euskal diaspora eta kultura
2016/07/05
Kepa Junkera eta Sorginak Washingtonen jotzen Smithonian Folklife Festival-en barruan, programa osoko inaugurazio kontzertuan Kapitolio aurreko oholtzan. Giroa ez dago azaldu beharrik, sentiarazten dute! (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Bideoan, Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa Kapitolioko lorategietan, Washingtonen: John Garamendi kongresukide kaliforniarraren hitzak. Ondoren, landaketa: Garamendik deiturik azken lur eskukada botatzen duen neskatila bere bilobetako bat da. Ondoren, bonbardaketa bizi izan zuen Maricarmen Egurrola gernikarrak eta bertan zeuden Euskal Herriko eta Estatu Batuetako ordezkari eta partaideetako askok botako zuten euren lur-eskukada. Uztailaren 2a, 2016 (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
2016ko ekainaren 28a, asteartea. Bihar astezkena inauguratuko da Washingtonen euskaldunei eskainitako Smithsonian Folk Festival 2016. Bezperan, baina, euskal egitarauak ekitaldi bat programatu du hainbat gonbidaturekin. Estatu Batuetatik, besteak beste, John Garamendi kongresukide kaliforniarra; Euskal Herritik, Tapia sailburua eta hiru diputatu nagusiak, eta Euskadiren AEBetarako ordezkari Ander Caballero. Ekitaldia hasteko, ohorezko aurreskua (bideoa EuskalKultura.com).
2016/07/05
Gainbegirada panoramikoa 2016 Smithsonian Folklife Festivalaren eremuari, euskaldunak eta euskal kultura protagonista, 2016ko ekain-uztaila (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Pare bat astez, Washington hiriaren bihotza euskal kolorez jantzi da 2016ko ekain-uztailean, euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festival jaialdiarekin. Bideoan, ekainaren 29ko aire zabaleko kontzertuko irudiak, musika, dantza eta euskal bizipoza, National Mall-en Kepa Junkera eta Sorginak-en eskutik, itsasoaren bi aldeetako publikoa dantzari (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Iturengo joaldunak biraka ibili ziren Washingtongo National Mall-en, baina tartea hartu zuten baita ere euren jarduna azaltzeko harrituta eta interesatuta begiratzen zien publikoari. Bideo honetan azalpenak ematen ari dira Smithsonian Folklife Festival-eko kantxan, zinez zur eta lur eta galderez beterik ikusle dauzkaten jendeen aurrean (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Iturengo joaldunak han-hemenka Washington hiriko Smithsonian Folklife Festivalean, bateko eta besteko musika eta erritmoak nahasiz; bideoan, Boiseko "Amuma Says No" euskal taldearen dantzatzeko doinekin (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Chinoko (Kalifornia) Gauden Bat euskal dantza taldeko dantzariak polkak irakasten publikoari Washingtongo National Mall-en (bideoa EuskalKultura.com)
2016/07/05
Euskal sukaldaritza tailerra Washingtongo National Mall-en. Smitsonian Folklife Festival 2016ko programaren baitan (photo EuskalKultura.com)
2016/07/05
Euskal kontzertua Kennedy Center-en. Manu Iturregi trikitilaria, Klaperttarrak & Aukeran Washington DCko Kennedy Centerren 2016ko uztailaren 1ean, emanaldi osoa (bideoa The Kennedy Center)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus