euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fresnon estreinekoz jo ondoren, Izen Gabe euskal amerikar banda berria Chinoko eta Renoko euskal festetan arituko da

2026/05/12

Izen Gabe du izena Kaliforniako Fresno oinarri hartuta maiatzean abiatu den euskal amerikar musika banda berriak
Izen Gabe du izena Kaliforniako Fresno oinarri hartuta maiatzean abiatu den euskal amerikar musika banda berriak

PUBLIZITATEA

Fresno, Kalifornia, AEB. Hizkiekin jolastuz, "The NO Tour" deitu diote Izen Gabe AEBko euskal amerikar banda berriko kideek euren taldeari, lehenik euren sorterrian jo batitzuten maiatzaren 2an, Fresnon, euren estreineko erromerian, bertako Euskal Bestan; eta uztailean, 3an, Chinoko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Bestan joko baitute, eta 18an Renoko Euskal Bestan, alegia FresNO, ChiNO eta ReNO... hortik "The NO Tour", agerian utziz aldi berean, daukaten umore mota eta jarrera berezia.

Dominique Etchechury-k (ahotsa), Patrick Seymour-ek (gitarra), Ben Manley-k (gitarra), Manuela Labrouche Etchechury-k (akordeoia) eta Pampi Etchechury-k (bateria) osatzen dute Izen Gabe. Banda gisa berriak badira ere, jende ezaguna dira banaka, bereziki Etchechury-tarrak, Dominique eta Pampi anaia-arrebak eta euren ama Manuela Fresnoko Euskal Etxeko oso kide aktiboak baitira, familiako aita, Jean-Pierre, den bezala, eta familia gisa Euskal Etxeko zutabe, Fresnoko Santa Fe euskal ostatu edo jatetxea gobernatzearekin batera. Euskal dantza, musika, kantua, sukaldaritza... menperatzen dituzte eta jaso zuten kultura herentziari segida ematearen arduradun nagusietakoak dira euren inguru zabal batean.


Izen Gabe banda euskal amerikarra Fresnoko Euskal Bestan, maiatzaren 2an

Orain, uztailaren 3an Chino Kalifornian izango dute euren hurrengo erromeria, asteburu luze horretan ospatuko baitu NABOk bere Biltzar Nagusia eta Southern Califorbia Eskualdun Clubak bere 80. urteurreneko Euskal Besta. Jendeak dantza egin dezan jotzen dute, eta maite dute euskal-amerikar gazteria dantzan jartzea euskal aire eta doinu klasiko eta berriagoekin, izan ere eurak ere dantzari trebeak baitira. Eta Chino ondoren, Renoko Euskal Besta da oraingoz iragarri duten beste emanaldia, uztailaren 18an, McKinley Arts Center-en, Lead Dog Brewing-en.

Zorterik onena, Izen Gaberi!



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia