euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Arretxek bere azken ‘Touré’ aurkeztu du Guadalajaran eta gaur bidaia literaturaz arituko da mahai inguru batean

2025/12/03

Jon Aarretxe, Ixtlahuacán de los Membrillos eskualdeko eskolako ikasleekin, ‘FIL Joven: Ecos de la FIL’ programaren baitan (argazkia Eskola)
Jon Aarretxe, Ixtlahuacán de los Membrillos eskualdeko eskolako ikasleekin, ‘FIL Joven: Ecos de la FIL’ programaren baitan (argazkia Eskola)

PUBLIZITATEA

Guadalajara, Mexiko. Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Jon Arretxe idazle basauritarra 2025eko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL) ari da parte hartzen egunotan. Mundu mailan hispaniar hizkuntzako liburu eta kultur azoka nagusietako bat den Mexikoko FILen, hiru jardueratan hartuko du parte idazle euskaldunak. Astelehenean, abenduaren 1ean, estreinatu zen Azokan eta Touré detektibea protagonista duen eta oraingoz hamaika liburuk osatutzen duten ‘Touré’ bere saga aurkeztu zuen.

Touré protagonista duen eleberri-saga Mahamoud Touré afrikar etorkinaren inguruko gorabeherek protagonizatzen dute; paperik gabeko migratzailea da eta Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da, eta bizimodua atera ahal izateko iragarle, abeslari edota detektibe lanak burutzen ditu. Historiak publikoaren eta kritikaren erantzun paregabea lortua du eta ondorioz zinemaren pantailetara ere eraman dute. Plataformetan dago ikusgai, tartean Primeran-en. Link, hemen.

Atzo, gainera, Ixtlahuacán de los Membrillos eskualdeko eskolako ikasleei zuzendutako topaketa batean hartu zuen parte Aretxek ‘FIL Joven: Ecos de la FIL’ programaren baitan. Eta gaur 2025eko FILen, Arretxek azkeneko saioa izango du. 'Bidaia-kronika baten errepidea' (La ruta de una crónica de viaje) mahai-inguruan, idazle bidaiariaren esperientziaz mintzatuko da Joseph Zárate idazle perutarrarekin eta Ignacio Piedrahita kolonbiarrarekin.


Arretxe, FILen, Eskolako neska-mutilei zuzendutako hitzaldian mikros eskuetan duela

Aurreko urteetan bezala aurten ere Etxepare Euskal Institutuak bermatu du euskal artisten presentzia azoka mexikarrean. Izan ere, Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailarekin eta liburugintzaren sektorearekin lankidetzan, Basque.Books standa muntatu du. Bertan Euskal Irudigileak elkartea ere bada partaide.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia