Koblenz, Alemania. 2025eko maiatzean jaio zen Rhin ibaiaren ertzeko Koblenz herrian oraingoz Alemaniako gazteena den euskal etxea, herrialdeko laugarrena, egun ofizialak diren Berlingoari eta Munichekoari, Bremengoa gehitu behar baitzaie. Bremengoa eta Koblenz-koa, oso epe laburrean ofizialdu ditzakeelarik Eusko Jaurlaritzak. Euskal etxe koblenztarrak ‘Txengel Etxea’ hartu du izentzat ["Schängel bertako ikurra den pertsonaia da, fonetikoki euskaratuta, Txengel", azaltzen dute]. Xede gisa, Euskal Herriko ohiturak eta kultura mantendu eta zabaltzea finkatu du elkarte berriak, orain arte garatu dituen mota askotako ekintzei jarraiki.
Helburu horrekin euskara eta musa ari dira irakasten dagoeneko, musika alorrean txalaparta bat daukate jotzen ikasi eta praktikak eta eskolak eskaintzeko, eta momentu honetan, Europa neguan dagoela, ‘Patxaran Lehiaketa’ren azken zatian daude, neguan hasi eta martxoan bukatuko baita patxaran artisaurik gustukoena egiteko hala nahi izan duten elkartekideei ezarri dieten erronka. Laster etorriko dira dastaketa eta sari banaketa.
Akordeoia, alboka eta txalaparta
Hilabete hauetan herriko jaialdietan eta Gabonetako azokan ere hartu dute parte Euskal Etxeko kideek eta azken asteburuan Koblenzko Udaleko Migrazio eta Integrazioaren Aholku Batzordearen urte berriaren jaira biltzeko gonbitea jaso zuten. Bertan Ulrike Mohrs herriko alkatearekin egotearekin batera musika emanaldia eskaini zuten Euskal Etxeko lagunek, David Lopez Lareki ekordeoi-jotzaile eta elkarteko sustatzaile nagusia buru.
Txengel Etxeak Koblenzko Udaleko Migrazio eta Integrazio Aholku Batzordeak antolatutako Urte Berriko jaian eskaini musika emanaldia

Euskal etxe gazteko kideak Koblenz herriko alkate Ulrike Mohrs alkate anderearekin
Enrike Zelaia Bonbardaketaren Urteurrenean
Berehala da hemen apirila, eta horrekin batera, Gernikako Bonbardaketaren urteurrena. Aste horretan, ekitaldi berezi bat antolatuko du Koblenzko Euskal Etxe gazteak eta Alemaniako zein Euskal Herriko hainbat ordezkari gonbidatuko dituzte.
Zeremoniaren programan, Enrike Zelaia akordeoilari altsasuarrak kontzertu bat eskainiko du Koblenz-Güls-eko Eliza Zaharrean, apirilaren 25ean. Sarrerak 10 eurona; aldez aurretik erreserbatu behar dira info@txengeletxea.de helbidean.
- Koblenzko Euskal Etxea Instagramen, txengeletxea
- Kontaktatzeko helbide elektronikoa, info@txengeletxea.de

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


