euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal jarduerak Berlinen: Gernika oroituz eginiko ekitaldien ostean, Alemaniako euskara irakasleen I. Topaketa

2022/05/05

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Urtero izaten da mugimendua Berlinen Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko data oharkabean pasa ez dadin eta aurten ere honela izan da. Hiriko Gernika Kulturverein Euskal Etxea eta Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak antolatzaile, zenbait ekitaldi egin dira joan den astean Gernikarekiko oroitzapena eta aldarria, eta bi herrialde eta kulturen arteko lokarriak sendotuz, liburu aurkezpen bat eta solasaldiak, eta GuernicaPlatz-eko ekitaldia tarteko. Ostiral honetan, berriz, Etxepare Euskal Institutuak eta euskal etxeen sareak Alemanian dituen euskara irakurleen eta irakasleen I. topaketa egingo da.

I. Topaketa

Ez da ahantzi behar Etxepare Euskal Institutuak lau irakurletza dituela Alemanian --Universität Konstanz, Universität Leipzig, Goethe-Universität Frankfurt am Main eta Freie Universität Berlin-en-- eta horietatik kanpo ere badagoela euskara ikasteko aukera gehiago, hala nola Berlingo Euskal Etxean edo Volkshochschule eskolan. Etxepare Euskal Institutuak eta euskal etxeen sareak Alemanian dituen euskara irakurleen eta irakasleen I. topaketa testuinguru germanofono horretan aritzen diren euskara-irakasleen topagune izango da, orain arte egindako bideaz hausnartu, eta etorkizuneko erronkak eta helburuak zehazteko.

Bi mahai-inguru egingo dira bihar eta etzi, maiatzaren 6 eta 7an, hurrenez hurrenez, euskararen didaktikan esperientzia luzea duten hizlari eta adituekin. Ostiralean, 11:30ean ‘Hizkuntza eta kultura gutxituak Alemaniako unibertsitateetan’ solasaldia egingo da Berlingo Freie Universität-en. Eta larunbatean, berriz, ordu berean, ‘Euskararen irakaskuntza testuinguru germanofonoan’ mahai-inguruan parte hartuko dute Petra Elser, Lourdes Izagirre, Unai Lauzirika eta Jonan Lekuek, Mehringhoff antzokian.

'Austerlitz'en euskal bertsioa

Joan den asteko programak ‘Austerlitz’ eleberri alemanaren euskarazko itzulpena hartu zuen hizpide, Lepizig Universität-eko irakurletzak eta Berlingo Euskal Etxeak antolatutako jardunaldietan. W. G. Sebald autore alemanaren eleberriaren aurkezpena egiteaz gain, itzulpen zein edizio prozesua aipatu ziren. Asteazkenean partaide izan ziren ziren Idoia Santamaria Urkaregi itzultzailea eta Lander Majuelo Itoiz, Igela argitaletxeko editorea. Hitzaldia Hizkuntzalaritza Aplikatuko eta Itzulpen Zientzien Institutuak (IALT) antolatutako Udaberriko Hitzaldien Zikloan kokatu zen.

Ostiralean, apirilaren 29an, berriz, Berlingo Club der polnischen Versager aretoan. Uwe Schüttek, Sebalden obraren inguruko aditu handienak hartu zuten parte, Lander Majuelo, Idoia Santamaria eta Berlinen bizi den Alai Urrutia artista bilbotarrarekin. Irakurketa musikatua Mikel Elgezabal biolontxelistak girotu zuen -ondoko egunean lore-eskaintzan egingo zuen bezala-- girotu zuen. Liburuko pasarte batzuk irakurri zituzten Irati Elorrieta eta Markel Anasagastik. Askorentzat oso interesgarria izan zen itzulpenaren eta liburuaren azalaren prozesua ezagutzea, eta W.G. Sebald idazleari buruzko berri jasotzea.

Lore-eskaintza eta poema musikatua Gernikaplatz-en

Berlingo hitzaldiaren hurrengo egunean, larunbatean, Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin zen Berlingo Guernicaplatz-en. Sarraskia eta biktimak oroituko ziren Wolfgang-en poema antimilitarista bat irakurrizAdei Özer-ek eta itzultzaileak berak, Maddalen Subijanak.

Musika alorrean, Mikel Elgezabal txelistak eta Paulina Mai poloniar abeslariak musikarekin lagundu zuten ekitaldia, tartean Ukrainiako abesti ere bat jo zutela.

Honela bildu zuen Guernicaplatzeko ekitaldia Euskal Telebistak albistegietan emandako Ane Irazabalen bideoan:

GernikaGernika


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia