euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Scott Zuniga estatubatuarraren ‘Azken nota’ euskarazko podcast-ak 'Hatortxu' Jaialdiko edukiak dakartza egunotan

2025/07/31

Scott Zunigak 'Azken Nota' bere podcasta aurkezten du Scott Zuniga musikari, kantautore eta idazlea da; streaming-ean ere aritzen da artista estatubatuarra eta bertan hasi da duela hilabete batzuk ‘Azken Nota’ (sic) izeneko bere proiektu berriarekin. ‘Azken Nota’ podcast-ean “Elkarrizketa sakonak” egiten dizkie Zunigak “gaurko euskal musikagintzako maisu eta izar gorakorrei”. Baina ekimena haratago doa, eta bere ...

Gehiago irakurri...


Zetak, Xiberoko dantzariak Jean Bordaxar buru, Bizkaiko herri kirolak, Zalakain... berritzaile dator Tandilgo Euskal Astea

2025/07/31

Herri kirolak Jasoka Elkarteari esker; Zuberoako dantza tradizionalak, Jean Bordachar eta Aitzindariak Elkartearen eskutik; eta Zeta taldea, Pello Reparaz musikari nafarraren proiektua izango dira Euskal Aste Nazionalaren emanaldietako batzuk Hiru hilabete eskas falta dira. Tandilen urriaren 27tik azaroaren 2ra ospatuko den 2025 Euskal Aste Nazionala gogoratzeko modukoa dator. Gure Etxea euskal etxe anfitrioiak Euskal Herritik propio bertaratuko diren taldeen partaidetza baieztatu du eta tartean dira Arrigorriagako (Bizkaia) 'Jasoka Herri Kirol Elkarte'ko hogei bat lagun. Euskal herri kirolen erakustaldia eskainiko dute urriaren 31n, ...

Gehiago irakurri...


Hasiera indartsua izan du Boisen 2025eko Jaialdiak, ekitaldia Kapitolioan, Pradalesen iritsiera, jai giroa arnasean

2025/07/30

Pradalesen iristera Boiseko aireportura eta ahorezko agurra. Irudian, Lehendakaria Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren idazkari nagusi Ander Caballero eta Euskadiren AEBko ordezkaria Conchita Arangurenekin Hamar urtetako espektazioa hasi da gauzatzen eta hezurmamitzen Boisen: joan den igandetik aurrera eta bisitariak hirira iristen joan ahala, giroa berotzen doa, eta ez bakarrik bero egiten duelako Boisen —ikusiko nola garatzen den eguraldia, ez dute punta-puntako berorik agindu, baina epeltasunik batere ez— oraingoz Euskal Herritik etorritako hamaika jende han-hemenka baitabil hirian eta bertako ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza handia Txileko Euskal Gizataldearen Mintza Txokoan; San Ignazio eta 18. urteurrena ere ospatu dituzte

2025/07/30

35 bat lagunek hartu zuten parte Txileko Euskal Gizataldeak antolatutako Mintza Txokoan ‘Mintzodromoa’ edo ‘Mintza Txokoa’ izenarekin ezagutzen ditugu euskara praktikatzea helburu nagusia duten elkarretaratze eta topaketak eta hori izan da hain zuzen ere Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak, Euskadiren Txileko Ordezkaritzarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera, joan den ostiralean, uztailaren 25ean, antolatu zuen hitzorduaren asmoa.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Hego Amerikako euskara irakasleentzako 2025ko neguko barnetegi arrakastatsua Necochean

2025/07/30

Euskara Munduan egitasmoan partaide diren ikasleak astebetez bildu ziren Necochean euren prestakuntzarekin aurrera egiteko Neguko barnetegia arrakastaz amaitu da joan den larunbatean, uztailaren 26an, Necochean. Hego Amerikako 16 ikasle elkartu ziren —Argentinako 15 eta Kolonbiako 1— euskarazko errelebo-emaile izateko xedea duen euren prestakuntza jarraitzeko. FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Institutuko Euskara Munduan Programaren arduradun José Francisco "Kinku" Zinkunegi koordinatzaile, ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Zortziak Bat Sinposioko saioak, uztailaren 30 & 31n, euskal diaspora eta kulturaz, Zoomez segitu ahal izango dira

2025/07/29

Zeure ordenagailutik segitu ahal izango dituzu asteazken eta ostegun honetan Boisen egingo den Zortziak Bat Sinposioko saioak Boiseko Zortziak Bat Sinposioko saioak —bihar eta etzi, uztailaren 30 eta 31ean, euskal diaspora eta kultura gaiak dituztela— Zoom bidez segitu ahal izango dituzte munduan barrena hala nahi dutenek. Interesatua bazaude, jakin ezazu saioak ingelesez, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez egin  ahal izango direla, baina ingelesa izango dela hizkuntza nagusia. "Elkarrekin Arraunean, ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo 2025eko Euskal Astera bidaiatu nahi duzu Euskal Argentina elkartearekin? Azken egunak dira izena emateko

2025/07/29

Euskal Argentina elkartearen iazko Biltzar Nagusiko irudia, lehen lerroan Monika Legarto presidentea, Nafarroa Behereko Lekunberrin Euskal Herriko eta Argentina eta Hego Konoko herrialdeak eta bertan ezarri ziren euskaldunen eta euren ondorengoen arteko komunikazioa eta harremana sustatzeko sortutako elkarte ezaguna da Euskal Argentina, egoitza Nafarroa Behereko Donapaleun duena. Hainbat urtez antolatu izan ditu bidaiak, bere bazkide eta lagunek aukera izan zezaten eurak ere ezagutzeko beren familia 'amerikanoak' nora joan ziren, eta ...

Gehiago irakurri...


Kaleko Urdangak talde bergararrak bira hasiko du ostiralean Seattle-n, 8 kontzertu AEBn eta beste 5 Mexikon

2025/07/29

Kaleko Urdangak ibilitakoa da lehenago Estatu Batuetan (2024an bertan, ikus beherago bideoa), baina lehenengo aldia du Mexikon Kaleko Urdangak punk oi! banda bergararrak bira hasiko du ostiral honetan, abuztuaren 1ean, Estatu Batuetan (8 emanaldi) eta Mexikon (beste 5 kontzertu) emanez, euren lan berria, ‘Haria eten ez dadin’, aurkezteko, taldea 2011n sortu zenetik plazaratu duen bederatzigarrena. Bisitatuko dituzten hirietako batzuetan badaude euskaldunak eta euskal etxeak eta kontzertuetara joango direla iragarri ...

Gehiago irakurri...


Ateak Ireki programaren 3. edizioa bukatu da Euskal Herrian, baina 'bonus track' bat izango du Boiseko Jaialdin

2025/07/28

Ateak Ireki 2025, Igartubeitia Baserri museoan (argazkia Ateak Ireki) Uztailaren 20an bukatu zen Ateak Ireki programaren 2025eko edizioa eta oroitzapen ederrak baino ez dizkie utzi, parte hartu dutenei baina baita antolakuntzan eta kudeaketan erabat murgilduta gogor lan egin duten Euskal Herriko lagunei ere. Aurreko edizioetan bezala, programak Gipuzkoako Goierriko eguneroko euskal bizitzan murgiltzea izan du helburu aurten ere eta hori dela eta Idiazabal-en egin zieten ...

Gehiago irakurri...


San Inazio 2025 pilota ikuskizun ederra Boiseko Anduiza frontoian, EH eta bertako gizon-emakume pilotarien eskutik

2025/07/28

Jaialdi 2025arekin batera, Boisek bere San Inazio 2025 pilota programa eskainiko du uztailaren 29tik abuztuaren 1era Boiseko Jaialdi 2025ra hurbilduko diren pilotazaleek lehen mailako partidak ikusi ahal izango dituzte Jaialdi 2025rekin batera Anduiza frontoiko lagunek prestatu duten San Inazio 2025 programan. Pilotari gizon eta emakume andana polita bilduko da, bertakoa eta Euskal Herritik etorritakoak, pilotari, dagokion leku egokia ematen aste honetako euskal programa orokorrean. Gizon eta emakume gazteak, esku ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia