euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikusi nahi Katherine Fulwider-en "The Last Sheepherders" dokumentala Bordatarren Nevadako ardi-arrantxuari buruz?

2024/05/07

Jatorria Bidarrain duen Nevadako Borda familiak hiru belaunaldi daramatza bertan artzaintza-negozioan (arg The Last Sheeperders) 2013 urte amaieran Renon estreinatu zenetik pare bat aldiz ekarri ditugu orrialde honetera Katherine Fulwider eta "The Last Sheepherders" izenpean Nevadako Borda familiari eta euren arrantxu eta ardi-negozioari buruz grabatu zuen dokumentala. Garai batean lurrotan bizi-bizirik egon zen eta Euskal Herritik AEB Mendebaldera milaka eta milaka euskaldun ekarri zituen jardueraz ari gara, lehen ...

Gehiago irakurri...


Afari handi batez ospatuko du La Platako Euzko Etxeak larunbatean bere 80. urteurrena: emozioa, aitorpena eta atxikimendua

2024/05/07

Asteburu honetan 80. Urteurrena ospatuko duen La Platako Euzko Etxearen egungo Zuzendaritza Batzorde berritua Egun bereziak bizi ditu La Platako Euzko Etxeak. Duela bi hilabete pasexe bere instalazioetan jasan zuen sutetik errekuperatu ostean, egun hauek jarduera biziko uneak izaten ari dira. Duela egun gutxi berritu zuen Zuzendaritza Batzordea gogor dabil elkartearen 80 urteak ospatzeko hitzordua prestatzen. Izan ere, datorren larunbatean, maiatzaren 11an, Urteurreneko Afari handia egingo dute eta ...

Gehiago irakurri...


EHUko Udako Ikastaroek ikastaroa eskainiko dute "XIX eta XX mendeko euskal emigrazio(ar)en tokiko aniztasunaz"

2024/05/06

Oscar Álvarez Gila eta Esther Korta Gabiola zuzendari, ikastaroa aurrez-aurrekoa eta doan izango da eta euskal migrazio historikoen konplexotasuna eta aniztasuna sakonago ezagutaraztea du helburu, bereziki baina ez soilik Ispasterren eta Bizkaiko Lea-Artibai eskualdetik abiatutako tokian tokiko ikuspegi baten bitartez. Ispasterren egingo da uztailaren 5 eta 6an, ostiral eta larunbatez, eta honakoa ...

Gehiago irakurri...


Gral. Belgrano: ilusioa, konpromisoa, iragana geroa dantzatzen irakasten, Gernikako Arbolaren kimu berria errotuta Diasporan

2024/05/06

Gernikako 87. Bonbardaketaren memoria ekitaldi hunkigarri baten baitan, Gure Etxeari oparitutako Tandilgo izen bereko Euskal Etxeak Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten Gral. Belgranoko “1° de Agosto” Parkean Azkenik iritsi da eguna, eta hainbatek amestu bezala, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak, Gral. Belgranoko izen bereko Euskal Etxe Gure Etxeari oparitutako Gernikako Arbolaren kimua landatuta dago, dagoeneko hazten, herri honetako plaza nagusian, "Abuztuaren lehena" parkean. Zeremonia apirilaren 27an, Gernikako Bonbardaketaren 87. urteurrena gogoratzeko ekitaldiaren baitan egin zen, "Banderen ...

Gehiago irakurri...


Argentinara bidaiatuko da Korrontzi euskal folk taldea, Bahia Blancan 2024ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko

2024/05/03

Bahía Blancan, diasporak Korrontzi euskal folk musika talde ospetsuaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du Korrontzi folk musika taldeak bere dantza eta musika barreiatu ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan joz eta hainbat herrialde bisitatuz, besteak beste, AEB, Irlanda, Brasil, Malasia, Herbehereak, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Txipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Cabo Verde, Eslovenia, Austria, Turkia eta Reunion Uhartea, eta sari ugari ere jaso ditu. Taldekideekin hitz egiteko ...

Gehiago irakurri...


Patxi Bisquertek bukatu du 'Ombuaren itzala'ren grabaketa Argentinan: orain Europakoa, "ikusten diogu amaiera"

2024/05/03

Filmazioko irudiak: ezkerrekoan, Joseba Usabiaga  eta Patxi Bisquert zelaietako txabola batean; eta Sara Cozar (Otañoren emaztearena egiten du) herriko jendearekin, eskuinean

Ez da bide erraza izan eta izaten ari, baina Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario, 1910) bertsolariari buruzko 'Ombuaren Itzala' dokumentalaren filmazioa abian da dagoeneko eta erritmo onarekin gainera. Patxi Bisquert buru duela, ia hilabete osoa igaro du ekoizpen taldeak Argentinan, eta grabaketen eta egindakoaren balantze ezin hobea egiten du Bisquertek. Orain Euskal Herrian grabatzea dagokie geratzen diren eszenak eta horren ostean postprodukzio fasea. "Erritmo honetan jarraituz gero, irailean egon daiteke prest", garaiz agian Donostiako Zinemaldian estreinatzeko, iradoki du.

Gehiago irakurri...


Igor Elortzak eta Rafa Ruedak bertso, musika eta antzezlana eskainiko dute gaur Washintonen, bihar eta etzi New Yorken

2024/05/02

Igor Elortza y Rafa Rueda,  'Anonyme Popular' euren ikuskizunaren ibilaldiaren azken txanpan, AEBra iritsi dira eta hiru emanaldi eskainiko dituzte aste honetan, ostegunetik larunbatera, gaur Washington hirian, eta bihar eta etzi New Yorken. 'Anonyme Popular' bertsoak, musika eta ikusentzunezkoak biltzen dituen proiektua da. 2022an abiatu zen eta, hainbat agertoki bisitatu ostean, eta Ipar ...

Gehiago irakurri...


Askatasunaren Bideak 'Liburuak entzuten' zikloari berrekin dio Eider Rodriguezen lanekin, Maria Ines Mogaburu kontalari

2024/05/02

Ezkerrean, Euskal Herriko Eider Rodríguez Martín idazlea, eskuinean, Argentinako María Inés Mogaburu narratzailea Euskal literatura garaikideko lanak eskuratzea ez da beti erraza izaten Diasporatik, batez ere Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi direnentzat. Horregatik, Askatasunaren Bidea elkartearen “Liburuak entzuten” jarduera izugarri erakargarria eta baliatzeko modukoa liteke. Datorren larunbatean, maiatzaren 4an, 18etan, María Inés Mogaburu idazle eta narratzaileak Eider Rodríguez ...

Gehiago irakurri...


Biktimak gogoan, mota askotako oroipen saioak egin dituzte Euskal Etxeek Gernikako Bonbardaketaren 87. urteurrenean

2024/05/01

Gernikako Bonbardaketaren 87. urteurrena Limako Euskal Etxean 87 urte pasatu dira Gernikako eraso anker hura jaso zuenetik eta Bonbardaketaren harrabotsaren oihartzuna ozen segitzen da entzuten oraino Euskal Herrian eta bere diasporan, entzun ere mezu argi batekin: errepika ez dadila. Izan ere hori bera da Euskal Etxeek eurenganatu eta urteurren oro munduan barrena transmititzen duten mezua, hamaika motako hitzordu tarteko. EuskalKultura saio horietako askoren berri ematen eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal Argentina elkarte diasporazaleak bere Urteko Ohiko Biltzarra egin du Nafarroa Behereko Lekunberrin

2024/04/30

Euskal Argentina elkartearen Biltzar Nagusia Lekunberriko Leku Berri aretoan, Monika Legarto pantailako irudiak komentatzen Berrogeita hamar pertsona partaide, 2024ko Biltzar Nagusia egina du Euskal Argentina elkarteak apirilaren 3an Lekunberrin, herri baxenafartar honetako Leku Berri aretoan. Eguneko gaiak bete, eta aurkeztuak izan dira txosten morala eta urteko kontuak eta bozkatuak izan dira, Zuzendaritza Batzordea hautatzea baita ere, erabateko adostasunez. Monika Legartok segitzen du lehendakari eta izen berri eta gazterik ere ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia