euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lagundu nahi Bruselako Euskal Etxeari? Orain online kidetu zaitezke; Tortilla Lehiaketan Gonzalo izan zen txapeldun

2026/02/18

30 tortillagilek hartu zuten parte Bruselako Euskal Etxearen VIII. patata tortilla lehiaketan. Batere txantzarik ez! Urte berrian sartzen joaterekin batera, berrikuntza batzuk proposatu dizkie hiriburu belgikarreko Euskal Etxeak bere bazkideei. Bazkidetza modu azkar eta errazean ordaintzeko, aurrerantzean online pagatu ahal izango dute, Bruselako Euskal Etxearen webgune berrituan, labur.eus/BEEkidetzea estekan klikatuz. Bazkidetzeko prozesua hastean, bazkidetza mota ezberdinak agertuko dira –banakoa, familiak edo ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxeak bere 80. urteurren jaia ospatuko du 2027an eta antolatzen hasteko deia luzatu die bazkideei

2026/02/17

Bordeleko Euskal Etxean 2026ko Biltzarrean parte hartu zuten lagunetako batzuk: David Mugica, Erroteta Sagastagoya senar-emazteak, Pierre Hurmic hiriko alkatea, Anne-Marie Pedoussaut, Baptiste Maurin eta Mathieu Hazouard Kontent dira, urte hasiera ezin hobea izan baitu Bordaleko Euskal Etxeak, otsailaren 1ean 80tik gora bazkide bildu zituelarik Urteroko Biltzar Nagusian. Bileran zuzendaritza bozkatu eta batzorde berria hautatu zen. Bildutakoek ekitaldi programa zabala proposatu dute 2026rako, begiak luzatuz 2027raino, orduan euskal elkarte bordelesa 80. urte beteko baititu eta era egokian ospatu nahiko bailukete elkartekideek, ...

Gehiago irakurri...


Euskara klaseei eusteko hitzarmena, pintxo lehiaketa eta omenaldiak Txileko Euskal Gizataldea EEaren urte hasieran

2026/02/16

'Txileko Euskal Gizatalde'ko Rossana Arza lehendakaria, July Zabala lehendakariordea eta Estrella Aguirre diruzaina Kinku Zinkunegirekin bildu ziren euskara eskolekin jarraitzeko 2026ko hitzarmena sinatzera Uda bete betean egon arren, mugimendu handiko asteak bizi izan dituzte Santiagon Txileko Euskal Gizataldea elkarteko lagunek urtarrilean. Izan ere, abenduan burutu ezin izan zituzten Pintxo Lehiaketa eta Euskararen Eguneko jaia urtarrilaren 11an ospatu eta topaketan bertan errekonozimendu berezia egin zieten eta biziarteko bazkide izendatu Carlos Caszely Garrido eta Manuela Urroz izen handiko kirolari ...

Gehiago irakurri...


Asteburu betea San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 44. urteurrenean, ekitaldietako batzuk online segitzeko aukeraz

2026/02/13

San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen (Basque Cultural Center) 44. urteurreneko besta 2026ko otsailaren 14 eta 15ean egingo da Asteburu betea dator otsailaren 14 eta 15ekoa San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 44. urteurrenean, ekitaldietako pare bat online segitzeko aukerarekin, hain zuzen ere atzo beste artikulu batean aipatzen genuen Bigarren Mundu Gerrako Euskal Beteranoen hitzaldi eta aurkezpena, Pedro J. Oiarzabal ikertzailearen eskutik, larunbatean, eta igandeko meza, EEko kantxan, bertako dantzariak, abesbatza, klika eta ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean argituko dute SFOn non eraikiko den 2MGko Euskal Beteranoen Memoriala: segi ekitaldia streamingez

2026/02/12

Bigarren Mundu Gerrako Beteranoen proiektu eta Memorialaz hitzaldia eta hainbat argibide emango ditu Pedro Oiarzabalek larunbatean Larunbat honetan, otsailaren 14an, iragarriko dute NABOk eta Pedro Oiarzabal ikertzaileak Bigarren Mundu Gerrako (2MG) Euskal Beteranoen Memoriala non eraikiko den. Ekitaldia San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitzan egingo da, datorren asteburuan zehar euskal etxe horrek bere 44. urteurrena ospatzeko eskainiko duen programaren barnean. 14etan (bertako ordua, 23etan Euskal Herrian) hasiko den aurkezpenak ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrera EEak ekitaldi batez eta Garagardo Patio batekin ospatu du Gernika Plazatxoaren eraberritzea

2026/02/12

Ezker-eskuin, Beti Aurrerako lehendakari Jose Luis Garmendia, Esteban Genaro eta Matías Muo udal agintariak, Adriana Irrazabal lehendakariordea, Agurra Milena Barrosoren eskutik, ikurrina eta Argentinako banderen igoera, Garagardo Patioa Ilusioa eta emozioa nagusi izan ziren joan den astean Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen egoitza aurrean. Izan ere, 2011n [Euskal Etxea dagoen] Palemón Huergo kalean zabaldutako Gernika Plazatxoa berritu dute, euskal etxearen eta udalerriaren arteko lankidetzari esker. Hobekuntza lanek lekuaren itxura txukundu dute: argiteria eta seinaleztapen berria jarri dute, bankuak margotu, espaloia hobetu eta ...

Gehiago irakurri...


Nafarroak bere diasporako bi nafar etxe berri onartzea erabaki du, Txileko Santiagon eta Kolonbiako Antioquian

2026/02/11

Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko bigarren bilkura, partaideak aurrez-aurrekoak ea online bildurik Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak Txileko Nafar Kolektibitatea zentroa eta Antioquiako (Kolonbia) Casa Vasco Navarra Fundazioa proposatu ditu Nafarroako komunitate berri gisa. Bi erakunde berri horiek aitortzeko, Nafarroako Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen eta erkidego horien aintzatespen eta erregistro ofizialerako prozedura ezartzen duen urriaren 16ko ...

Gehiago irakurri...


Ikurriña Kapitolioko mastetatik eta jabego publikoetatik desager daiteke Idahon, proiektu batek aurrera egiten badu

2026/02/10

Artxiboko irudia: ikurriña Idahoko Kapitolioko mastetan 2015eko Jaialdi eta Lehendakariaren bisita zela eta Aurrera egiten badu —eta aukerak ez dira batere gutxi— kolpea izango da dudarik gabe euskal-estatubatuar komunitatearentzat, eta orain arte gauzak ezagutu izan ditugun moldearen kontra, esaterako Boiseko Jaialdi festa erraldoian. Sinbolikoki baino ez bazen ere, ikurriña Idahoko Kapitolioan ikustea "Euskal Amerika"ren edo "Euskal Estatu Batuen" ikurra zen, euskal ...

Gehiago irakurri...


Begiak azaroko Argentinar Nafar Etxeen 2026ko Topaketara so, Bolivar-ko Nafarroako Etxeak bere 72 urteak ospatu ditu

2026/02/09

Goian, ezk. esk., Topa egin zen elkartearen 72 urte eta Nafar Etxeen 12. Topaketaren arrakastaren alde, Mariana Sardon dantzan Walter D 'Aloia Criado kontsulordearekin, Nafar Etxeko dantza talde eta Raíces Navarras koruaren emanaldiak Bolívar-ko Nafarroako Etxeak udako egutegian berrikuntzak eginez ekin dio 2026ari. Urtarrileko atsedenaldia eten, eta duela 72 urte elkartea sortu zen egunean bertan, urtarrilaren 31an, ehun bat kide eta lagun bildu zituen urteurrena ospatzeko. Musika eta dantza izan ziren gaueko protagonista: Luisina Teruelen eskutik, dantzari taldeak kolorea eman zion festari Arin-arin eta Paloteado dantzekin. ...

Gehiago irakurri...


Egun gutxi gelditzen dira! Ate joka dugu Korrika 24, hartu ezazu parte bere bideo lehiaketan eta aukeratu sari potoloa

2026/02/09

Hilabete pasatxo barru, aurreko edizioetan bezala, diasporako kideek munduko hainbat tokitatik egingo dute bat Korrikarekin Hasi da atzera kontaketa. Korrikaren 24. edizioa ate joka dugu eta martxoaren 19tik 29ra lekukoak Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko ditu, gelditu gabe, gau eta egun eta, Euskal Herrian ez ezik, oihartzuna diasporaraino ere zabalduko da. Karia horretara, AEK-k eta Etxepare Euskal Institutuak bideo laburren lehiaketa jarri dute martxan, munduko euskal etxeak animatzeko eta euskara ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia