Donostia-San Sebastian. Azken bi egunak 2026ko Laburbiran izena emateko. Gogoratu, Taupa Euskaltzaleen Topagunea antolatzaile, Laburbira zinema programak urtero, aurreko urtean euskaraz ekoitzi diren film labur esanguratsu multxo bat hautatzen duela, zirkuito batean proiektatzeko. Zirkuito horren parte dira Euskal Herriko kultura etxe eta elkarteak eta gauza bera Diasporan, tokian tokiko euskal etxe eta elkarteekin. Batetik, zinemagileei eskatzen die partaidetza, eta bestetik elkarte eta erakundeei, Diasporaren kasuan, normalean euskal etxe eta unibertsitate, kultura erakunde eta elkarteei.
2026an, Laburbira martxoaren 1etik 29ra gauzatuko da, eta honako film laburrak erakutsiko ditu:
- Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian Larzabal):
- Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz).
- Fischy (June Asua Olabarria).
- A-Maniki (Elixabet Nuñez).
- Geratzen den hori (Aitor Gametxo Zabala).
- Orain zer? (Aihnoa Urgoitia).
- Hortzikara (Ane Cuesta).
Datak antolatzaileekin behar dira adostu. Otsailaren 28a da azken eguna euskal etxe eta elkarteentzat izena emateko aurtengo edizioko partaide izatearren. Interesa baduzu, ez geroratu. Gogoratu ekimen honen bidez, urtero euskaraz ekoitzitako film laburren zerrenda bat osatu eta emanaldiak antolatzen direla Euskal Herrian, Diaspora ere barne.
Aurreko urteetako edizioetan Laburbirako programak eskaini dituzte, besteak beste, Londres, Valentzia, Paris, Madril, Erroma eta New York-eko euskal etxe eta erakundetan.
Otsailaren 28an itxiko da izen-emateko epea. Euskal etxe bateko, edo euskara erabili edo irakasten duen talde euskaltzale, unibertsitate edo elkarte bateko kide bazara eta zeurera ekarri nahi baduzu Laburbira, aski duzu kontaktubide hau baliatzea:
Leire Lardizabal Azurmendi (Euskaltzaleen Topagunea)
+34 674 345 756 / +34 946 215 116
leire@topagunea.eus
www.topagunea.eus

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



