euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Carson Valley sustatzen: zertarako bisitatu Gardnerville? Erantzun erraza, JT Euskal Kantina eta Jatetxeaz gozatzeko

2017/09/30

Nevadako Carson Araneko turismo arduradunek euren lurra eta ondarea agertarazi eta saldu nahi dutenean, zer ateratzen dute eta zer jendaurrerzen dute bertako izar eta egiazko tradiziozko leku bezala? Gardnervilleko JT Kantina eta Jatetxe euskalduna (JT Basque Bar & Dining Room). Cow-boy lekua da, baina aldi berean euskalduna, hala iragartzen baitute bere hormetako apaindurek eta euskaraz mintzatuko baitzaizu baita ere bertako nagusi den Marie Louise Lekumberry nevadatarra.

Bideoa ikusi


Xabi Aburruzaga Trio American Tour 2017: Wyoming eta Idaho-eko lurretan barrena eginiko bira

2017/09/17

Bira edo tour-a egin du 2017ko uda honetan Estatu Batuetan barrena Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarrak (Portugalete, 1978) "Xabi Aburruzaga Trio" formatoan, bertako euskal komunitateek gonbidaturik. Wyoming-en, NABOk Buffalon eginiko Biltzar Nagusi eta Festan ibili dira; eta Idaho aldean, Boiseko San Inazio euskal festetan hartu dute parte, euskal komunitateekin harremanduz, lagunduz, eta aldi berean turismo momentu denbora goxo polita ere atxemanez. Irudiak taldearenak berarenak dira.

Bideoa ikusi


Poloan erreferente, Heguy familia, Bautista Heguy senpertarraren segida argentinarra

2017/09/15

Heguy familia erreferentea da Argentinan eta nazioartean polo kirolean. 1875ean Argentinara iritsi zen Bautista Heguy senpertarraren ondorengoak dira. 1875ean Necocheara ailegatua, Pedro Lurorentzat egin zuen lan Bautistak, ardiak erosi zituen geroago; hamar urte eta gero Pampara aldatu zen. 1889an euskaldunen alaba zen Carmen Abons Errecalderekin ezkondua, hamahiru seme-alaba izan zituen, horietarik hamar bizi zitzaizkiolarik. Pampan mendebalderago joan eta egun bere ondorengoen erreferentzia den Santo Domingo estantziaren oinarriak jarri zituen, egun Intendente Alvear den lekuan. Bideoak Heguy familia aipatzen du, poloarekin daukaten harremanaren ikuspuntutik.

Bideoa ikusi


Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkarteko dantzariak Gizataldeen Festa ospatzen

2017/09/09

Iraileko bigarren asteburu honetan, Patagonia argentinarrean, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea erakundeko dantzariak Euskal Herriaren eta hiriko euskal jatorrikoen ordezkari izan dira bertako Gizataldeen Jai Nazionalean.  Aupa Haize Dantzariak!

Bideoa ikusi


Henar Chicok (bidelaria) astero praktikatzen du euskara Boisetik (AEB) Mintzanet.net programari esker

2017/08/30

Astero praktikatzen du internetez bere ahozko euskara duela 21 urte Boisen (Idaho, AEB) bizi den Henar Chico ortuellatarrak. Jaiotzez bizkaitarra --eta athleticzale amorratua-- boisetarrak dauzka bi seme-alabak eta barnetik ezagutzen ditu oso Idahoko hiriburuko euskal baliabideak. Haurrak Boiseko Ikastolara bidali behar zituela-eta, Henar-ek Boisen berrikasi eta indartu du Ortuellan ia erabiltzen ez zuen euskara. Mintzanet.net medio egin du hori eta pozik eta eskerturik dago. “Ortuellan gaztelaniaz eta Boisen euskaraz. Zein arraroa, ezta?”, aitortu dio Mintzanet.net-i.

Bideoa ikusi


Nevadako fiskal nagusi Adam Laxalt-en inguruak antolatutako III Basque Fry arrantxu giroko jai errepublikarra

2017/08/28

Hirugarrenez antolatu du 2017ko abuztuaren 26an "Morning in Nevada PAC"ek Annual Basque Fry, jai eta arrantxu giroko egunpasa errepublikarra, bertan politikari eta hautetsien hitzaldiak musika eta jolasekin, janaria eta ikuskizunekin nahasirik. Gardnervillen eginiko ekitaldi honek, baina, Basque deitura darama, izan ere Adam Laxalt jatorri euskal-amerikarrekoa baita, eta horregatik izena eta edukien artean euskal musika, dantzariak dauzka, eta euskal-amerikar arrantxu giroko ohitura bat: ardi koskabilak jatea (irudia Richard Brian Las Vegas Review-Journal).

Bideoa ikusi


Necocheako Euzko Etxeko dantzariek agurra dantzatuz euren hiriko zenbait lekuetan eginiko bideoa

2017/08/25

Argentinako Buenos Aires hegoalde kostaldean, Necocheako Euzko Etxeko Gazte Alai dantza taldeko dantzariek euren hiriko zenbait irudi, leku eta ikuspegi aurkezten dizkigute, ongi etorria emanez agurra dantzatuz 2017 honetan grabaturiko bideoan.

Bideoa ikusi


Gardnervilleko Euskal Etxearen 2017ko piknika eta NABO Kantari Eguneko bideoa (I)

2017/08/19

Urtero abuztuan egiten du Gardnervilleko (Nevada) Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxeak bere euskal festa edo piknika. Eta bi urtean behin, piknikarekin batera NABO Kantari Eguna ere egiten du. Hala izan da aurten. Bideoaren lehenengo zati honetan, bezperako (osteguna) euskal jaia herriko JT euskal kantina eta jatetxean eta biharamunean (larunbata) euskal meza, aita Mike Lastirik emana, eta ondoren bazkaria, barbakoa estilokoa, euskal etxeko kideek prestatua. Ondoren emango zitzaion hasiera Euskal Kantari Egunari, baina hori bideoaren bigarren zatian dago. Abesbatza, Errenteriako Zaria da (irudia Jean-Paul Barthe)

Bideoa ikusi


Gardnervilleko Euskal Etxearen 2017ko piknika eta NABO Kantari Eguneko bideoa (eta II)

2017/08/19

Urtero abuztuan egiten du Gardnervilleko (Nevada) Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxeak bere euskal piknik festa. Eta bi urtean behin, piknikarekin batera NABO Kantari Eguna ere. Hala izan da aurten. Bideoaren bigarren zati honetan, Kantari Eguna, Martin Etchamendy --bere cow-boy kapelarekin-- gidari edo aurkezle dela. Euskal Herriko gonbidatu berezia Errenteriako Zaria abesbatza, Imanol Elizasu zuzendari (irudia Jean Paul Barthe)

Bideoa ikusi


Elkarrizketa Necocheako Euzko Etxeko lehendakari Antonio Alustizarekin, 2017ko San Inazio ospakizunak direla-eta

2017/07/31

Bertako euskal etxeko zaindaria da San Inazio eta urtero ospatzen dute bere jaia Necocheako Euzko Etxean. Herriko alkate Facundo Lopez-ek eta hiriko gobernuko idazkari Diego Lopez-ek Euzko Etxeko agintariak errezibitu zituzten Udaletxean. Hall-ean dantzarien ohoreak jaso eta ondoren bi erakundeetako agintariek lore-eskaintza egin zuten Mariano Necochearen eta Angel Murga hiriko fundatzailearen monumentuen aurrean Azkenik, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean beste lore sorta bat utzi eta dantzari batek aurreskua dantzatu zuen. Bideoan, hau guztia dela-eta Udalak berak EEko lehendakari Antonio Alustizari eginiko elkarrizketa.

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia