euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik dago Manuel Irujo Euskal Ikasketetarako 2026ko beka eskatzeko deialdia Liverpoolgo Unibertsitatean

2026/04/29

Manuel Irujo Ollo (Estella-Lizarra, 1891 - Iruñea-Pamplona, 1981) politikari nafarra (arg Auñamendi Eusko Entziklopedia)
Manuel Irujo Ollo (Estella-Lizarra, 1891 - Iruñea-Pamplona, 1981) politikari nafarra (arg Auñamendi Eusko Entziklopedia)

PUBLIZITATEA

Liverpool, Ingalaterra. Zabalik dago Liverpoolgo Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak elkarlanean eskaintzen duten 2026ko Manuel Irujo Euskal Ikasketa beka eskatzeko epea. Beka berez 2026ko irailean hasiko da eta aukera da Euskal Herriari buruzko ikerketa-proiektu bat garatu nahi duten graduondoko ikasleei zuzendua, nazioarteko testuinguru akademikoan kokatuta. 5.000 bat liberako laguntza dakar eta Liverpoolgo Unibertsitatean eskaintzen diren hainbat master programatan matrikulatzen diren ikasleentzat dago zuzendua, hala nola hizkuntza eta kultur ikasketak, itzulpena, zinema, historia edo nazioarteko harremanak. Izan ere, Euskal Herriari buruzko ikerketa sustatzea du helbururik behinena, ikuspegi garaikide eta diziplina anitzekoetatik abiatuta.

Deialdiak bereziki baloratuko ditu Euskal Herriko kultur ekoizpena, historia kulturala edo politika ardatz dituzten proiektuak. Ildo horretan, interes berezia pizten dute memoria-ikasketek, erbeste eta diasporari lotutako ikerketek edo ikuspegi europar eta kosmopolitek, Manuel Irujoren ibilbidearekin lotura estua duten gaiak baitira. Halaber, beste hainbat arlotako proposamenak ere onartzen dira, hala nola kultura digitala, genero-ikasketak, literatura, zinema edo ikuspegi konparatiboak, Euskal Herria beste testuinguru batzuekin harremanetan jartzen dutenak.

Manuel Irujo beka eskuratu nahi duten interesdunek ikerketa-proiektu proposamen bat aurkeztu beharko dute, eta hautaketa prozesuan proiektuaren kalitatea eta hautagaiaren bikaintasun akademikoa hartuko dira kontuan. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 31n amaituko da.

- Bekari eta master programei buruzko informazio osoa
Eskaera orria
Harremanetarako helbidea: mercerog@liverpool.ac.uk



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia