euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza hizpide eta ardatz, Argentina osoko dantzari eta zuzendariak Cañuelasen bilduko dira datorren asteburuan

2026/07/01

FEVA antolatzaile, eta koordinatzaile Viedmako Josetxu Astolfi eta Bahía Blancako Manu Irastorza zituela, aurtengo martxoan Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxean bildutako dantza tailerreko partaideak Datorren asteburuan euskal dantza izango da nagusi Cañuelasen. Argentinako euskal etxe askotako dantzariak bilduko dira bertan, elkar osatzen duten bi gune landuko dituen asteburua pasatzeko, Euskal Dantza Tailerra eta Dantza Taldeetako Zuzendari eta Arduradunen Topaketa eginez. FEVAk antolatutako ekimen hau Denak Bat euskal etxearen egoitzan egingo da. Irakasle eta koordinatzaile lanetan talde bat ...

Gehiago irakurri...


Gaur abiatuko dira Atharratzen EuskarAbentura 2026ko 130 neska-mutikoak, tartean Diasporako hiru partaide

2026/07/01

2025eko EuskarAbenturako gaztetxoak, Lesakarako bidean (argazkia EuskarAbentura) Gaur, uztailaren 1ean, hasiko da Euskal Herrian, 16 eta 17 urteko gazteen artean euskararen erabilera asialdian bultzatzeko helburua duen EuskarAbentura espedizioa. Zortzigarren edizioa, aurreko biak bezala, Atharratzetik abiatuko eta Getxon amaituko hilabete barru. Uztail osoan zehar 650 kilometro inguru egingo dituzte —oinez 500 inguru)— egunean, 17-20 kilometroko etapatan antolaturik bataz ...

Gehiago irakurri...


Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeak Kepa Junkerari buruzko dokumentala estreinatu du Argentinan bere 50 urteurrenean

2026/06/30

Alicia Ithurrart, Matias di Loreto eta Fabian Maya; Bihotzetik kontzertuan; Maipúko publikoa bertaratu zen ekitaldira; eta, ohi denez, bilera mahaiaren inguruan amaitu zen Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeak bere bost hamarkadatako ibilbidea ospatzen jarraitzen du, eta joan den igandean luxuzko kultur ekitaldi bat gehitu zion urtemugako egitarauari: zinema estreinaldi oso berezi bat, zuzeneko musikak eta euskal sukaldaritzak lagunduta. izan ere, jardunaldiaren ardatza Fermin Aiok zuzendutako 'Kepa Junkera. Berpiztu' film luzearen Argentinako estreinaldi ...

Gehiago irakurri...


Ipar Euskal Herriari buruzko erakusketa estrenatuta, Quebec-eko 'Iparralde' elkartea dokumentala grabatzen hasi da

2026/06/30

Coline Sénac-ek aurkeztu zuen Iparralde Elkarteak eratutako "Ipar EH: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketa Quebec-en (ar SPUQ) Ekainaren 16an inauguratu zuten Quebec-en "Iparralde: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketa Kultur-Arte-Gizarte Ikerketa Gunea den CELAT Nazioarteko Mintegiaren baitan. Erakustaldia ekainaren 18an zabaldu zitzaion publiko orokorrari, hiriko l’Îlot des Palais Museoan, Iparraldeko jatorria duen Quebec-eko Coline Sénac irakasleak eskainitako bisita gidatu batekin. Aldi ...

Gehiago irakurri...


"Pinturaren maisuak. Euskal Artearen lau zutabe": euskal pintura aztergai San Nicolaseko Euzkal Etxean

2026/06/29

San Nicolaseko Euzkal Etxeko lehendakari Ana Erausquin 'Pinturaren maisuak. Euskal Artearen lau zutabe' ikastaroa inauguratzen San Nicolaseko Euzkal Etxeak "Maestros de la Pintura. Cuatro pilares del Arte Vasco" aurrez aurreko ikastaroa gehitu berri dio bere kultur agendari. Maiatza eta ekaina bitartean egindako lau saiotan, euskal arte eszenan modernizazioa ekarri zuten lau margolariren lanak aztertu zituzten: Adolfo Guiard (1860-1916) eta Aurelio Arteta (1879-1940) bilbotarra, Ignacio Zuloaga (1870-1945) eibartarra eta Dario de ...

Gehiago irakurri...


Kalean da La Platako Eguzkia hiruhilabetekariaren 34. zenbakia: online irakur dezakezu, emaiozu begiratua!

2026/06/29

La Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariak plazaratu berria du bere 34. zenbakia eta bere azalerako Itziar Ituño aktoreak EEari egin zion bisitako bi irudi aukeratu dituzte, bisitak bertakoei utzi zien zapore ederraren adierazgarri. Argentinan negu betean direla, argitalpeneko editore diren María Fernanda Astigarraga eta Susana Aramburuk egunotan Diaspora eta bereziki Argentina ...

Gehiago irakurri...


Aurrera doa Kalifornian NABO Udaleku 2026; eta asteburuan iritsiko dira EHra 'Gaztemunduri Ateak Ireki'ko gazteak

2026/06/26

NABO Udaleku 2026ko txangoetako bat aste honetan, heurrei ilusio handia egiten diena: Anaheim-eko Disneylandera Estatu Batuetan aurrera doa Kaliforniako Chinon, NABO Udaleku 2026, AEBko euskal etxe eta elkarteen federazioak urtero antolatzen duen 10-15 urte arteko haur eta gaztetxoentzako udalekua. Urtero euskal etxe diferente batek antolatzen du, eta bertako familiak arduratzen dira haur partaideei abegia ematen euren etxeetan, gero egunero Udalekua egiten den lekura eraman eta iluntzean handik ...

Gehiago irakurri...


Diaspora nafarreko hiru berri: Valentziako Euskal Etxean, Omenaldia Jesus Goñiri eta Nafar Etxe argentinarrak Iruñean

2026/06/26

Argentinako Nafar Etxeetako zortzi gazteak Ana Ollo lehendakariordeak astelehenean eskaini zien harrera ekitaldiko talde-argazkian Nafar Diasporari lotutako hiru albiste azken egunetan gertatutakoak bildu ditugu artikulu honetara. Lehena, Nafarroako Gobernuaren bisita joan den larunbatean Valentziara, bertako Euskal Etxeak —"València Centre Basconavarrés Laurak Bat Euskal Etxea" da bere izen ofizial luzea— bere 75. urteurrenaren ondoko urte honetan, Nafarroako eta Valentzia bertako autoritateak partaide izan ...

Gehiago irakurri...


Behin-behineko datuekin, Venezuelako lurrikarek bana hildako, desagertu eta eritu utzi dituzte euskal komunitatean

2026/06/25

Euskal familiak euren kide desagertuen bila sare sozialetan: lehen laukian, Olalde-Solabarrieta senaz-emazteak, bigarrenean Coro Barriola [ekainaren 26an, ostirala, eguneratua: ezagutu da La Guairan Jon Sustacha Loygorri ingeniari bilbotarraren bila ari direla, desagertuta bere etxean zegoela]

Gehiago irakurri...


San Juan Sua (eta II): hego hemisferioko neguan eta iparreko uda arras itogarrian, euskal etxeek tradizioari eutsi zioten

2026/06/25

2026ko San Juan Sua Uruguaiko Florida herrian, Euskal Etxeak, Espainiar Etxeak eta ‘Los Patricios del 25’ Elkarteak antolaturik (argazkia floridanoticias.com.uy) Gizateriak naturarekin duen harremana bezain zaharra, solstizio aldaketarekin bat doan erritua erabat bizirik mantentzen da gaur egun Europako eta Amerikako hainbat herritan. Aro baten amaiera eta berri baten hasiera markatzen ditu San Juan gauak eta horrekin batera, gauza txarrak atzean uzteko eta berriei ateak irekitzeko aukera ematen du. Halaxe bizitzen dute Diasporako hainbat euskal etxek eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia