euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nantesko FCEN zinemaldiko euskal leihoak mende-laurdena bete du: 20 euskal izenburu aurtengo edizioan

2026/03/20

Euskal Leihoak 25 urte beteko ditu Nantesko 'Festival du Cinéma Espagnol'-en (FCEN) 2026ko edizio honen baitan Nantesko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiaren baitan egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloak 25 edizio beteko ditu aurten. Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin eta ‘Ça colle au basque’ euskal kultura frankofonian ezagutarazteko egitasmopean sustatzaile dituen erakusleiho hau Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema ...

Gehiago irakurri...


Ehun bat lagun bildu ziren San Salvadorreko Espainiar Etxera "Euskal Gastronomia Jaialdia" izenpean eratutako saiora

2026/03/19

Martxoaren 15ean San Salvadorreko Espainiar Etxeak antolatutako Euskal Sukaldaritza Jaialdia Sukaldaritza Jaialdia ospatu zuen joan den igandean, martxoaren 15ean, El Salvadorreko hiriburuko Espainiar Etxeak, seigarren edizio honetan Euskal Herria hautatu zutelarik protagonista eta erakusgai. Ekimen honek, "Espainiako eskualdeetako kultura, ohitura eta gastronomia ezberdinak ezagutarazi nahi ditu San Salvadorren", tartean baita kirolak ere, eta izan ere Espainiar Etxeko ...

Gehiago irakurri...


Kontzertua Bruselan maiatzaren 9an Jazzwoman (Katalunia), Neomak (Euskal Herria) eta Mongofre-rekin (Illes Balears)

2026/03/18

 Jazzwoman katalanak, Neomak euskaldunak eta Mongofre balearren Menorcako rumba Elkarrekin lankide aritzeko daramaten dinamikarekin aurrera eginez, kontzertu adierazgarria iragarri dute hiriburu europarrean Bruselako Euskal Etxeak, Kataluniako Casal-ek eta Espai Valencia Bélgica erakundeek, izan ere hiru talde esanguratsu emanaldi bakarrera bildurik: Jazzwoman eta euren aire rapero eta afrikarrak, Neomak euskaldunen folk-eta kantua eta Ses Bísties de Mongofre balearren ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituñok 'Pensamiento Lateral' estreinatuko Argentinan, hitzaldiak emanez Buenos Aires eta Rosarioko EEtan

2026/03/17

Itziar Ituño protagonista duen 'Pensamiento Lateral' filma martxoaren 23an estreinatuko da Argentinako zinemetan Berriro ere zeharkatuko du Ozeano Atlantikoa artista basauritarrak, oraingo honetan 2022ko abuztuan Buenos Airesen grabatu zuen pelikularen aurkezpena bultzatzeko. ‘Pensamiento Lateral’ (Alboko pentsamendua) martxoaren 26an estreinatuko da, eta Buenos Aires, Rosario, Bahía Blanca, Mendoza, Mar del Plata eta Córdoba hirietako zinema aretotan ikusi ahal izango da. Horrez gain, 16:9 Cine ...

Gehiago irakurri...


Festa Loretako Euskaldunak-en bere 30 urteurrena ospatzeko eta bilera alkatearekin, egoitza propioa lortzea buruan

2026/03/17

Loretako Euskaldunak-en ordezkaritza Las Floresko alkate F. Blansteinekin martxoaren 11n udal egoitzan egindako bileran Urtarrilaren 27an bete zituen 30 urte Las Flores hiriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak. Udako etenaldiaren ostean, datorren larunbatean egingo dute urteurrena ospatzeko jaia "El Terreno" aretoan. Bazkide eta lagun arteko afariak, topa egiteko aukerak eta, nola ez, euskal dantzek, girotuko dute gaua: txikienek euren naturaltasun eta freskotasuna erakutsiko dute dantza emankizunean eta helduek, berriz, ...

Gehiago irakurri...


Alan Abeberry idazle lapurtarra bere arbaso Martin Abeberry-ren urratsen atzetik pasatu da Buenos Aires eta Azuldik

2026/03/16

Alan Abeberry Azulen eta Iparraldeko Euskal Etxean egindako emanaldien irudiak; erdian,  'Poesías de paseos. Bideak Bertsoak' liburuaren azala; behean, eskuinean, idazlea Azulgo Gure Txokoan, María Inés Etchevers eta Hilda Zubeldia lagun dituela Alan Abeberry idazle lapurtarrak (Miarritze, 1972) Atlantikoa zeharkatu du joan den otsailean helburu bikoitzeko bidaia batean, literarioa eta genealogikoa. Gaur egun Hondarribia bizitoki duen autoreak bere lana aurkezteaz gain, Hego Amerikako ahaideak ezagutzeko asmoz abiatu zen Argentinara, Martin Abeberry arbasoaren ondorengoen bila. Martinek XIX. mende erdialdean utzi zuen Lapurdi 16 urte besterik ez ...

Gehiago irakurri...


‘Hilario Olazaran’ taldea sostengu bila txistu-danbolin eta alboka irakasteko online & aurrez-aurre Hego Amerika osoan

2026/03/16

Hego Amerikan txistu-danbolina edo alboka jotzen ikasi nahi? Bat egin Hilario Olazaran taldearen 2026ko eskaintzarekin Hamabost urte baino gehiago daramatza ‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’k (sic) bere herrialdean euskal musika zabaltzen, eta urrats berri bat eman nahi du orain. Txistu, danbolin eta alboka klaseak eman nahi dituzte, euskal etxeetan ezezik, kontserbatorio, musika eskola, ikastetxe eta unibertsitateetan ere. Hori egiteko, ordubeteko banakako klaseak ematea eskaini nahi ...

Gehiago irakurri...


Txalo beroak Tres Arroyosko Hiru Erreka EEari Gariaren 57. Jai Probintzialean, gastronomia eta sagardoa omenduz

2026/03/13

Ikurrina, mundu osoko banderen artean Gariaren 57. Jaialdi Probintzialeko agertoki nagusian; dantza taldearen emanaldia; Hiru Errekako gastronomia postua; Milagros Colandonio banderaria eta Clyde Vizzolini kide omendua Joan den igandean amaitu zen Tres Arroyosen Gariaren 57. Jai Probintziala, emaitza paregabez. Aurreko urteetan ez bezala, publikoaren berotasuna gehitu zitzaion eguraldi bikainari; lau eguneko egitarau oparoan, proposamen artistikoek, gastronomiak eta kultur jarduerek distira berezia izan zuten. Hiru Erreka Euskal Etxearen presentzia hasieratik nabarmendu zen. Inaugurazio ekitaldian, Milagros Colantonio bazkideak ...

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxeak martxoaren 7an abiatu zuen Korrika 24 Diasporan, ekitaldi ugari hil osoan: ikusi noiz eta non

2026/03/13

24. Korrika ospatzeko munduko deialdiak AEK elkartea antolatzaile Euskal Herrian, 1980ean eratu zen lehen aldiz Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa. Hasiera ez zuen erraza izan, baina edizioz edizio, jende askoren ahalegin eta lankidetzari esker, ekimena zinez sendotu, hazi eta hedatu egin da. Izan ere, Euskal Herriko lurralde historikoetan ez ezik, Diaspora osoan ere egiten da eta 2026 honetan, 24. edizioan, ...

Gehiago irakurri...


Korrikarako motorrak berotzen eta 2026ko euskara ikasturtea prestatzen ari dira Hego Amerikako Euskal Etxeak

2026/03/12

2026ko euskara eskolen eskaintza Hego Amerikan Hamar egun baino ez dira geratzen Hego Amerikan, udari agur esateko eta bertako euskal etxeak eta federazioak erabat murgilduta dabiltza 2026ko ikasturte berriko ekintza programaren antolakuntzan. Euskara eskolei dagokienez, ikasturtea aurten 24. Korrikarekin batera (artikulu bereizitua argitaratuko dugu horretaz ordu batzuk barru) hasiko da hiri askotan eta bukatu ere, euskaltzale askorentzat garrantzi eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia