euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Harriague Aste' arrakastatsuaren ostean 'Salto, tannat-en sorlekua' izendatze ofiziala lortu nahi du Saltoko EEak

2026/05/04

2026ko Harriague Astea apirilaren 13an hasi eta mota askotako kultur ekintzak bildu zituen, ardogintzari buruzko hitzaldiak tartean
2026ko Harriague Astea apirilaren 13an hasi eta mota askotako kultur ekintzak bildu zituen, ardogintzari buruzko hitzaldiak tartean

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Duela 207 urte jaio zen Pascual Harriague Hazparnen, Lapurdin, 1819ko apirilaren 14an. Oso gaztetan utzi zuen bere jaioterria eta Uruguaiko Salto herria hartu zuen bizileku. Bertan Tannat mahatsa landatu eta garatu zuen, bere upeltegia eraiki eta denborarekin Uruguaiko ardogintzaren erreferente bihurtu zen. Bere jaioteguna gogoratzeko asmoarekin, ‘Harriague Astea’ ekitaldia antolatzen du urtero Saltoko Euskaldunen Taldeak, 2019tik. Proposamenak mota askotako ekintzak biltzen ditu, gehienbat euskal kulturari eta ardogintzari lotuta.

2026ko ‘Harriague Astea’ apirilaren 13an hasi zen, Mercado 18 Azoka Gunean, hasi ere Harriague Upeltegiaren Kudeaketa Batzordearen ongietorriarekin eta Marcelo Cattaniren argazki erakusketaren inaugurazioarekin. Amaiera apirilaren 18an izan zen; eguna bidaia batekin hasiz Uruguai Ibaian eta ondoren, arratsaldean zehar, bestelako proposamen ugarirekin, tartean azoka, tailerrak, musika eta euskal sukaldaritza tradizionala eskaini zituzten antolatzaileek Harriague Upeltegia egon zen lur eremuan.


Lore-sorta eskaintza ekintzaile hazpandarrari Saltoko Kanposantuan


Marcelo Cattaniren argazki erakusketa


Ander de la Fuente arkitektoa (EHU) EHtik sartu zen Harriague Upeldegiaren berreskuratzea azaltzeko


Wilson González ingeniari agronomoak 'Guaviyú' arbolaren kimu bat landatu zuen


Sukaldaritza ere zutabe. Ezkerrean, Luis Zaldua Euskal Etxeko erreferentea, odolkien arduradun

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) hasieratik da partaide Harriagueren Upeltegia berreskuratzeko ikerketa eta proiektuan. Unibertsitateak eta bere izenean Ander de la Fuente Arana arkitektoan sostengu hori eskaintzen segitzen dute. Aurtengo Harriagueren Astera ere bertaratu ziren, kasu honetan online, Zoom bidez eskaintzeko Upeldegia berreskuratzeko proiektuko lanaren azken berriak.

Balantzea egiteko orduan, Euskal Etxeko lagunek "herri mailan hasi eta gaur egun eskualde osoan eragina duen" ekitaldi honen edizio berriaren oso balantze ona egin dute eta poz-pozik agertu dira, azpimarratuz, besteak beste, bertakoek —eta euskal gizataldeak tartean— egindako lanagatik, legegileek "Salto, tannat-en sorlekua" izen ofizialarekin izendatzeko proiektua aurkez zezaten.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia