euskal diaspora eta kultura
2025/11/24
Mintegia antolatu du 2025eko azaroaren 24an, astelehena, Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak, prestatze bidean dabiltzan Euskal Diasporaren Lege berria testuinguru, nazioarteko hainbat aditu partaide. Bideoak goizeko saioak biltzen ditu, bazkalosteko taldekako bilerak ez baitira grabatu (bideoa Irekia).
2025/11/01
2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionala Tandilen, Mintzodromoan parte hartutakoen talde argazkia, Gure Txokoa Euskal Etxean, azaroaren 1ean, larunbata. Gora Tandil oihukatuz!
2025/10/26
Duela bi urte ekoiztu eta eman zuen bideo hau CBS kate estatubatuarrak nazio mailan, ikusietakoa duen "CBS Saturday Morning"en baitan, Dan Ansotegui (Boise, Idago, 1959) sukaldari, musikari, kulturagizon eta euskal ekintzaile boisetarra ardatz. Aitzindaria izan da hainbat gauzatan Ansotegui, Euskal Herritik idahoratutako bizkaitarren biloba, bere bizitzan zehar nazio eta estatu mailako musika eta ondare sarien hartzaile (tartean 'National Endowment for the Arts' preziatua), jatetxe eta proiektu ekonomikoen sortzaile (besteak beste Boiseko Gernika Taberna, The Basque Market eta egungo Ansots bezalako ekimen arrakastatsuak berak sortuak dira), euskal musikari (Jim Jausororen Orkestran, Ordago-n edo egungo Amuma Says No-ko partaide, besteak beste) eta trikitixa irakasle (Txantxangorriak taldeko zein musika akademiako sortzaile), eta euskal komunitatearentzat ezezik Boise eta Idahorentzat gizon emankor eta baliotsua da euskara ere ederto menperatzen duen Diasporako euskaldun engaiatu baten zinezko adibide den Dan Ansotegui.
2024/01/01
Argentinan, Comechingones mendizerran, 2150 kilometroko altueran, bakarrik, bere zaldi, oilo eta animaliekin, naturak erabat inguratuta bizi den Roman Agirrezabal Osintxuko bergararrari elkarrizketa berri bat egin diote bertako prentsakoek, kasu honen 'Huellas de San Luis' telebista saiorako. Cordoba eta San Luis probintzien artean, Merlo herritik ez urrun, bizi da bertan famatua den eta euskal-argentinar komunitateetan ere ezaguna den eremita berezi hau.
2023/09/23
47. urtea da Bakersfield-eko Euskal Etxea —Kern Country Basque Club— konderriko Azokan ari dela partaide bere saltokiarekin euskal estilo garbiko janari eta edaria eskaintzen, elkarteko kideak prestatzaile eta zerbitzari. Hori dela eta KGET News-eko lagunek Euskal Etxeko Maria (Bernal) Toretta eta Joey Iturriria elkarrizketatu dituzte. Zorionak! (bideoa KGET News)
2023/01/14
BOISEKO ANSOTEGUI FAMILIA ETA ANSOTS. Ikus eta entzun Boiseko Dan eta Ellie Ansotegui eta euren Ansots jatetxe eta txorizo negozioaren —eta Boiseko euskal kulturaren— berri AEBko nazio mailako 'CBS Saturday Morning' TV saioan, 2023ko urtarrilaren 14ko emankizunean. Boisen jaioa, Dan Ansotegui-k gogor eutsi dio bere aitona-amona bizkaitarren euskal kulturari eta ekile eta sustatzaile izan da Boiseko euskal komunitatearen baitan. Berak sortu zuen Gernika taberna, euskal produktuen Basque Market denda eta jatetxea, eta zabaldu zuen pandremia garaian alaba Ellie eta emazte Tamararekin batera Ansots, Euskal Herriko moduko txorizo enpresa ekoizlea eta jatetxea. Baina horrez gain, musikaria, irakaslea, AEBko 'National Endowment for the Arts' sariduna eta beste hainbat gauza da euskara ongi menperatzen duen boisetar atxiki eta konprometitu hau.
2022/04/17
Euskal ikurrak atera eta ereserkiak abestuz keinu bateratuan parte hartzeko deia luzatu zuen EHBk, hiru kantu proposatuz: “Ikusi mendizaleak”, Diasporaren eskutik, “Txoriak Txori” Amaiurren bertako abesbatzarekin mendeurrenagatik eta “Gernikako Arbola” musikari ezagunak eta Gernikako koro herritarrak partaide, Euskal Herria eta euskaldunen geroa gogoan munduko gainerako herri eta herritarrekin elkartasunean.
2022/02/22
Ikus Jean-Paul Barthek prestatu bideo honetan nola eraiki zen hutsetik, auzolanean, San Frantziskoko Gure Euskal Etxea, 1981an hasirik 1982an estreinatu arte. Bideoa 40. urteurreurrena ospatzeko bestan eskaini zen, 2022ko otsailaren 19 eta 20an, egoitza berean, Gure Euskal Etxea eraiki zuten gizon-emazte guztien oroimenez. Zorionak eta mila esker handi bat!!
2021/11/30
"Not any restaurant" ('Ez edozein ostatu') dokumentala, Kaliforniako Los Banosko 'Wool Growers' euskal jatetxeaz eta herriko euskal komunitateaz, Matt Mealer-ek eginda eta 2021eko azaroaren 27an estreinatua Los Banoseko KSEE24 telebistan, eta pare bat egun geroago sare sozialetan.
2021/11/01
"Europako hizkuntzarik zaharrena zazpi egunetan ikasten saiatu gara, "We Tried to Learn Europe’s Oldest Language in 7 Days", esan dute Ollie & Sebastian-ek. Ikus ingelesez eta euskaraz den bideo honetan euren ahaleginaren emaitza.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus