euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Ikastola zuzendari bila: esperientzia paregabea izan nahi Euskal Herritik kanpoko ikastola bakarrean?

2026/02/05

Andereño eta irakasle euskaldunekin harremanetan eta guraso eta hezkuntza komunitatearen bihotzean dago Ikastolako zuzendaria Zuzendari bila ari da Boiseko Ikastola eta berez epea ordu gutxi barru bukatzekoa bazen ere, datorren astean ere hautagaitzak jasoko dituztela esan digute bertako iturriek. Interesatua bazaude, edo hala legokeen norbait ezagutuko bazenu, garaiz zaude, aukerak benetan merezi du, baina garrantzitsua da denbora pasatzen ez uztea. Pertsona hautatuak eskolaurreko euskal erakunde boisetar honen ardura ...

Gehiago irakurri...


Barnetegia San Nicolasen: Euskara Munduan-en eredu argentinarra, Estatu Batuetako euskal etxeentzako ispilu

2026/02/04

San Nicolaseko barnetegian irakaslegaiek asko ikasi ez ezik, San Sebastian eguneko ospakizunekin bat egiteko aukera ere izan zuten San Nicolas de los Arroyos hiriak Hego Konoko euskara formazioaren etapa berri bati eman dio abegia urtarrilaren 17tik 25era. Etxepare Euskal Institutuko Kinku Zinkunegi eta FEVAko Gabriela Mendia koordinatzaile, hamalau irakaslegaik euren bosgarren topaketa presentziala burutu dute, gehienbat online garatzen duten ziklo hau 2024an hasi zutenetik. Gaur egun B1 mailako edukiak ...

Gehiago irakurri...


Bere 80. urteurrena ospatuz, Villa Mariako Euzko Etxea 2026 Euskal Argentinar Astearen antolatzaile urriaren 5etik 11ra

2026/02/04

Argentinako 2026ko Euskal Aste Nazionalaren logoa. Urriaren 5etik 11ra Cordoba probintziako Villa Marian Villa Mariako Euzko Etxeak hartu du 206ko Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzeko ardura. 1946ko irailaren 29an sortua, euskal etxeak 80 urte beteko ditu beraz aurten eta handizki ospatzea erabaki du, antolatuz hain zuzen ere, urriaren 5etik 11ra, Argentina mailan eta Diaspora mailan ere handiena edo handienetakoa den urteroko ekitaldi euskal argentinar nazional hau. Urtea hastearekin, aurkezpen batera deitu ...

Gehiago irakurri...


Duela 35 urte birfundatu zen Chascomuseko Zingirako Euskaldunak: ibilitako bidea ospatuko du euskal etxeak

2026/02/03

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzari ohiek eta Eusko Hazia taldeak 2025 urte amaiera ospakizuna animatu zuten Chascomusen Chascomuseko euskal diasporaren memoriak ez zuen etenik izan 60ko hamarkadan hiriko jatorrizko euskal elkarteak ateak itxi zituenean. 1952an landatutako haziak -—garai hartan Agirre eta Leizaola lehendakarien bisitak jaso erakundeak— duela 35 urte eman zuen behin betiko fruitua. 1991ko urtarrilean, talde berritzaile bati esker, Zingirako Euskaldunak berriz ere euskal etxe gisa eratu zen. Ondoren, ...

Gehiago irakurri...


Donostiako bandera igotzearen mendeurrenaren oihartzuna: Argentinako Danborradek kide berriak gehituz ospatu dute

2026/02/03

  Ezker eskuin, Euskal Etxeen eskutik, Danborrada Donostiarra entzun zen Necochean, San Nikolasen, Arrecifesen eta Pergaminon Donostian San Sebastian festak abiatzeko Konstituzio Plazan lehen aldiz bandera igo zuteneko mendeurrena ez da oharkabean igaro Diasporan, eta Argentinako zenbait euskal etxek gogoz ospatu dute urteurrena. Necochea kostaldean, Euzko Etxeak hiru eguneko egitarau zabala antolatu zuen urtarrilaren 23, 24 eta 25ean. Ostegunean hiriko tabernetan zehar egindako pintxo-pote jendetsuarekin ekin zioten festari. ...

Gehiago irakurri...


'Gaztemunduri Ateak Ireki': batera deitu dute AEB, Kanada, Argentina, Uruguai eta Australiako euskal gazteentzat

2026/02/02

2026ko Ateak Ireki ekainaren 27tik uztailaren 19ra Diasporako gazteentzat Gipuzkoako Goierrin eta Bizkaiko Busturialde-Urdaibain Duela 30 urtedanik (1996) Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programak urtero gonbidatu izan ditu (pandemia urteak salbu) euskal diasporako gazteak Euskal Herrira etorri eta bi astetan herrialdea erakutsi eta formakuntza eskaintzearren, euskal musika eta dantza, gastronomia edo euskal etxeen kudeaketa bezalako gaietan. 2023tik, Gipuzkoako Goierrin sortutako Batzen Kultur Elkartea Ateak Ireki ekimena hasi zen ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Chinon izango da AEBko 2026 NABO Euskal Festa Nazionala, SCBC Euskal Etxearen 80. urteurrena ospatuz

2026/02/02

2026ko NABO Convention eta AEBko Euskal Festa Nazionala Kaliforniako Chino herrian izango da, uztailaren 3, 4 eta 5ean 2026 hasierarekin batera, Kaliforniako Chinon, bertako Southern California Basque Club —euskaraz Southern California Eskualdun Cluba izenarekin 1946an jaio zen euskal etxeak— aurten, bere 80. urteurrena ospatuz datorren udan antolatuko duen NABOren 2026ko Euskal Festa Nazionalaren berri eman du. Izan ere, festa elkarretaratzea uztailaren 3, 4 e ta 5ean izango da, Chinoko Fairgrounds edo ...

Gehiago irakurri...


Diasporan ere Santa Ageda ospatuko dute, makilekin lurra kolpatuz eta kopla kantuan Boise, Madril eta Valentzian

2026/02/02

Irudi nagusian Santa Agedako koruak Madrilen eta bi laukietan, Boiseko eta Valentziako aurtengo Santa Ageda bannerrak Lau dira bederen aurtengo edizioan Santa Ageda edo Agata Deuna ospatuko duten Diasporako hitzorduak, hain zuzen ere Boisen (2), Madrilen eta Valentzian. Boisen, hitzordua aurreratu eta gaur astelehena gauzatuko dute hiriko Basque Block-en (euskal auzoan), bertako Euskal Museo eta Kultura Etxean, euskara ikasleak protagonista. Izan ere, deialdi irekia egin dute, parte izan nahi duena bertara azal dadin, ...

Gehiago irakurri...


Buletin Ofizialak Euskal Etxeen 2025 Deialdi Orokorraren Ebazpena argitaratu du: ikusi Euskal Etxeak eta kopuruak

2026/01/16

Ebazpena 2025eko abenduaren 23koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena EEn 2025eko dirulaguntzekin EHAA Buletin Ofizialak gaur 2026ko urtarrilaren 16an eman du argitara Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen Federazioen 2025eko Deialdi Orokorraren Ebazpena, 2025eko abenduaren 23koa. Gogora dezagun 2025eko deialdi honek 980.000 euro banatzen dituela orotara, horietarik 800.000 euro IV. atalean (funtzionamendu gastu, jarduera eta programak); eta beste 180.000 euro, VII atalean (azpiegiturak ...

Gehiago irakurri...


Eguneroko buletina otsailaren 2an itzuliko da

2025/12/31

Urte Berri On, irakurle. Beste urte bat utzi dugu atzean, eta hemen dugun 2026an, EuskalKultura gure proiektu honek 25 urte beteko ditu online. Saiatuko gara batera ala bestera ospatzen, ez baita marka makala, gure inguruan gurea baino askoz handiagoak ziren proiektuak hondoratzen ikusi ditugunean. Militantziaren balioa eta indarra izango da, aldi berean ahulezia eta indarra den militantzia. Izan ere, 25 ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia