euskal diaspora eta kultura

2026/02/03
Chascomuseko euskal diasporaren memoriak ez zuen etenik izan 60ko hamarkadan hiriko jatorrizko euskal elkarteak ateak itxi zituenean. 1952an landatutako haziak -—garai hartan Agirre eta Leizaola lehendakarien bisitak jaso erakundeak— duela 35 urte eman zuen behin betiko fruitua. 1991ko urtarrilean, talde berritzaile bati esker, Zingirako Euskaldunak berriz ere euskal etxe gisa eratu zen. Ondoren, ...
2026/02/03
Donostian San Sebastian festak abiatzeko Konstituzio Plazan lehen aldiz bandera igo zuteneko mendeurrena ez da oharkabean igaro Diasporan, eta Argentinako zenbait euskal etxek gogoz ospatu dute urteurrena. Necochea kostaldean, Euzko Etxeak hiru eguneko egitarau zabala antolatu zuen urtarrilaren 23, 24 eta 25ean. Ostegunean hiriko tabernetan zehar egindako pintxo-pote jendetsuarekin ekin zioten festari. ...
2026/02/02
Duela 30 urtedanik (1996) Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programak urtero gonbidatu izan ditu (pandemia urteak salbu) euskal diasporako gazteak Euskal Herrira etorri eta bi astetan herrialdea erakutsi eta formakuntza eskaintzearren, euskal musika eta dantza, gastronomia edo euskal etxeen kudeaketa bezalako gaietan. 2023tik, Gipuzkoako Goierrin sortutako Batzen Kultur Elkartea Ateak Ireki ekimena hasi zen ...
2026/02/02
2026 hasierarekin batera, Kaliforniako Chinon, bertako Southern California Basque Club —euskaraz Southern California Eskualdun Cluba izenarekin 1946an jaio zen euskal etxeak— aurten, bere 80. urteurrena ospatuz datorren udan antolatuko duen NABOren 2026ko Euskal Festa Nazionalaren berri eman du. Izan ere, festa elkarretaratzea uztailaren 3, 4 e ta 5ean izango da, Chinoko Fairgrounds edo ...
2026/02/02
Lau dira bederen aurtengo edizioan Santa Ageda edo Agata Deuna ospatuko duten Diasporako hitzorduak, hain zuzen ere Boisen (2), Madrilen eta Valentzian. Boisen, hitzordua aurreratu eta gaur astelehena gauzatuko dute hiriko Basque Block-en (euskal auzoan), bertako Euskal Museo eta Kultura Etxean, euskara ikasleak protagonista. Izan ere, deialdi irekia egin dute, parte izan nahi duena bertara azal dadin, ...
2026/01/16
EHAA Buletin Ofizialak gaur 2026ko urtarrilaren 16an eman du argitara Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen Federazioen 2025eko Deialdi Orokorraren Ebazpena, 2025eko abenduaren 23koa. Gogora dezagun 2025eko deialdi honek 980.000 euro banatzen dituela orotara, horietarik 800.000 euro IV. atalean (funtzionamendu gastu, jarduera eta programak); eta beste 180.000 euro, VII atalean (azpiegiturak ...
2025/12/31
Urte Berri On, irakurle. Beste urte bat utzi dugu atzean, eta hemen dugun 2026an, EuskalKultura gure proiektu honek 25 urte beteko ditu online. Saiatuko gara batera ala bestera ospatzen, ez baita marka makala, gure inguruan gurea baino askoz handiagoak ziren proiektuak hondoratzen ikusi ditugunean. Militantziaren balioa eta indarra izango da, aldi berean ahulezia eta indarra den militantzia. Izan ere, 25 ...
2025/12/31
Urte berria hemen da eta berarekin batera AEK Koordinakundeak Euskal Herrian barrena bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko ekitaldi oihartzuntsu eta parte-hartzaileena, Korrika, bere 24. edizioan. 2026an martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik (Zuberoa) eta Bilbon (Bizkaia) bukatuko, martxoaren 29an. Hamaika egunetan –eta gauetan– zehar, bi mila kilometro baino gehiago egingo dituzte ...
2025/12/31
San Nicolaseko Euzkal Etxea buru-belarri ari da prestatzen 2026ko urtarrilaren 17tik 24ra bertan egingo den Euskara Munduan programako Udako Barnetegia. FEVA eta Etxepare Euskal Institutua antolatzaile, deialdi honetan 15 ikasle-irakaslegai bilduko dira, 2024an abiatu zuten trebakuntza-bideari jarraipena ema. Taldeak B1 mailako edukiak landuko ditu astebeteko egonaldian, Necocheako Ignacio Alustiza ...
2025/12/31
Duela bi hamarkadatik gora Buenos Airesen bizi den Aitor Alava dantzari zuhatzarra, bertan Oihankide Taldeko buru izanik eta euskal dantza irakasle besteak beste Euskal Echea Ikastetxea eta beste zenbait euskal etxe eta elkartetan, baita tango irakasle ere beste erakunde batzuetan, Euskal Herrian da egunotan, Eguberria dela eta atzera etorririk, hemen ere dantza klaseak ematen, bere eskarmentu ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus