euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Frantziako euskal etxeen 'Hiruak Bat'en 2026ko lehen alea, Chantal Lamarque da Montpellier-ko EEko lehendakari berria

2026/05/13

Frantzia hego-ekialdeko EEek 'Hiruak Bat' buletinaren 13. zenbakia kaleratu dute; Montpellierreko EEko batzorde berriko kideak Korrikan
Frantzia hego-ekialdeko EEek 'Hiruak Bat' buletinaren 13. zenbakia kaleratu dute; Montpellierreko EEko batzorde berriko kideak Korrikan

PUBLIZITATEA

Montpellier, Frantzia. Xantal Lamarque da Montpellier-ko Eskualdunak euskal etxeko lehendakari berria. Albiste hau eta beste hainbat aipamen eta artikulu biltzen ditu Frantzia hego-ekialdeko euskal etxeek —Lyon, Marseilla eta Montpellier— sustaturik lauhilabetero kaleratzen den 'Hiruak Bat' buletinak bere azken alean, 2026ko lehenean. Esan dezagun euskal etxe montpelliertarreko buruzagitza aldaketan, azken bi urteotan lehendakari izan den Maiana Beteluk Xantal Lamarqueri pasatu ziola makila, urtarriletik ari den zuzendaritzak Philippe Lamarque (lehendakariorde), Lina Bardina (idazkari), Jean-Marc Senacq (diruzain) eta Laida Abadie-Bordagaray (batzordekide) dauzkala zuzendaritzako partaide..

Azken lau hilabetetako ekitaldiak ere jorratzen ditu Buletinak, tartean Frantziako euskal etxeen partaidetza 24. Korrikan; Bixente Canisares-en ‘Eskualduna’ dokumentalaren emanaldia Montpellier-ko Unibertsitatean; eta Tolosako Denak Bat euskal etxeak martxoan antolatutako Mus Txapelketa; izan ere, euskal etxeetako bederatzi bikotek hartu zuten parte frantsesez ere ‘Hegoaldeko Txapelketa’ izena hartzen duen honen 3. edizioan, txapela azkenean etxe anfitrioiko bikoteak jantzi zuela, Montpellier-ko Lamarque & Lamarque bikoteak bigarren postu duin bat eskuraturik.

Baionako Pestetako bilera 

Bere ohiko formatuari eutsiz, ‘Hiruak Bat’ek kulturari buruzko atalak ere badakartza; zenbaki honetako gaiak Euskal Herriko inauteriak eta euskal matriarkatua dira. Errezeta bat —Bankako amuarraina lurrunetan egosirik, udaberriko barazki eta limoi saltsa arinarekin—; eta ikus-entzunezkoei buruzko gomendioak ere irakur daitezke Buletinean. Aipatu euskal etxeetan datozen hilabeteotarako iragarritako ekintzen artean azpimarratuko ditugu maiatzaren 23an, Mus Txapelketa eta ‘Tradizio Gaua’, Jacou-n; ekainaren 19an, euskal genealogiari buruzko hitzaldia Bordaleko Euskal Etxeko Marie Eppherre-Provensalen esku; uztailaren 18an, Baionako Pestetako Frantziako EEen topaketa; eta, uda ostean, urriaren 4an, Montpellierreko Euskal Etxearen urteko festa.

Gogora dezagun Hiruak Bat buletinak honako lan taldea daukala egile: Txomin Bernard, Romain Kukla, Xantal Lamarque, Jacques Lesca, Isabelle Mendy eta Fernando Zabalza; eurengana zuzentzeko emaila, hiruakbat@marseillako-euskaletxea.com.

‘Hiruak Bat’eko apirileko zenbakia hemen irakur daiteke. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia