Valladolid, Espainia. Blanca Oria kazetari eta dokumentalistak eta Juan Zapater kazetari eta zinema lkritikari adituak Valladolideko Nafar Etxe eta Kultur Etxean emandako hitzaldiak eman zion hasiera larunbatean Gaztela-Leongo hiriburuan "Nafarroa besta bat izan zen (zinemarena)" izenpean espainiar estatuko hamaika nafar etxe bisitatuko dituen birari, hala deitzen baita 2026an Nafarroako Gobernuaren babesean ibiltari urtea bukatu arte mugituko den proposamena. Ekitaldiak Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi Sergio Perez-en partraidetza izan zuen beste buruzagi batzuen artean.
Nafar etxeetan barrena egingo den birak gonbidapena luzatuko die bertaratzen direnei Nafarroako historia zinematografikoa gaur egunera arte markatu duten pelikula esanguratsuenak zeharkatzera. Kultur eta Nafar Etxeko presidentea Clara Redondok egin zion harrera Sergio Perez zuzendari nagusiari Valladolidera egindako eta programa honen lehenengo emanaldia izen zen inaugurazio ekitaldian. Ondoren, Napar Bideak elkarteak eskaintzen duen Nafarroako Foru Komunitateko produktu tipikoen dastaketaz gozatzeko aukera izan zuten bildutako lagunek.

Juan Zapater, Clara Redondo, Blanca Oria eta Sergio Pérez larunbatean Valladoliden
Valladoliden hasi eta hona Blanca Oriak eta Juan Zapaterrek bisitatuko dituzten lekuak: Errioxa (Logroñoko Nafar Etxea); Euskadi (Barakaldoko Nafar Etxea, Bilboko Nafar Etxea eta Gasteizko "San Frantzisko Javier" Nafar Etxea); Katalunia (Bartzelonako Nafarren Etxea); Valentzia Erkidegoan (Valentziako "Laurak Bat" Euskal Etxea); Gaztela eta Leon (Burgosko Nafar Etxea); Aragoi (Zaragozako Nafarroako Etxea); Andaluzia (Sevillako Nafar Etxea); Madril (Madrilgo Nafarroako Kultur Elkartea) eta Kantabria (Santanderreko Nafar Etxea).
Atzerabegirakoa eginez, 2022ko biran, Iñaki Perurenak harriarekin izandako maitasun istorioari buruzko hitzaldi-erakustaldia eskaini zuen. 2023an, Fernando Larumbek (Napike) euskal pilota jokoak erakutsi zituen Nafarroako kultur ondare gisa. 2024an, Ortzadar Elkarteak bere Nafarroako Dantzen Atlasa erakutsi zuen. Eta 2025ean, "Navarra Canta, con la Federación de Coros de Navarra - Nafarroa Kantari, Nafarroako Abesbatzen Federazioarekin" lelopean, Nafarroako musika koraleko kontzertuak eskaini ziren Foru Komunitateko hainbat abesbatzen eskutik.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


