euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Dan Ansotegui eta bere musikari eta sukaldari ekarpena "CBS Saturday Morning" saioan

2025/10/26

Duela bi urte ekoiztu eta eman zuen bideo hau CBS kate estatubatuarrak nazio mailan, ikusietakoa duen "CBS Saturday Morning"en baitan, Dan Ansotegui (Boise, Idago, 1959) sukaldari, musikari, kulturagizon eta euskal ekintzaile boisetarra ardatz. Aitzindaria izan da hainbat gauzatan Ansotegui, Euskal Herritik idahoratutako bizkaitarren biloba, bere bizitzan zehar nazio eta estatu mailako musika eta ondare sarien hartzaile (tartean 'National Endowment for the Arts' preziatua), jatetxe eta proiektu ekonomikoen sortzaile (besteak beste Boiseko Gernika Taberna, The Basque Market eta egungo Ansots bezalako ekimen arrakastatsuak berak sortuak dira), euskal musikari (Jim Jausororen Orkestran, Ordago-n edo egungo Amuma Says No-ko partaide, besteak beste) eta trikitixa irakasle (Txantxangorriak taldeko zein musika akademiako sortzaile), eta euskal komunitatearentzat ezezik Boise eta Idahorentzat gizon emankor eta baliotsua da euskara ere ederto menperatzen duen Diasporako euskaldun engaiatu baten zinezko adibide den Dan Ansotegui.



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia