euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkartearen 130. urteurrenean Buenos Airesko Nafar Etxeak bere Artxibo Historikoa digitalizatu eta online ipini du

2025/12/04

Buenos Airesko Nafar Etxeak bere ondare historikoa digitalizatu du: elkartearen sorrera-akta, aldizkariak eta bestelako materialak daude ikusgai Memoria Viva-ren web orrialdean
Buenos Airesko Nafar Etxeak bere ondare historikoa digitalizatu du: elkartearen sorrera-akta, aldizkariak eta bestelako materialak daude ikusgai Memoria Viva-ren web orrialdean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buletin hau argitaratzen joan denez, Buenos Airesko Nafarroako Etxeak 130. urteurrena ospatu berri du azaroan, ekitaldi programa aberats batekin. Ospakizunei amaiera emateko, bere dokumentu-ondareari dagokion ekimen nagusia aurkeztu zuen: bere artxibo historikoa digitalizatua. Urtebeteko lanaren emaitza izan da, Marcelo Garabedian politologoak zuzendutako Memoria Viva proiektuarekin elkarlanean burutua. Digitalizatu ditu gehienbat elkartearen argitalpen zaharrak, bileretako aktak eta beste hainbat dokumentu eta eskuragarri jarri ditu internetez publikoarentzat.

Digitalizatutako material guztia www.memoriaviva.com.ar webgunean topa daiteke. Kontsultagai ipinitako agirien artean aipatzekoa da elkartea 1875ean —orduan ‘Centro Orfeón Gayarre’ izenpean— fundatu zuteneko akta, ondorengo urteetako bileretako aktekin batera (1896 eta 1897). Nafar Etxeak 1922az geroztik argitaratutako urtekariak ere kontsulta daitezke. Nafarroaren historian interesa duen orok Iruñeko San Fermin jaietako egitarauak ere aurkitu ahal izango ditu, 1929tik hasita. Eta '130. Urteurrena' erakusketa oroigarrirako Alejandro Ravassi ilustratzaileak egindako irudiak eta artxiboaren argazkiak. Barne-dokumentazioa ere digitalizatu dute, bazkideen fitxak, esaterako.

Gordailu eta eskuragai

'Memoria Viva' proiektu independente bat da, duela 15 urte pasatu sortua, eta ibilbide luzea egin du geroztik. XIX. mendearen bigarren erditik aurrera Argentinan finkatu ziren Espainiar Estatuko etorkinen elkarteek sortutako artxiboak zaindu eta balioan jarri ditu. Aparteko balioa duen jatorrizko dokumentazioa gordetzeaz gain, immigranteen eta haien ondorengoen historia gizarteari hurbildu nahi dio teknologia berrien bidez. Proiektua Marcelo Garabedian ikertzaile, historialari eta irakasleak zuzentzen du, eta bere lana diziplina anitzeko profesional talde batekin batera garatzen du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia