Bira edo tour-a egin du 2017ko uda honetan Estatu Batuetan barrena Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarrak (Portugalete, 1978) "Xabi Aburruzaga Trio" formatoan, bertako euskal komunitateek gonbidaturik. Wyoming-en, NABOk Buffalon eginiko Biltzar Nagusi eta Festan ibili dira; eta Idaho aldean, Boiseko San Inazio euskal festetan hartu dute parte, euskal komunitateekin harremanduz, lagunduz, eta aldi berean turismo momentu denbora goxo polita ere atxemanez. Irudiak taldearenak berarenak dira.
Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


