2025/09/12

Macachingo Unión Vasca-Euzko Alkartasunak historia eta kultura gaualdi berezi bat biziko du bihar larunbata 20etan, "Liburutegi Aita Iñaki de Azpiazu" ofizialki inauguratuz, izan ere 5.500 bat biztanleko La Pampako herri honetako bigarren liburutegia. Ondoren afari bat antolatu dute, eta bertan Euskal Etxearen historia jasotzen duen bigarren liburua aurkeztuko da, honako ...
Gehiago irakurri...
2025/09/11

Kasu batzuetan irailaren 8an bertan ospatu da eta beste askotan aurreko eta ondoko egunetan, Euskal Diasporaren Eguna, munduan barrena. Aldi guztietan, baina, argi da urteroko hitzordu hau arras barneratu eta errotu dela euskal etxe eta komunitateetan eta, hori bai bakoitzak ahal izan duen edo hobeki etorri zaion momentuan egin duela bat deialdiarekin, ekitaldi motak ere ugari izan direla, norberak bere jendea ...
Gehiago irakurri...
2025/09/10

Euskal musika izan zen protagonista San Nicolasen abuztuaren 15, 16 eta 17ko asteburuan, Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA) FEVAko taldearen etorrerarekin. Arrecifes, Maipú, La Plata, Mar del Plata, Tandil, Buenos Aires eta San Nicolás bertako 21 musikari bildu ziren aurtengo bigarren topaketa horretan. Tandilen eskainiko duten Euskal Aste Nazionaleko emanaldiak prestatzeko tailer ...
Gehiago irakurri...
2025/09/09

Argentinako 2025eko Euskal Aste Nazionalaren (EAN) hasieratik zazpi aste eskasera gaudela, Tandilgo Gure Etxeak hainbat berrikuntza iragarri ditu. Ekitaldiaren webgune ofiziala jarri du martxan, semanavasca2025.com.ar, parte hartu nahi dutenentzat baliabide bikaina, interesatuek EANko egitaraua kontsultatu ahal izango baitute eta, irailaren 22tik aurrera, ikuskizun, kontzertu, erromeria eta amaierako bazkarirako ...
Gehiago irakurri...
2025/09/08

Irailaren 8a da gaur, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna. Joan den astean, Noel Abella euskal uruguaitarrak aurkeztu berria duen "El viaje de las palabras-Hitzen bidaia" liburu elebidunaren berri ematen genuen orrialde hauexetan. Bertan, bada "Diasporaren Nazioarteko Eguna" izenburu duen atal labur bat. Liburuan oro har nolakoa izan zen bere hurrerapena zerotik hasita euskara eta ...
Gehiago irakurri...
2025/09/08

Finlandiako 'Basking Euskal Etxea'k antolaturik, ‘Basking Beat & Bite’ jaialdiak euskal kontzertuek, zinemak eta sukaldaritzak osatutako programa eskaintzen du urtero. Aurreko edizioetan bezala, 2025ko honetan ere abuztuaren bigarren hamabostaldian burutu ziren aktibitateak eta hitzordu nagusiak, Euskal Herriko Dupla eta Neomak taldeen emanaldiak abuztuaren 30an izan ziren. ...
Gehiago irakurri...
2025/09/05

Markina-Xemeinen egingo da datorren astelehenean, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala. Pradales lehendakaria buru, Euskal Herriko maila guztietako erakunde eta gizarte eragileak daude gonbidatuta, bat egiteko Diasporarekin eta Euskal Herritik kanpo jaio edo bizi diren hamaika euskaldunekin eta euren euskal etxe, elkarte eta taldeekin. Aurten, gainera, Markina-Xemein-en ...
Gehiago irakurri...
2025/09/05

‘Salón Internacional de les Sidres de Gala’ sagardoaren inguruko ekitaldia irailaren 25etik 28ra egingo da, Xixonen, Asturiasen, eta mundu osoko sagardo naturalaren hainbat ekoizle bilduko ditu. Argentina ere izango da ekitaldiko parte, ‘Txapela’ko arduradun Xabier Aguirre argentinarraren eskutik, berak aurkeztuko baititu Patagoniako sagarrez egindako bere markako hiru sagardoak: ...
Gehiago irakurri...
2025/09/04

Bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea anfitrioi, joan den larunbatean, abuztuaren 30ean, egin zen Arrecifesen 2025eko Euskal Diasporaren Eguneko lehen ospakizun handia Argentinan ezezik mundu mailan. Elkarlanak berriro ere fruituak eman zituen, eta zerua lainoz estalita bazegoen ere, jendetza bildu zen egun koloretsu eta bizia partekatzeko. Jaialdiak kultur eskaintza zabala orioisatu zuen, adin ...
Gehiago irakurri...
2025/09/04

Noel Abellaren 'El viaje de las palabras-Hitzen Bidaia' liburu elebidunak egun euskara irakasle montevideotarra dena euskal kulturan murgiltzen hasi zenean bizi izandako pasadizo eta istorioak biltzen ditu, batzuk egiazkoak, beste batzuk fikzionatuak, baina guztiak umore, maitasun eta herriminetik sortuak. “Liburua, berez, Maizpiden sortua da, euskara ikasten ari nintzela barnetegiko irakasle ...
Gehiago irakurri...