euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak 'Euskal Ahotsa' bere buletin digitala aurkeztu du San Ignazio Jaiaren ekitaldian

2024/08/07

Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxearen albistegi berria Euskal Ahotsa du izena Santiagoko Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak atera berri duen albistegi digitalak. 2023ko Gaztemundu-n parte hartu zuen eta euskal etxeko kide den Pablo Casanova kazetariak bultzaturik, helburu argia du proiektuak: “Euskal Herriarekin lotura duten gaiei lekua eman nahi diegu, merezi duten garrantzia emanez… gure herriaren lana ere ezagutarazi nahi ...

Gehiago irakurri...


Peruko Museko Mundukorako bidean, txapelketa nazionalak ixten doaz: Argentinako finala La Platan abuztuaren 17-19an

2024/08/06

Musa jende asko mugitzen duen jarduera da munduko euskal komunitateetan, batzuek uste dutena baino gehiago. Positibotasun eta umore onez praktikatzen dute askok, baina baita seriotasun harrigarri batekin ere. Estatu Batuetako, esaterako, txapelketa asko goizeko 8etan hasten dira, eta behar den beste irauten dute. Musak, hainbati, maitasun itsu bat ekarri die, droga moduko bat bazala dute, liluratu eta ...

Gehiago irakurri...


Saint-Pierre eta Mikeluneko 41. Euskal Besta abuztuaren 12tik 18ra, Europa, AEB eta bertako artista eta gonbidatuez

2024/08/06

Saint Pierre eta Mikeluneko 2024ko Euskal Bestako afixa, eskuinean artxipelagoko bandera eta Euskal Etxearen seinalea dituela Urtero agorril edo abuztu erdialdean bezala, Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Bestaren garaia heldu da. Astebetez —astelehenetik igandera, aurten abuztuaren 12tik 18ra— euskal musika, pilota eta herri kirolak, kantua, dantza, jokoak eta giro alai eta bestatsua udako lagun bilakatuko dira bertaratzen diren lagunentzat. Musika arloan, "Inpernuko Kofradiya" trikitixa talde donostiarra gonbidatu ...

Gehiago irakurri...


Abuztuaren 19an 80 urte beteko dira Pariseko Askapena hasi zela: han ibili zen partaide José Díaz Jaurrieta donostiarra

2024/08/06

José Díez Jaurrieta donostiarraren potreta eta bere biografia eta partaidetza Pariseko liberazioan ilustratzen duten argazkietako batzuk Emaiozu begiratua Sancho de Beurko Elkarteak gure historiaren atal hau ikertu eta sakontzeko egin duen ahalegin nabariari. Badira euskal herritar gehiago protagonista eta ekarle izan zirenak eta une historikoaren altueran egon eta beren alea ipini eta lagundu zutenak. Gaurkoan, José Díaz Jaurrieta donostiarraren historia dakargu. Irakurriko duzun testua beste inon ...

Gehiago irakurri...


Diasporako dantza taldeak gonbidatu dituzte 2024ko Euskal Herriko Dantzari Egunean bideoz parte hartzera. Animatzen?

2024/08/05

Deia egin zaie aurten ere Diasporako dantza taldeei, gainerako euskal dantzari taldeekin bat egin dezaten Dantzari Egunean Diasporako euskal dantza talde batekoa zarela eta oraindik ez duzuela izena eman 2024ko Euskal Herriko Dantzari Egunean bideo bidez parte hartzeko? Zeren zain zaude(te)? Aukera ederra eta eskubidea da Diasporako taldeentzat, Euskal Herriko gainerako taldeekin batera urteko honako egun berezian parte hartzeko. Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak ahalegin aipagarria egiten du Diasporako taldeen urte osoko lanari ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Guillermo Etchebehere idazlearen "Poesia osoa" liburua aurkeztuko dute Liburutegi Nazionalean

2024/08/05

Ezkerrean, liburu berriaren azala. Eskuineko argazkian, erdian, txapela jantzita, Guillermo Etchebehere, emakume ezezagun bat eta idazle eta maisu Luis Iglesias  alboan dituela Azkenean eta zorionez, “Poesía completa” (Poesia osoa) atera da argitara, Cañuelasko Guillermo Etchebehere idazlearen lana biltzen duen liburua. Lilulí intelektual eta artisten taldeko kidea, Atahualpa Yupanquik bere bertsoak musikatu zituen. Biblioteca Sarmiento, Los Uncalitos eta Silencio y Voces de Cañuelas kafe literarioak sustatutako argitaraldi hau merezitako ...

Gehiago irakurri...


Pentsatu al duzue zeure Euskal Etxean nola ospatu Euskal Diasporaren Eguna? Komunikatu, mundu programan sartzeko

2024/08/05

Zazpigarren urtez ospatuko da irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna, Euskal Herrian instituzionalki Oñatin eta munduko hamaika lekutan Gero eta gutxiago falta da irailaren 8rako, Euskal Diasporaren Egunerako. Egun horretan, munduko hamaika euskaldun eta euskal etxek Euskal Diasporaren errealitatea ospatu eta bat egingo dute banan bana mundu osoan kanpoko Euskal Herria osatzen duten makina bat euskal elkarte eta komunitaterekin, euren mundu komuna eta Euskal Herriarekiko eta munduko euskal familia handiarekiko partaidetza eta atxikimendua ...

Gehiago irakurri...


Abegi ederra egin diete Mexikoko Euskal Etxean herrialdera Pilota Mugarik Gabe Txapelketan aritzeko iritsitako pilotariei

2024/08/02

Datorren igandeko euskal pilota erakustaldia Mexiko eta Euskal Herriko pilotarien artean, Tecámac-en, Mexiko Estatuan Mexikon euskal pilotazale direnek zorioneko kontsidera daitezke egun hauetan, hamar egunez Euskal Herriko pilotari selekzio bat Mexikon barrena baita, hainbat partida jokatuz Mexiko Hiriburuan, Mexiko Estatuan eta Morelosekoan. Euren programa ostegunean hasi zuten, ongi etorri afari batekin hiriburuko Euskal Etxearen egoitzan, Polanco auzoan. Hortik aurrera, eta esandako hamar egunetan, hainbat trinkete eta ...

Gehiago irakurri...


Ez duzula oraindik zeure eskabidea bidali? 9 egun Gazmundu 2024rako epea ahitzeko, 18-25 urte bitarteko dantzarientzat

2024/08/02

18 eta 35 urte bitartekoa bazara, dantzaria edo zure euskal etxeko dantzaz arduratzen bazara, eta euskal dantza tradizionalari buruzko prestakuntza jaso nahi baduzu Euskal Herrian bertan, irailaren 15etik 29ra, guztia doan, ez zalantzarik izan, oraindik garaiz zaude-eta izena emateko Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak urtero antolatzen duen Gaztemundu programako 2024ko edizioan. ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeak bere 'Zinemaldia' abiatu eta "Memoriak Euskal Etxearen garaian" film labur sorta hasi da prestatzen

2024/08/02

EEko 'Zinemaldia'ri hasiera emateko Asier Altuna zuzendariaren Amama proiektatu zuten euskal etxe limatarrean eta datozen saioei begira, euskal zinema garaikideko beste itulu ezagun batzuk hautatu dituzte jadanik, tartean El Vasco (Jabi Elortegi), Errementari (Paul Urkijo) eta Loreak (Jon Garaño). Zinema saioak ostegunez izango dira, bi astean behin, eta izenburuak aukeratzeko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia