2025/10/14

Paranáko Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak asteazken honetan, urriaren 15ean, ospatuko du bere 25. urteurrena, ospatu ere, bere bozkario eta alaitasuna bere auzo eta herritarrekin partekatuz 3 de Febrero Antzokian, musika eta dantza protagonista izango dituzten jaialdi batekin.Festa 20:30etatik aurrera izango da eta, EEko dantzariez gain bertako artista gonbidatuak ere partaide izango dira, hain zuzen ...
Gehiago irakurri...
2025/10/13

Baskasetur Euskal Etxea inauguratu dute irailean Islandiako Djupavík-en, eta Islandiako eta Euskal Herriko itsas historia partekatua ikertzen duen "Basque Association in Iceland" (BAI) elkarteak 2023an martxan jarritako proiektu bat hartu dute oinarri. Euskal Etxea sardinzar fabrika izandako eraikin batean dago, euskaldunen eta islandiarren arteko harreman historikoaren lekukoa izan ...
Gehiago irakurri...
2025/10/10

Abiatu berria den proposamen hau Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean sortu zen, ekarri berria egin nahirik euskal etxe mailan genero berdintasunaren alorrean, elkarrekin hausnartzeko bildu eta gaur egun dauden errealitate eta planak genero ikuspegitik berraztertzeko. Valentziako Euskal Etxeak eginiko deiari, Madrilgo Euskal Etxeak eta Argentinako Cordobako Gerora Euskal Elkarteak erantzun ...
Gehiago irakurri...
2025/10/09

Urtero Kaliforniako Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxeak eta Las Vegas-ko Lagun Onak Euskal Etxeak ipini izan diote amaiera Estatu Batuetan, urteroko udako euskal piknik eta festen sasoiari, udazkenean sarturik bada ere. Datorren larunbatean, urriaren 10ean, Iparreko Ibarrako lagunek euren piknika egingo dute, Lincoln herriko 65 McBean Park Driven, berez goizeko 8etan dela lehenengo hitzordua, mus ...
Gehiago irakurri...
2025/10/08

Ondarearen Eguneko edizio berezia izan da 2025 honetakoa, aurten Uruguaiko Independentziaren Bigarren Mendeurrenarena ospatzen ari baita. Eta horrek bultzatuta, aurten ere mota diferentetako proposamenak prestatu dituzte euskal gizataldeko lagunek ospakizunarekin bat egiteko. Dantzak, hitzaldiak, erakusketak… guztietan helburu bera nagusituta: Uruguaiko historian eta gaur egun euskal ondareak daukan ...
Gehiago irakurri...
2025/10/08

Hainbat adibide argitaratzen dira egunero interneten. Edonork eman dezake argitara zernahi, egiazkotasun batere garantiarik gabe. Eta lasterketa horretan adimen artifiziala ere sartua da, batzuetan datu kontrastatugabe horiek ere elkarrekin nahasiz eta artikuluak sortuz funtsik gabe. Beste barik, artikulu hau harrapatu dugu sarean, Renon bertako euskal estilo tradizionaleko janaria zerbitzatzen duten jatetxeei ...
Gehiago irakurri...
2025/10/07

500 bat lagun bildu ziren joan den larunbatean, urriaren 4an, Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxeko egoitzan, FEVAk urtero antolatzen duen Ume Topaketan. Arrecifes, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, CABA (Laurak Bat eta Euskaltzaleak), José C. Paz, La Plata, Laprida, Laurak Bat, Lomas de Zamora, Maipu, Mar Del Plata, Necochea, Olavarría, Pergamino, Rosario eta Tandilgo euskal etxeetako ...
Gehiago irakurri...
2025/10/07

Ekitaldi programa berezia antolatu du azaroan zehar Buenos Airesko Nafar Etxeak, elkartearen 130. urteurrena ospatzearren, elkartea 1895eko azaroaren 3an jaio baitzen hiriburu argentinarrean Orfeón Gayarre izenpean, ondoren, 1897an, egungo Centro Navarro, Nafarroako Etxea edo Nafar Etxera pasatzeko. Efemeridea gogoan, urtean zehar hainbat ekimen lantzen eta gauzatzen joan da etxe nafar ...
Gehiago irakurri...
2025/10/06

Euskadiren Estatu Batuetako eta Kanadako Ordezkaritzak harrera-ekitaldi bat antolatu du aurten ere, bertara gonbidatuta azaroaren 2an, igandea, Etxeorratzen Hiriko Maratoi ezagunean parte hartuko duten korrikalari euskaldunak. Hitzordua lasterketa baino bi egun lehenago izango da, urriaren 31ean, 16:00etan, eta kirolarien familiakoak edo laguntzaileak ere gonbidatuta daude. Harrera ekitaldian, elastiko oroigarriak ...
Gehiago irakurri...
2025/10/04

Bukatu berria da La Pampa probintzia argentinarreko Macachin-en (bertako ostiral arratsaldean, Euskal Herrian gauerdi aldea dela) Euskal Gizataldeen arteko 46. Munduko Mus Txapelketa, Estatu Batuak, Kanada, Venezuela, Peru, Uruguai, Txile, Nafarroa, Euskadi, Frantzia, Argentina eta Mexiko partaide. Hamahiru bikote aritu dira txapelketa oficialeko azken eguna izan den urriaren 3an, eta irabazleak Limako ...
Gehiago irakurri...