euskal diaspora eta kultura

2026/10/26
Galdu zenituela, edo berriz ikusi nahi dituzula, joan den larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Xalbador, bere heriotzaren mende erdian, omentzeko bertso saioa, eta bertsolari urepeldar handiaren bilobek osatzen duten Aire Ahizpak hirukote kantariaren saioa, hau ere euren aitatxiren ohoretan? Hona ikusteko aukera, bertara hurbiltzen baitizkizugu bi emanaldi horien bideoak. Lehenengoan, bertso saioan, ...
2026/10/26
Villa Maríako 2026ko Euskal Aste Nazionalak amaiera eman zion bere egitarauari Avenida Costaneran egindako Dantzarien Alarde ikusgarriarekin, Guillermo Evans Udal Polikiroldegiaren parean. Igande goizeko 11etatik aurrera, Agurra jendetsu baten doinuek eman zioten hasiera dantza tradizionalen erakustaldiari. Argentina eta Uruguaiko 40 euskal etxetako dozenaka dantzarik kalea hartu zuten pieza klasikoak ...
2026/10/23
Mende erdiko pilotazaletasunak hitzordu berezia izan du Macachinen. Izan ere, bertako Unión Vasca - Euzko Alkartasuna euskal etxearen “José León Chapartegui” trinkete enblematikoak urrezko ezteiak ospatu ditu nazioarteko mailako kirol eta kultura ekitaldi batekin. Asteburu oso batean zehar, herrialde osoko, Uruguaiko eta Euskal Herriko hainbat ordezkaritza eta hamarka pilotari bildu ...
2026/10/23
50 urte dira Ferrando Aire 'Xalbador', anitzek 'Urepeko artzaina' bezala ezagutua —bereziki famatua, Xabier Letek sortu eta Erramun Martikorenak hedatutako izen bereko kantua medio— zendu zela bere sorterrian, tupustean bihotzekoa jasan ostean. Kalifornia eta Ipar Ameriikako euskaldunek ez dute data pasatzen utzi nahi izan. Izan ere, behar da gogoan ...
2026/10/22
Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak urriko lehenengo asteburuan eman zien hasiera bere urteurreneko ospakizunei, "Lagun Onak Euskal Etxearen 75. Urteurrena" izenpean eskualdeko mus-txapelketa antolatuz. Ekitaldian inguruko herrietako zortzi euskal etxetako 26 bikotek hartu zuten parte. Cañuelas-ko Antonio Beloqui eta Eduardo "Carpito" Makuch bikoteak eskuratu zuen txapela, ...
2026/10/22
Fair Saturday Fundazio bilbotarra antolatzaile, ‘Ura Bere Bidean’ musika jaialdi erraldoiak belaunaldi, estilo eta ibilbide desberdinetako euskal artista ospetsuak biltzen ditu urtero Bilbo-Barakaldoko Bizkaia Arena (BEC) aretoan, proposamen polit batekin: euskal musika-ondareko abesti enblematikoenen moldaketa sinfonikoez taularatzea, Fernando Velázquez konpositore eta zuzendari ...
2026/10/21
"Euskaldunik Hemen Bada?" proiektu eta erakusketa Eusko Jaurlaritza (Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako Idazkaritza Nagusia), Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia lankide dituen ekimena da. Bere izenak Valentín Aguirre New Yorkeko euskal ostatu-nagusiaren seme eta langileek portuan, itsasontziak iristean, euskal ...
2026/10/21
‘Jamädi lagun’ (mila esker, lagun) ekitaldi gastronomikoaren lehenengo edizioa —Mexikoko Mondragon Unibertsitateko Sukaldaritza Artea eta Gastronomia Kudeatzeko Lizentziaturak eta Mexiko Hiriko Euskal Etxeak elkarlanean antolatzaile— joan den ostegunean, urriaren 13an, egin da hiriburu mexikarrean. Euskal Herriko eta Querétaro-ko sukaldaritzak batzeko xedea ...
2026/10/20
Danbor hotsen erritmoak bidea zabaldu zion 2026ko Euskal Aste Nazionaleko ekitaldi igurikatuenetako bat. Euskal Etxeetako ordezkaritzak Avenida Costaneratik Udal Anfiteatroraino desfilatu zuten, Villa Maríako agertokira bidean, larunbateko programa artistikoari hasiera emateko. Tio Teronen Semeak taldeko kideek Agurra eskaini zuten, eta Sarriegiren doinu donostiarren ondotik, Argentinako eta Uruguaiko ia ...
2026/10/20
Ehundik gora lagun bildu zituen Montpellier-ko Eskualdunak Euskal Etxeak joan den urriaren 4an, urteroko bere euskal jaian. Hitzordua Clapiers-en izan zen, Jean-Louis Barrault Aretoan, eta gonbidatuei harrera egin ondoren, hamaiketakoa eskaini zieten, guztia haste-hastetik dantza eta kantuekin girotuta, bertaratutakoen higidura eta partaidetza atxikiarekin. Bazkaria Aragones Traiteur-ekoek prestatu eta ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus