euskal diaspora eta kultura

2025/12/15
Ate joka dator 2026ko euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria den Laburbira eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak berritu berri duen webgunean materiala bidaltzeko eta emanaldiak antolatzeko datak jakinarazi ditu. Sortzaileek behar duten informazioari dagokionez, 2025ean ekoiztutako film laburrak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 15era bitartean egongo da zabalik. Filmen jatorrizko hizkuntza euskara izan behar ...
2025/12/15
Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak bere 36. Urteurrena ospatu zuen abenduaren 7an, festara bazkide eta lagun ugari bertaratu zirela, tartean Olentzero eta Mari Domingi, igande arratsaldea, Eguberri giroz bustiz, egun hauetan Argentinako hainbat euskal etxetan egiten ari diren urte amaierako ekitaldi guztietan gertatzen den bezala. Etxeko haurren laguntzaz Gabonetako zuhaitza apaintzeaz gain, ...
2025/12/12
I. Euskal Txiletar Kultur Topaketa egin da joan den larunbatean, abenduaren 6an, Santiagoko La Granja udalerrian. Jaialdiak Txileko Euskadiren Ordezkaritza, eta ‘Clarita de Larminat’ Elkartea izan ditu antolatzaile, eta txiletar eta euskal txiletar elkarte eta erakunde batzuk zuzeneko parte-hartzaile eta lankide. La Granjako Udala lagun, hauek dira parte hartu duten elkarte euskal ...
2025/12/11
Egun animatua, iragan larunbatean Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearen egoitzan, musarekiko pasioa eta urtearen balantzearen eta azken agurraren hunkigarritasuna uztartuz. Goizean, Rosario, San Nicolás, Chacabuco, Junin eta Saladillotik etorritako muslariek etxekoekin bat egin zuten, "Julio de Sautu" Mus Txapelketa-Gorazarrean parte hartzeko. Iluntzean, dozenaka gonbidatu bertaratu ziren ...
2025/12/11
Aurten 50 urte bete dituen Pariseko Gazteria Dantza Taldeak emanaldi polita eskaini zuen joan den igandean, abenduaren 7an, hiriburu frantseseko 'Navarra Siempre' elkarte nafar paristarraren eta komunitate hispaniarraren bilgarri diren ALCE, APESCE eta APFERF elkarteek antolatutako Eguberriko festan. Jaia hiriko 19. arrondizamenduko udaletxean iegi zen eta Pariseko Euskal Etxeko dantzariekin ...
2025/12/10
Río de la Platatik Euskal Herrira. Mariana Dominé Irigoyenek antolatutako ‘Euskal Herria Tour’ klasikoaren edizio berri bat abian da. Hamarkada luze bateko esperientziak “zurekin batera bidaiatzen", leloak dioenez, babesten du 2026ko ekaineko proposamena (ekainaren 14tik 30era, Ezeizatik 13an aterata). Zazpi lurraldeak zeharkatuko dituen ibilbidea aberatsa da, Euskal ...
2025/12/10
Euskal Herrian eta bere diasporan bukatu berriak direla Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak, euskal etxe eta elkarte batzuk hausnartzen eta ebaluatzen hasiak dira karia horretara antolatutako jarduerek izandako arrakasta. Izan ere, ENE gorriz markatutako data da Diasporaren egutegian, eta urtean zehar euskara klase eta ekitaldietan ibili ondoren, norberaren urtebetetzea bezala da, kasu honetan ...
2025/12/09
Eguberri eta urte amaierako jaiak heldu dira, eta haiekin batera hasten da opari berezi horien bilaketa: lagun, lankide zein familientzat, kalitatea eta esanahia uztartuko dituzten opari egokiak aurkitu nahia. Ondoko lerroetan Euskal Herriarekin lotura bizirik mantentzen duten produktu batzuen aukeraketa bat egin dizugu. Sari ugari irabazi dituen sagardoa, eskuz egindako zeramika, liburu, gozogintza ...
2025/12/09
Hiriburu uruguaitarreko Aldaxka Kulturguneak bat egin du aurten ere munduko beste hainbat euskal etxe eta elkarterekin Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen. Ospatu ere abenduaren 3an bertan ospatu zuen, aurten partaide berezi bat zeukala Johañe Bordaxar kantari, musikari, dantzari, pastoralgile eta kultura xiberotarraren sustatzaile eta kudeatzaile handia, Hego Konoko lur hauetara egiten ari den ...
2025/12/08
Programa berezia gaur astelehena, abenduaren 8a, Durangoko Azokan Diasporaz, euskal diaspora ikasketetan erreferentzia den William Douglass eta Jon Bilbaoren 'Amerikanuak' liburua argitaratu zela 50 urte bete diren uirte honetan. Bill Douglass bera partaide izango da, Jon Bilbaoren seme Jon Bilbao Saralegui-rekin batera, beste hainbat aditu bilduko dituen programan. Tartean, 'Amerikanuak'en ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus