euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesen Laurak Bat Museoen Gauean: bisita gidatua, musa, korua, euskara, danborrada, musika, dantzak...

2026/11/13

Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxe historikoaren eraikinaren fatxada. Barruan Gernikako Arbolaren kimua, trinkete tradizionala eta ospakizun komunitarioen gune den Pedro de Basaldua Aretoa
Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxe historikoaren eraikinaren fatxada. Barruan Gernikako Arbolaren kimua, trinkete tradizionala eta ospakizun komunitarioen gune den Pedro de Basaldua Aretoa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko kultur zirkuitua gau handi baterako prestatzen ari da. Larunbat honetan, azaroaren 14an, arratsaldeko zazpietatik goizaldeko biak arte, hiriko Kultura Ministerioa antolatzaile duen Museoen Gaua ospatuko da, aurreko edizioan milioi bat pertsona bildu zituen ekitaldia, hiriko hirurehun gunetan barrena. Aurtengoan, hirurehun eta berrogeita hamar entitateraino igoko da eta orain arteko markak gainditzea espero da. Partaideen artean egongo da berriz ere Laurak Bat, datorren martxoan mende eta erdiko ibilbidea beteko dituena, munduko euskal etxeen artean zaharrena.

19etatik aurrera Laurak Batera hurreratzen direnek EEaren instalazio enblematikoak ezagutu ahal izango dituzte. Besteak beste, 1906an landatutako Gernikako Arbolaren kimu historikoa gordetzen duen Haritz jatetxea; edota pilota erakustaldi-partidak eskainiko dituen trinketea, bere hormetan garai batean Buenos Airesen erreferentzia izan zen Plaza Euskara hartako plaka hona jasoa daukana, 1882koa, Laurak Batek orduko bere lehendakari Antonio M. de Apellaniz-i dedikatua. Bisitak elkarteko Idazkaritza, Batzar Aretoa eta Liburutegia barne hartuko ditu, 1939an inauguratutako eraikin honetako beste gela eta espazio batzuez gain. Programako parte baita ere Euskal Herriari buruzko proiekzioak, argazkiak jantzi tradizionalez ateratzeko gunea, euskararen txokoa eta musean aritzekoa, euskal pilota-modalitate ezberdinetako tresnen erakusketa eta Athletic Club eta Real Sociedad taldeen bertako peñen presentzia.


Museoen Gaua, aukera paregabea Laurak Baten (eta hiriko euskal komunitatearen) historia ezagutzeko

Pedro de Basaldua Aretoan izango den emanaldi-egitarauak Lagun Onak abesbatzaren eta haren abesbatza gaztearen kontzertuak baitaratuko ditu; eta anfitrioiek eskainitako euskal dantza erakustaldiak eta erronda-dantzetarako musika bizia. Danborrada Donostiarrak, herri-kanta tradizionalen tarteak eta, gauerdia aldera, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiko Elkarlanean talde gonbidatuak Zuberoako Maskarada tradizionalak osatuko dute proposamena.

Aukera paregabea hobeki ezagutzeko eta hurbilagotik bizitzeko munduko euskal etxe zaharrena izanik datorren urtean 150 urte beteko dituen Laurak Bat. Animatzen aukera baliatzera?



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia