euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxeko 'Gure Folklore'k musikaz eta dantzez girotu zuen Valladolideko Gure Txokoren 2026ko Euskal Jaia

2026/10/28

Valladolideko 2026ko Euskal Jaiaren baitan Gure Folklore euskal talde madrildarrak Plaza de Lavan jo eta dantzatu zuen Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak bi eguneko programa garatu zuen urriaren 17an eta 18an, urtero sasoi honetan gauzatzen duen bere 'Euskal Jaia' ospatzeko. Ekintza batzuk elkartearen egoitzan egin ziren baina ohi bezala proposamen nagusiak kalean izan ziren, bertako herritarrek gertutik ezagut zitzaten euskal musika eta dantza tradizionalak. Programa egoki burutu ahal izateko, Gure Txokok goi ...

Gehiago irakurri...


Azken egunak 2026ko 'Gernikako Arbola' Literatura Lehiaketarako, SADE-Chivilcoy eta Beti Aurrera EEa antolatzaile

2026/10/28

Azken egunak "Gernikako Arbola" literatura-lehiaketaren 15. edizioan, 2026koan, parte harte hartu ahal izateko. Lehiaketa Argentinako Idazleen Elkarteak (SADE-Chivilcoy), Chivilcoy-ko "Beti Aurrera" Euskal Etxearekin elkarlanean antolatua da. 18 urtetik gorakoek har dezakete parte; aurkezten diren lanek —poemak edo prosa poetikoa— gaztelaniaz idatziak, originalak eta ...

Gehiago irakurri...


47. Munduko Mus Txapelketaren programa: Euskadin egingo da, Bilbo oinarri dela, 2026ko abenduaren 5etik 13ra

2026/10/27

Euskal Gizataldeen arteko 47. Munduko Mus Txapelketa Euskadin egingo da, 2026ko abenduaren 5etik 13ra "Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketa sustatzeko helburu" duen 'Euskadi Mus' Elkarteak Txapelketaren 47. edizioaren egitaraua eman du aditzera. Ekitaldia 2026ko abenduaren 5etik 13ra egingo da, Euskadin, eta musa gainditzen duen asmo bat aitortzen du: "Mundiala txapela baino gehiago da: lagunak, familia eta bizipenak" lelopean, txapelketa soil batetik haratago doala ...

Gehiago irakurri...


Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak zabalik dauka Euskal Ikasketetako irakasle lanpostu deialdia

2026/10/27

Reno, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko sarrera eta bertako bulegoburu Kate Camino amerikar euskalduna Reno, Nevadako Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketen Zentroak Euskal Ikasketetako irakasle postu bat betetzeko deialdia deauka zabalik, irakasle laguntzaile, elkartu edo titular mailan. Espezializazio-eremua irekia du eta parte hartzeko gonbidapena bereziki luzatzen zaie euren ikerketa eta irakaskuntza Euskal Herria, haren hizkuntza, kultura edo mundu mailako euskal diaspora hartutako giza ...

Gehiago irakurri...


Galdu zenituen iragan larunbateko bertsoak San Frantziskon Xalbador ohoratuz eta Aire Ahizpen saioa? Hona bideoak

2026/10/26

Ezkerretik eskuinera Oier Pastor, Martin Goicoechea, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso joan den larunbatean bertsotan San Frantziskon Galdu zenituela, edo berriz ikusi nahi dituzula, joan den larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxean Xalbador, bere heriotzaren mende erdian, omentzeko bertso saioa, eta bertsolari urepeldar handiaren bilobek osatzen duten Aire Ahizpak hirukote kantariaren saioa, hau ere euren aitatxiren ohoretan? Hona ikusteko aukera, bertara hurbiltzen baitizkizugu bi emanaldi horien bideoak. Lehenengoan, bertso saioan, ...

Gehiago irakurri...


Amaiera bikaina Villa Maríako Euskal Aste Nazionalari, Alarde jendetsu eta ordezkaritza instituzional zabalarekin (VIII)

2026/10/26

Dantzarien erakustaldiak jende asko erakarri zuen Villa Mariako 2026ko Euskal Aste Nazionalaren jaiaren amaierara Costanera etorbidean Villa Maríako 2026ko Euskal Aste Nazionalak amaiera eman zion bere egitarauari Avenida Costaneran egindako Dantzarien Alarde ikusgarriarekin, Guillermo Evans Udal Polikiroldegiaren parean. Igande goizeko 11etatik aurrera, Agurra jendetsu baten doinuek eman zioten hasiera dantza tradizionalen erakustaldiari. Argentina eta Uruguaiko 40 euskal etxetako dozenaka dantzarik kalea hartu zuten pieza klasikoak ...

Gehiago irakurri...


Macachíngo Euzko Alkartasunak bere trinketearen mende erdia ospatu du nazioarteko kirol eta kultur topaketa batez

2026/10/23

Oroipen-plakaren aurkezpena Macachíngo alkate Martín Mujica, Iñaki Unamuno eta Sabino Iruretagoyenarekin; Euskal Herriko, Uruguaiko eta Argentinako 17 emakume pilotarik parte hartu zuten ekitaldian, Fernando Azkarate eta txapeldunak Mende erdiko pilotazaletasunak hitzordu berezia izan du Macachinen. Izan ere, bertako Unión Vasca - Euzko Alkartasuna euskal etxearen “José León Chapartegui” trinkete enblematikoak urrezko ezteiak ospatu ditu nazioarteko mailako kirol eta kultura ekitaldi batekin. Asteburu oso batean zehar, herrialde osoko, Uruguaiko eta Euskal Herriko hainbat ordezkaritza eta hamarka pilotari bildu ...

Gehiago irakurri...


EHko eta AEBko bertsolariek eta Aire Ahizpek Xalbador omenduko larunbatean San Frantziskon: On line ikusi nahi?

2026/10/23

50 urte dira Ferrando Aire 'Xalbador', anitzek 'Urepeko artzaina' bezala ezagutua —bereziki famatua, Xabier Letek sortu eta Erramun Martikorenak hedatutako izen bereko kantua medio— zendu zela bere sorterrian, tupustean bihotzekoa jasan ostean. Kalifornia eta Ipar Ameriikako euskaldunek ez dute data pasatzen utzi nahi izan. Izan ere, behar da gogoan ...

Gehiago irakurri...


Urteurreneko Mus Lehia arrakastaz burututa, Pergaminoko Lagun Onak-ek 75 urteko elkarlana ospatuko du larunbatean

2026/10/22

Cañuelas-ko Antonio Beloqui eta Eduardo "Carpito" Makuch txapeldunak, Lagun Onak-eko Carlos Miguelena, Martin Urruchuaga eta Hugo Irusta muslariekin, aretoaren bista partidetan, bazkarian eta agurreko argazkia Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak urriko lehenengo asteburuan eman zien hasiera bere urteurreneko ospakizunei, "Lagun Onak Euskal Etxearen 75. Urteurrena" izenpean eskualdeko mus-txapelketa antolatuz. Ekitaldian inguruko herrietako zortzi euskal etxetako 26 bikotek hartu zuten parte. Cañuelas-ko Antonio Beloqui eta Eduardo "Carpito" Makuch bikoteak eskuratu zuen txapela, ...

Gehiago irakurri...


20 bat euskal etxetan ikusiko da ‘Ura Bere Bidean’ larunbat honetan; garaiz zaude zurean ere ikusteko, eman izena!

2026/10/22

30tik gora talde eta artista bilduko ditu 2026ko ‘Ura Bere Bidean’ ikuskizunak. Argazkian haietako batzuk (argazkia Ura Bere Bidean) Fair Saturday Fundazio bilbotarra antolatzaile, ‘Ura Bere Bidean’ musika jaialdi erraldoiak belaunaldi, estilo eta ibilbide desberdinetako euskal artista ospetsuak biltzen ditu urtero Bilbo-Barakaldoko Bizkaia Arena  (BEC) aretoan, proposamen polit batekin: euskal musika-ondareko abesti enblematikoenen moldaketa sinfonikoez taularatzea, Fernando Velázquez konpositore eta zuzendari ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia