euskal diaspora eta kultura

2026/05/15
Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Ziortza Olano Astigarraga igande honetan abiatuko da Euskal Herritik bere bulegoko Benan Oregi teknikaria lagun bisita bat egiteko AEBko zenbait euskal etxe eta komunitatetara, prestatze bidea hasia duen "Diasporaren Legea" deitua denari buruz informazioa eman eta ekarpenak biltzearren, baita lankide izan daitezkeen proiektu eta ...
2026/05/15
"Euskal Berdintasunerako Etxeak-Berdintasunerako Eskola" izeneko ekimena Euskal Etxeei tresnak ematearren sortu zuen Emakundek, "gizarte justu, ez diskriminatzaile eta berdinzale baterantz aurrera egiteko dauden oztopoak kentzen laguntzeko". Proiektutik beretik azaltzen duenez, “euskal etxeetatik aurrerapausoak eman ditzakegu arlo horretan, emakumeen eta gizonen arteko ...
2026/05/14
Hiriburu belgikarra 2026ko ‘Festa Festival’ izeneko jaialdiaren egoitza izan zen joan den larunbatean, maiatzaren 9an. Bruselako Casal Català eta Espai Valencià-Bèlgica erakunde ahaideekin bat egin zuen ‘Correllengua Agermanaten(katalanaren aldeko gure Korrikaren moduko ekimena) inguruan. Community Centre De Vaartkapoen kulturgunean, hiru elkarte hauek ordezkatzen dituzten ...
2026/05/14
Coronel Brandsen herrian aspaldikoa da Euskal Herriko immigrazioaren itzala. XIX. mende amaieratik, euskaldunen presentzia etengabeko motorra izan du Buenos Aires probintziako partidu honek bere garapen sozioekonomiko, kultural eta landa eremukoan. Ekarpen hori eskertzeko, hiriak Mitre kaleko zati bati izena aldatu zion 2023an, Ituzaingó eta Larrea artean, hain zuzen, "Boulevard de los Vascos - ...
2026/05/13
‘Guernicas del lado de acá. Itinerancias y resignificaciones del cuadro de Picasso en Argentina’ (Guernica-k hemengo aldean. Picassoren koadroaren ibiltaritza eta esanahi berriak Argentinan) du izena Raquel Macciuci La Platako Unibertsitateko doktoreak argitaratutako liburuak. Idazlanak Argentinan eragin handia izan zuten bi oinarri izan ditu: batetik Gernikak 1937an ...
2026/05/13
Xantal Lamarque da Montpellier-ko Eskualdunak euskal etxeko lehendakari berria. Albiste hau eta beste hainbat aipamen eta artikulu biltzen ditu Frantzia hego-ekialdeko euskal etxeek —Lyon, Marseilla eta Montpellier— sustaturik lauhilabetero kaleratzen den 'Hiruak Bat' buletinak bere azken alean, 2026ko lehenean. Esan dezagun euskal etxe montpelliertarreko buruzagitza aldaketan, azken bi ...
2026/05/12
Hizkiekin jolastuz, "The NO Tour" deitu diote Izen Gabe AEBko euskal amerikar banda berriko kideek euren taldeari, lehenik euren sorterrian jo batitzuten maiatzaren 2an, Fresnon, euren estreineko erromerian, bertako Euskal Bestan; eta uztailean, 3an, Chinoko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Bestan joko baitute, eta 18an Renoko Euskal Bestan, alegia FresNO, ChiNO eta ReNO... ...
2026/05/12
Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrenarekin batera, oroimena eta bakea ardatz dituen murala estreinatu behar zuten Maipún joan den apirilaren 26an. Eguraldi txarrak, ordea, ekitaldia astebete atzeratzera behartu zuen. Hala, ondoko iganean, maiatzaren 3an, Anaitasuna Euskal Etxeak Picassoren 'Guernica' ospetsuaren erreprodukzioa aurkeztu zien herritarrei. Bonbardaketaren oroigarri betirakoa ...
2026/05/11
Emanaldiak joan den ostegunean hasi ziren New Yorken, Euskadiren Estatu Batuetarako eta Kanadarako Ordezkaritzaren eskutik, Asier Altuna zuzendaria eta Kirmen Uribe idazlea —filma egun NYen bizi den egile ondarroarraren 'Elkarrekin esnatzeko ordua'n dago oinarrituta— partaide izan zituen ekitaldi batean New York Unibertsitatean. Conchi Aranguren ordezkariak eman zien ongi etorria ...
2026/05/11
Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) abian jarri du 2026ko trebakuntza egutegia, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean egingo diren bi proposamen nagusirekin. Gazteentzako Tailerra izango da lehena, maiatzaren 23an eta 24an, Guillermo Canut-en gidaritzapean. 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako ekimen honetan parte hartzeko, euskal etxeek asteazken honetara arte, maiatzaren 13ra arte, dute euren ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus