euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz abiatu da Munichen, "Ni ez naiz Mikel Laboa" zukutuz, Euskal Irakurle Kluba; hurrengo hitzordua martxan

2025/07/23

Municheko Euskal Elkarteak, Cervantes Institutuan eratutako Irakurketa Klubaren lehen saioa (argazkia Cervantes Institutuko Instagram)
Municheko Euskal Elkarteak, Cervantes Institutuan eratutako Irakurketa Klubaren lehen saioa (argazkia Cervantes Institutuko Instagram)

PUBLIZITATEA

Munich, Alemania. Hamar irakurle euskaldun bildu zituen joan den uztailaren 9an, Municheko Euskal Etxearen eskutik, hiriko Cervantes Institutuko liburutegian, bere lehenengo saioa egin zuen Irakurle Klubak. Munichen, liburua euskaraz irakurri eta komentatu nahi zuten hamar pertsona bertaratuta... ez dirudi batere marka makala. Giro ezin atseginagoan, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazle eta Joseba Larratxe ilustratzaile duen "Ni ez naiz Mikel Laboa" eleberri grafikoa aztertu zuten, bildutakoek esan digutenez.

Liburua abiapuntu, kantari pasaitarren bizitza eta kantuak errepasatzeaz gain, hamaika istorio eta pasadizo kontatu zituzten. Liburuaren egitura eta bereziki Joseba Larratxeren lana ere analizatu zituzten: “Koloreen aukeraketa, Jose Luis Zumeta margolariari egindako keinuak... Transmisioaren gaia ere agertu zen, eta bai zahar eta bai gazteek Laboaren kantak nola bizi eta ezagutu ditugun komentatu genuen”, azaldu diote EuskalKultura.eus-i bertan parte hartu zuten iturriek.

Datorren hitzordua azaroaren 24an

Euskarazko saio honekin Irakurle Kluben 2024-2025eko denboraldia itxi zuen Municheko Cervantes Institutuak. Uda ostean, Euskal Etxeak antolatutako egitarauarekin jarraituko dute; hurrengo saioa azaroaren 24an izango da, aztertuko duten liburua Ander Izagirreren "Elkanoren herriari bueltaka" izanik. Hitzordua arratsaldeko 6:30etan, hau ere Municheko Cervantes Institutuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia