euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Gardnervilleko Euskal Etxearen 2017ko piknika eta NABO Kantari Eguneko bideoa (eta II)

2017/08/19

Urtero abuztuan egiten du Gardnervilleko (Nevada) Mendiko Euskaldun Cluba euskal etxeak bere euskal piknik festa. Eta bi urtean behin, piknikarekin batera NABO Kantari Eguna ere. Hala izan da aurten. Bideoaren bigarren zati honetan, Kantari Eguna, Martin Etchamendy --bere cow-boy kapelarekin-- gidari edo aurkezle dela. Euskal Herriko gonbidatu berezia Errenteriako Zaria abesbatza, Imanol Elizasu zuzendari (irudia Jean Paul Barthe)

Bideoa ikusi


Elkarrizketa Necocheako Euzko Etxeko lehendakari Antonio Alustizarekin, 2017ko San Inazio ospakizunak direla-eta

2017/07/31

Bertako euskal etxeko zaindaria da San Inazio eta urtero ospatzen dute bere jaia Necocheako Euzko Etxean. Herriko alkate Facundo Lopez-ek eta hiriko gobernuko idazkari Diego Lopez-ek Euzko Etxeko agintariak errezibitu zituzten Udaletxean. Hall-ean dantzarien ohoreak jaso eta ondoren bi erakundeetako agintariek lore-eskaintza egin zuten Mariano Necochearen eta Angel Murga hiriko fundatzailearen monumentuen aurrean Azkenik, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean beste lore sorta bat utzi eta dantzari batek aurreskua dantzatu zuen. Bideoan, hau guztia dela-eta Udalak berak EEko lehendakari Antonio Alustizari eginiko elkarrizketa.

Bideoa ikusi


Donostiako Gero Axular Ikastolako dantzariak Alemaniako Rudolstadt Festival-en Euskal Herriko ordezkari

2017/07/11

2017ko uztaileko lehenengo hamabostadian Alemaniako Rudolstadt Festival-en hartu du parte Donostiako Gero Axular Ikastolako DBH1 eta DBH3ko ikasleek osatutako dantza talde batek, Txistulari eta soinujole musikariek lagundurik. Aurtengo edizioan, 50 musika talde beino gehiagok eta 10 dantza talde baino gehiagok hartu dute parte, hirian banatutako 20 agertokietan banatuta. Bideoak euskal dantzarien agerraldietako bat erakusten du (irudia Thuiringer).

Bideoa ikusi


Elkoko (Nevada) Euskal Jaialdi Nazionaleko 2017ko edizioko irudiak: dantza, kabalkada, piknika, kirolak... Aupa elkotarrak!

2017/07/09

Urtero egiten dute Nevadako Elkon, AEBetan, Basque National Festival delakoa, Euskal Jaialdi Nazionala, eta 2017 honetan bere 54. ediziora iritsi da. Irudiok --argazki eta bideoak-- euskal klubeko musikari eta eragile den Mercedes Mendive elkotarrari zor dizkiogu. Mercedes edo Mertxe, ala ere deitzen baitiote, Ariñal dantzari talde elkotarreko soinujolea da eta bere senar Fernando eta alaba Nekanerekin batera lan ederra egiten ari da Elkon euskal kulturaren alde.

Bideoa ikusi


Urteak eta gero, hasi dira Madrilgo Beti Jai frontoia zaharberritzeko lanak, hiriko udalaren eskutik

2017/07/06

Urtetan bere kasa hondatzen eta galtzen joan ondoren, Madrilgo Udalak bereganatu eta mantenimendu eta zaharberritze lanak hasi ditu hiriko Beti Jai pilotalekuan. Euskal pilotak oihartzuna eta segimendua zeukan garai batean eraikia, badirudi etorkizuna izan dezakeela Udalak oraindik erabaki ez badu ere zer nolako erabilera emango dion. Egiten ari diren interbentzioari buruz ari zaizkigu bideoan, gaztelaniaz, arkitektoak, Udalekoak eta Beti Jai babesteko plataformakoak (bideoa IdealistaNews)

Bideoa ikusi


General Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxeak sukaldaritza ekimenak garatzen ditu bere burua finantziatzearren

2017/06/26

Buenos Aires probintziako General Rodriguez-en, bertako Eusko Aterpea Euskal Etxeak bere euskal sukaldaritzaren erakusgarri diren gutizien anoak saltzen ditu elkartearen aurrekontuari laguntzearren. "Txibiak euskal erara" da gaurkoan saltzen ari diren --eta General Rodriguezko biztanleen artean estimatuenetakoa den-- platera. Horri buruz, Hitz Nagusiak proposamenaz eta euskal etxearen azkeneko saioei buruz mintzatzen da elkarteko lehendakaria, Juan Itcea.

Bideoa ikusi


Leire Arrieta Radio Euskadiren historiari buruz, Buenos Aireseko Ekin argitaletxeak berrargitaratu dion liburua

2017/06/26

Leire Arrieta ikertzailea Radio Euskadiren historiari buruz mintzatzen zaigu Euskararen Eguna dela eta Montevideon antolatu zuten egitarau eta elkarretaratzetik bideoz bere agurra segitu zuten Diasporako euskaldunei bidaltzen diela. Irudia sareratzea Alberto Irigoyen-i zor zaio. Leire Arrieta "La historia de Radio Euskadi" liburuaren egilea da, Buenos Aireseko Ekin argitaletxeak 2016an berrargitaratu duen liburua (bideoa Alberto Irigoyen)

Bideoa ikusi


Pilota paleta datorren igandean itzuliko da Villa Mariako Euzko Etxeko frontoira, txapelketa probintzialean

2017/06/23

Pilota paleta itzuliko da datorren igande honetan Villa Mariako Euzko Etxera, hiruzpalau urtez kanpo egon ondoren. Egiten ari diren ahaleginak kontaten dizkio 5900.TV-ri euskal etxeko lehendakari Gerardo Echeverriak. Hitzordua, Cordobako norgehiagoka probintziala, aste honetan bertan, ekainaren 25ean, goizeko bederatzietatik gaueko hamar t'erdiak arte, Cordobako Euskal Pilota Federazioaren kontrolpean.

Bideoa ikusi


Bordeleko Euskal Etxeak bat egingo du Musikaren Egunarekin ekainaren 21ean

2017/06/19

Urtero bezala hemen da Musikaren Eguna eta Bordeleko Euskal Etxeak, ohi bezala, bat egingo du hitzorduarekin. Euskaldunen artean beti izan dira gauza garrantzitsu eta berezia kantua eta musika --eta hauei lotua den dantza-- eta horixe gertatzen da baita ere Bordelen Euskal Etxearen inguruan. Honako bideoa 2015ko Musikaren Egunaren karietara egina da, eta polita iruditu zaigu. Zer litzateke Euskal Herriaz musikarik gabe. Ongi ospatu!

Bideoa ikusi


"Gure arbasoen ildotik" ekimenarekin Ipar Ameriketan izan ziren gazteek bideoa plazaratu dute esperientziaren adierazgarri

2017/06/01

Baigorriko (Nafarroa Beherea) Donostei kolegioan "Gure arbasoen ildotik" ekimenarekin 2016ko irail-urrian Kalifornia eta Nevadan izan ziren gazteek bideoa plazaratu dute euskaraz eta fratsesez, bizi izan zuten esperientziaren adierazgarri. Ikus hemen EuskalKultura.com-ek iaz argitara eman zuen bidaia haren emaitzaren laburpena, ikasleek berek egina (bideoa, Gure arbasoen ildotik-Kanaldude)

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia