euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiak bere Euskal Kartel Bilduma online bisita daitekeela jakinarazi du

2025/12/17

Internetez eskuragarri dauden karteletako bi: Elkoko Euskal Jaietakoa (1976) eta Winnemucakoak (1999) Nevada Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Liburutegiak bere Euskal Kartel Bilduma online bisita daitekeela jakinarazi du 2025 urte amaiera honetan argitara eman duen jarduera urtekarian. Lehenengo multzo honetan euren "Digital Poster Collection"eko 500 kartel eta afixa dira digitalizatu dituztenak, lan hori gauzatu ahal izan delarik Euskal Liburutegiak, ...

Gehiago irakurri...


Ayumi Aguirre Kanakuri euskal japoniarraren ‘Pandora’ argazki erakusketa urtarrilaren 31era arte zabalik Tokion

2025/12/17

'Pandora' erakusketaren inaugurazioa, Cervantes Institutuan 'Pandora' Tokioko Cervantes Institutuaren ‘Cervantes Zirkuluko sortzaile berriak’ ekimenaren baitan antolatu da eta azaroaren 29an inauguratu dute, hiriko kazetari, artista, galerietako ordezkari, erakustaile eta arte ikasleak lagun. Inaugurazio ekitaldian, Ayumi bera bateria-jotzaile duen Jakuzure musika taldeak pìeza batzuk jo zituen. Hiru ataletan dago antolatuta: ...

Gehiago irakurri...


Euskal argentinar bihotza duen enpresa: Tolosako Elosegui txapel ikonikoa Argentinan bertan eros daiteke dagoeneko

2025/12/16

 Boinas du Sud, Carol Huicik Buenos Airesen sortutako enpresak, Elosegui txapela enblematikoa inportatu eta herrialde osora bidaltzen du Soilik Euskal Herrikoa ez bada ere, eta jatorria eztabaidatua izan arren, txapela euskal kultura tradizionalaren ikurrik indartsuenetako bat da. Artzain eta laborarien babesgarri izandakoa, bere erabilera mundu osoan zabaldu zen. Milaka euskal immigranteen eskutik iritsi zen Argentinara ere, eta bertan, bereziki landa eremuan baina baita hirian ere, bere egin zuten. Gaur egun bizirik dirau, dela eguneroko ...

Gehiago irakurri...


Euskarazko film laburrak aurkezteko epea eta EHan eta Diasporan zikloak antolatzeko datak iragarri ditu Laburbirak

2025/12/15

2026ko Laburbira-ren datak Ate joka dator Laburbira 2026 euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak jendaurretu berria duen bere webgune berrituan, materiala bidaltzeko eta emanaldiak antolatzeko datak jakinarazi ditu. Zinemagileek behar duten informazioari dagokionez, 2025ean ekoiztutako film laburrak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik. Filmen jatorrizko ...

Gehiago irakurri...


Laprida, Danborrada daukaten euskal etxeen multzoan sartu da, eta prestatzen ari da San Sebastian Necochean ospatzeko

2025/12/15

San Sebastian Martxa eta Iriyarena interpretatuz, Lagunen Etxeko danbor eta upelek EEaren 36. urteurreneko jaian debutatu zuten Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak bere 36. Urteurrena ospatu zuen abenduaren 7an, festara bazkide eta lagun ugari bertaratu zirela, tartean Olentzero eta Mari Domingi, igande arratsaldea, Eguberri giroz bustiz, egun hauetan Argentinako hainbat euskal etxetan egiten ari diren urte amaierako ekitaldi guztietan gertatzen den bezala. Etxeko haurren laguntzaz Gabonetako zuhaitza apaintzeaz gain, ...

Gehiago irakurri...


Emaitza pozgarria Santiagoko La Granjan egindako I. Euskal Txiletar Topaketak: urterokoa eta ibiltaria bilaka daiteke

2025/12/12

2025eko abenduaren 6an, Santigoko La Granja komunan egindako Euskal Txiletar I. Kultur Topaketan, ikusleak kalejiran partaide I. Euskal Txiletar Kultur Topaketa egin da joan den larunbatean, abenduaren 6an, Santiagoko La Granja udalerrian. Jaialdiak Txileko Euskadiren Ordezkaritza, eta ‘Clarita de Larminat’ Elkartea izan ditu antolatzaile, eta txiletar eta euskal txiletar elkarte eta erakunde batzuk zuzeneko parte-hartzaile eta lankide. La Granjako Udala lagun, hauek dira parte hartu duten elkarte euskal ...

Gehiago irakurri...


Diploma Julio de Sauturi, danborrada, kantak, euskara, musa eta dantza, urtea despeditzeko Pergaminoko Lagun Onak-en

2025/12/11

Ezker eskuin: Julio de Sautu omendua; Goizeko Izarra taldeko dantzariak; danborrada donostiarra; Chacabukoko Ever Rodríguez eta Ricardo Santini muslari txapeldunak (erdian), M. Urruchuaga eta D. Altamira Lagun Onak-eko bazkideekin Egun animatua, iragan larunbatean Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearen egoitzan, musarekiko pasioa eta urtearen balantzearen eta azken agurraren hunkigarritasuna uztartuz. Goizean, Rosario, San Nicolás, Chacabuco, Junin eta Saladillotik etorritako muslariek etxekoekin bat egin zuten, "Julio de Sautu" Mus Txapelketa-Gorazarrean parte hartzeko. Iluntzean, dozenaka gonbidatu bertaratu ziren ...

Gehiago irakurri...


Parisko Gazteria Dantza Taldeak frantses hiriburuko Navarra Siempre eta talde hispanoen Gabon jaian dantzatu zuen

2025/12/11

Parisko Gazteria Dantza Taldea Parisko 19. arrondizamenduko udaletxean (argazkia Udaletxea) Aurten 50 urte bete dituen Pariseko Gazteria Dantza Taldeak emanaldi polita eskaini zuen joan den igandean, abenduaren 7an, hiriburu frantseseko 'Navarra Siempre' elkarte nafar paristarraren eta komunitate hispaniarraren bilgarri diren ALCE, APESCE eta APFERF elkarteek antolatutako Eguberriko festan. Jaia hiriko 19. arrondizamenduko udaletxean iegi zen eta Pariseko Euskal Etxeko dantzariekin ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herria 2026 Tourra, sustraiak, zaporeak eta paisaiak dituen ibilbidea Mariana Dominérekin: garaiz zaude!

2025/12/10

 Joan den ekainean Mariana Dominé Irigoyenen eskutik Euskal Herria bisitatu zuen Argentinako 19 bidaiarik osatutako taldearen postala Río de la Platatik Euskal Herrira. Mariana Dominé Irigoyenek antolatutako ‘Euskal Herria Tour’ klasikoaren edizio berri bat abian da. Hamarkada luze bateko esperientziak “zurekin batera bidaiatzen", leloak dioenez, babesten du 2026ko ekaineko proposamena (ekainaren 14tik 30era, Ezeizatik 13an aterata). Zazpi lurraldeak zeharkatuko dituen ibilbidea aberatsa da, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna joan berria, hastear den 2026an Korrika 24 dator martxoan, eta Diasporan ere hartaratzen hasiak dira

2025/12/10

Valentziako ikasleak Estatu Batuetako ikasleekin mintzatu ziren 2025eko Euskararen Nazioarteko Egunean Euskal Herrian eta bere diasporan bukatu berriak direla Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak, euskal etxe eta elkarte batzuk hausnartzen eta ebaluatzen hasiak dira karia horretara antolatutako jarduerek izandako arrakasta. Izan ere, ENE gorriz markatutako data da Diasporaren egutegian, eta urtean zehar euskara klase eta ekitaldietan ibili ondoren, norberaren urtebetetzea bezala da, kasu honetan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia