal kultura zabaltzeari ekin zion LU20 Radio Chubut irratia bailarako zaharrena eta, ziurrenik, Patagoniako probintziako entzunena. Urte hasieran, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko "Euskal Berria" irratsaioa gehitu zuen bere programazioan. Orain, ondo asko amaitu du bere lehen denboraldia, eta itxura guztien arabera datorren urtean ere emititzen jarraituko du. Saioaren ardura Milagros Ibarbiak, Natalia Suárezek, ...

Gehiago irakurri...


Aholku Batzordeko hiru kideak hautatuz azken eguna du gaur Donostian Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak

2023/12/21

Mundu Batzarreko partaideak joan den astelehenean Tabakaleran 'Kalakan' eta 'Aguamadera'ren kontzertua entzun ondoren (argazkia Oihana Villanueva) Joan den astelehenean Urkullu lehendakariak inauguratu ondoren, lau egunez garatu ditu bere saioak Donostiako Londres eta Ingalaterrako Hotelean eta Kursaal Jauregian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak. Atzo eta herenegun lan-saioak Kursaalen egin ostean, gaur azken eguneko programa Londres Hotelera itzuli da eta bertan egingo dira azken ekitaldiak, esan nahi baita Ekintza ...

Gehiago irakurri...


Urte azkena, Euskara Eguna eta San Frantzisko Xabier batera ospatu ditu Montevideon Euskarok, pozarren eta gazteak xede

2023/12/20

Dantza, musika eta bozkarioa nagusi Montevideoko Euskaro Euskal Etxearen urte amaierako topaketan Bazkide eta lagunen erantzun bikainarekin egin du Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak Urte Amaierako Bazkaria. Ospagai bat baino gehiago batu zituen hitzordua abenduaren 10ean, igandea, egin zen. Izan ere, ekitaldi berean ospatu zituzten Euskararen Nazioarteko Eguna eta San Frantzisko Xabier ere. Topaketaren ostean, etenaldia egingo du euskal etxe uruguaitarrak, ateak 2024ko otsailean zabaltzeko berriz, urtean zehar ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diaspora Graduondokoaren defentsa egunak dira, aukera defentsetako batzuk online segitzeko, gaur bertan

2023/12/20

Astelehenean online egin zuen bere tesiaren defentsa David Alberto Flores Rosasek Mexikoko Etxabe pintore familiaz Euskal Herriko Unibertsitateak, Oscar Alvarez Gila irakaslea koordinatzaile, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza laguntzaile, duela bi urtedanik eskaintzen ari diren Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioak, Graduondo Amaierako lanen defentsa du aste honetan, gehienak online eta bateonbat baita modu presentzialean ere, eta asteazken honetan bertan bi ikasle berrik ...

Gehiago irakurri...


'Segundo Galarza' Zikloari urrezko amaiera eman dio Lagun Onak Abesbatzaren kontzertuak Buenos Airesko Laurak Baten

2023/12/19

Lagun Onak Abesbatzaren kontzertu batek itxi zuen Laurak Bat Euskal Etxeak antolatutako Segundo Galarza Kontzertu Zikloa Amaiera bikainarekin amaitu da joan den abenduaren 11an Laurak Bat Euskal Etxeak antolaturiko 'Segundo Galarza' Kontzertu Zikloaren 2023 denboraldia. Miguel Ángel Pesce maisuaren zuzendaritzapean, Lagun Onak Abesbatzak bere gain hartu du zikloaren amaiera, eta aurtengo errepertorioko abestiak eta euskal musika herrikoiaren klasikoak interpretatu ditu. Pianoan, Lagun Onak-eko zuzendariorde ...

Gehiago irakurri...


Jokoak, dantzak eta Pintxo Txapelketa berria Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeak egindako urte amaierako festan

2023/12/18

Sukaldaritza lehiaketa bat izan da Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxean 2023ko lanari amaiera emateko jaiaren ekitaldietako bat Euskal sukaldaritza tradizionala betidanik baloratu izan da diaspora finkatu den lekuetan. Azken urteotan, pintxoen zaletasunak gora egin du eten gabe, eta ospakizunen protagonistetako bat bihurtu da euskal etxeetan. Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea patagoniarrean, abenduaren 9an, larunbata, Pintxo Txapelketaren lehen edizioa deitu zuten. Lehiaketak epaimahai ospetsua izan zuen eta Euskal Etxeak ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak gaur inauguratuko du Donostian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra

2023/12/18

Giro ona atzo Gorka Alvarez Aranburuk (ezk) eta Marian Elorzak (esk) Mundu Batzarreko kideei bart Donostian egindako harrera hitzetan Atzo igandean zehar joan ziren iristen mundu osoko hainbat puntutatik Donostiara, eta euretako askok lehehengo afaria informala egin zuten elkarrekin hiriburu gipuzkoarreko Londres eta Ingalaterrako Hotelean, eta bertan egin zieten lehenengo harrera ez ofiziala Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburuk. ...

Gehiago irakurri...


Askatasunaren Bidearen eskutik, euskal kultura partaide San Miguel-eko Liburu Gauaren 10. edizio jendetsuan

2023/12/15

Ezkerrean, Askatasunaren Bideak Liburu Gauaren 10. edizioan izandako standa. Eskuinean, elkarteko kide diren Martín Colombet, Aluhé Flores, María Jesús Andrés, Raimundo Mendiburu eta Horacio Marotto Etxezahar San Miguelgo Askatasunaren Bidea euskal elkarteko kideentzat, Buenos Aires probintziako hiri honetako Liburu Gaua urrezko aukera bat da euren lana ezagutarazi eta lehio bat eskaintzeko Euskal Herriari eta bere kulturari. Bi eguneko ekitaldi jendetsua da, aire zabalean eta irakurzaletasuna piztea dauka helburu. Udala antolatzaile, kultur hitzordu nagusia bihurtu da inguruan, urtetik urtera ospe ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetan bizi zara eta Euskal Herrira bidaiatu nahi duzu? Bidaia bat zozketatzen ari da Boiseko Euskal Museoa

2023/12/15

Boiseko Euskal Museoari laguntzearekin batera, Euskal Herrirako bidaia zoragarri bat irabaz dezakezu. Imaginatzen? Estatu Batuetan bizi zaren pertsona bat bazara (ala ez), eta Euskal Herrira gastuak oro ordainduta bidaiatu nahi baduzu, hona Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak eskaintzen dizun aukera berezia, zozketa bat medio. Bidaia zeure eskakizunei kasu eginez antolatuko zenuke, xehetasunak zeure nahien arabera Museoarekin adostuta, eta Museoak hartuta erreserbak, tour pribatuak eta zuk eskatutakoak ...

Gehiago irakurri...


AEBko Artzai Onak bidaia proposatzen du 2024an Euskal Herrira, euskal santuen bidea eginez, aita Antton gidari

2023/12/14

Erlijio turismoko bidaia proposatzen du 2024an Artzai Ona elkarteak Euskal Herrira, AEBko euskaldunen apaiza den Aita Anttonen eskutik Ipar Amerikako euskal elkarte katolikoa den Artzai Ona, bidaia antolatzen ari da 2024an Euskal Herrira, erromesaldi moduko bat egin eta fede ikuspegitik garrantzitsuak diren Euskal Herriko hainbat puntu bisitatzeko, egoitza Kalifornian duen aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarra prestatzaile eta gidari. "Fedea, gastronomia eta kultura" dira proposamenaren hiru ezaugarri nagusiak, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia