euskal diaspora eta kultura

2025/09/26
Bordaleko Euskal Etxeak jai programa batez ospatuko du larunbat honetan, irailaren 27an, bere egoitzaren atzealdean dagoen Place des Basques edo Euskaldunen Plazaren inaugurazioaren 40. urteurrena. Ekitaldiak hiriko alkate Pierre Hurmic ere partaide izango du, Eusko Jaurlaritzako, elkarte lagunetako eta EE bereko buruzagi, bazkide, adiskideekin batera. Deialdi berean Euskal ...
2025/09/25
Verónica Buenos Aires probintziako ekialdeko herri txiki bat da, Punta Indio partidoko burua. Probintziako leku askotan gertatzen den bezala, euskaldunak hona etorri eta hemen ezarri ziren eta euren ondorengo ugari bizi da aspalditik inguruan. Orain, talde bat bildu eta aktibatzeko ahaleginean ari da. Joan den larunbatean, irailaren 20an, oso eguraldi txarra egin bazuen ere, talde animatu batek urratsa eman ...
2025/09/25
Sartua da iraila eta 2025-26ko ikasturtea hasia da ematen bere lehenengo pausoak euskara klaseei ere dagokienez Europako eta Ipar Amerikako euskal etxe eta unibertsitateetan, bietan Etxepare Euskal Institutua lagun. Eskaintza, alde batetik, ikasle berriei dago zuzenduta eta, beraz, hainbat talde zerotik hasiko dira euskararen ikaskuntzan, eta horrek, Euskal Herritik kanpoko ikasleetan, gehienetan oinarriaren ...
2025/09/24
Itziar Aguirre sukaldari, kultura-enbaxadore eta euskal sukaldaritzaren erreferente rosariotarra aitortu dute bere jaioterrian. Udaleko Kultura Batzordeak proposatuta, Rosarioko hiriak "Sukaldari Gailena" izendatu du "bere ibilbide oparoagatik, nazio eta nazioarte mailako aitortzagatik, bikaintasunagatik, pasioagatik eta bere errezeta bakoitzean islatzen duen kultura harrotasunaren ...
2025/09/24
Datorren larunbatean La Pampa musaren sinonimo bihurtuko da beste behin, munduko muslarien artean gehien espero den topagunearen anfitrioi izango baita irailaren 27tik, larunbatetik, urriaren 5era arte, igandea. Euskal Gizataldeen arteko 46. Munduko Mus Txapelketak 13 muslari bikote gehi ordezkariak eta laguntzaileak bilduko ditu, lehia eta senidetasuna ezugarri. Norgehiagokan ordezkatuta egongo ...
2025/09/23
Datorren aste amaieran izango da, aurten Araban, Euskal Herriko Dantzari Eguna. Jaialdia urriaren 4an, larunbata, izango da, Laudion, eta bertara bilduko dira Euskal Herri osoko eta Diasporako berrogeitik gora dantza talde. Ikuskizun nagusiak zortzi zati izango ditu (lurralde bakoitzeko bana eta bi Bizkaiarentzat) probintzia bakoitza eta aniztasuna bermatzeko helburuarekin.
2025/09/23
Azken datu eta irudi tanda Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egindako hitzorduekin. Urtez urte goititu egin da munduan zehar Diasporaren Eguna ospatzen duten euskal etxe eta elkarte kopurua. Ez dira gutxi irailaren 8an bertan –EDEren data ofizialean– ospatzen ez dutenak eta aurreko eta ondoko asteburu edo asteetan, irailean zehar ekitaldiak burutzen dituztenak. Helburua, ahal eta ...
2025/09/22
Etxepare Euskal Institutuak epea zahaldu du euskara eta euskal kultura irakurle bat hautatzeko Tokioko TUFS (Tokyo University of Foreign Studies) Unibertsitatean. Besteak beste, unibertsitate gradu-titulua edo lizentziatura, ingeleseko B2 maila edo japonierako N3 mailaeta Japonian lan egin ahal izateko bisa behar dira. Euskara hasiberrientzat beharko du irakatsi eta baita sarrera Euskal Ikasketei. ...
2025/09/21
Eta segitzen dute egindakoen oihartzunek, eta oraindik ere ekitaldi berriek, azkenekoek, Euskal Diasporaren Eguna ospagai. Argentinako batzuk errepasatuko ditugu. Izan ere, aurten, berriro ere, Euskal Etxeak buru-belarri aritu izan dira, dabiltza, Argentinan, bat egiteko ospakizunetan. Euskal Diasporaren Eguna milaka euskalduni egindako omenaldi kolektiboa da, arbasoei, euren esfortzuaz, eta maleta ametsez beteta, ...
2025/09/21
Bertako erakundeekin egindako kultura truke bati esker entzezlanak eta tailerrak ari dira eskaintzen egun hauetan Kuban Gipuzkoako 'Oihulari Klown' konpainiako Irene Celada, Ander Muñoz eta Virginia Imaz. Antzerki ikuskizunak ‘Sex o no sex’, ‘Mitología Vasca’ eta ‘Pronoia’ ikuskizunak dira, eta horiekin batera, dantzak eta euskal mitologia ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus