euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñetik datorkigu ‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren lehiaketaren 2. edizioa; lanak bidaltzeko epea, urriaren 30a

2026/05/06

‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren lehiaketaren 2. edizioan lanak bidaltzeko epea urriaren 30ean bukatuko da
‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren lehiaketaren 2. edizioan lanak bidaltzeko epea urriaren 30ean bukatuko da

PUBLIZITATEA

Iruñea, Nafarroa. Iazko harrera onak bultzatuta, NAPIKEk (Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkartea) aurten ere antolatu du ‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren lehiaketa. “Lehen edizioak espazio sortzaile honen oinarriak ezarri ondoren, berriro gonbidatu nahi ditugu sortzaileak ikuspegi askotatik emakumeen eta kirol tradizional honen arteko harremana aztertzera. Istorio pertsonalek, ikuspegi sozialek, proposamen artistikoek zein pieza dokumentalek izango dute tokia aniztasuna eta originaltasuna sustatzen dituen deialdi honetan”, azaldu dute antolatzaileek. Film finalistak azaroaren 21etik 23ra proiektatuko dira Iruñean egingo den ‘Emakumeak eta Pilota’ III. Zinema Erakustaldian.

Deialdia 16 urtetik gorakoei dago zuzenduta eta edozein nazionalitateko lagunek har dezakete parte, banaka zein taldeka. Lanak edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, betiere gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin. Film laburrek pilotaren edozein modalitate jorratu ahal izango dute (eskua, pala, zesta-punta, erremontea, xarea, erraketa, laxoa, besteak beste), eta gehienez 60 minutuko iraupena izango dute. Izena emateko epea 2026ko urriaren 30era arte egongo da zabalik, eta parte-hartzea doakoa da. Lanak formulario honen bidez bidali beharko dira.

Ikus-entzunezkoen, pilotaren eta arlo sozialaren munduko profesionalek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu finalistak eta irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Bigarren saria ere egongo da, 100 eurokoa. Publikoaren Saria –bazkaria Iruñeko Mentidero Berria Jatetxean–, erakusketan zehar egingo den bozketa bidez aukeratuko da.

Hautatutako lanak proiektuaren artxibo ikus-entzunezkoaren parte izango dira, emakumeek pilotan izan duten presentzia eta memoria gordetzen eta zabaltzen lagunduz.

Oinarri osoak hemen.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia